saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Albisteak

2015/04/13Emakumeen aurkako indarkeriaren aurreko baliabide eta zerbitzuen gida

Eusko Jaurlaritzak argitaratu duen gidan jasotzen dira kasu hauetan eskaintzen diren baliabide eta zerbitzuak, eta intereseko telefono eta helbide guztiak. Gida euskaraz, gaztelaniaz, inglesez, frantsesez, errumanieraz eta arabieraz argitaratu da.

2015/04/01Hizketaren bitartez alzheimerra detektatu nahirik

Gaixotasun horren detekzio goiztiarrerako zenbait metodologia ez-inbaditzaile garatzen ari da UPV/EHUko ELEKIN ikerketa-taldea. Hizketa espontaneoaren azterketa da bat.

2015/04/01Kirolari lotuta dauden oroimenetan oinarrituta dagoen tratamendu bat

Gaur goizean burutu da Federación Española de Asociaciones de Futbolistas Veteranos Federazioak Bilbon garatu duen azken oroipen tailerra. "Futbolean oinarrituta dagoen eta narriadura kognitiboa duten adineko pertsonek oroimena lantzeko den programa baten azterketa eta ebaluazioa" proiektuaren baitan, tailerrak kirol horren oroitzapenak erabili ditu farmakologikoa ez den terapia modura, dementzia duten adineko pertsonen gaixotasun neurodegeneratiboa tratatzeko.

2015/03/27Adineko pertsonak bizitza sozial eta kulturalaren parte hartzen Bizkaian

Bizkaiko Foru Aldundiak Adineko Pertsonen Lehiaketaren Sariak banatu ditu. Lehiaketa horrek barne hartzen dituen diziplinak dira literatura, argazkilaritza eta pintura. Belaunaldien Arteko Martxaren hirugarren edizioan egin zen argazki lehiaketaren irabazleei ere sariak eman zitzaizkien

2015/03/09PUNTUANek jardueren berri ematen du

Puntuan programak Metro Bilbao geltokietatik bidaiatzen du. Elkarteentzako Zahartze Aktiboari buruzko jardunaldia. FNACek osasunaren sustapenean laguntzen du.

2015/03/04Osasun Sailak gida bat argitaratu du erorikoak saihesteko

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gida bat argitaratu du adineko pertsonentzako aholkuekin, etxe barruan eta kanpoan erorikoak saihesteko. 64 urtetik gorako pertsonek, emakumeek gehienbat, urtean eroriko bat edo gehiago izaten dute etxe barruan edo inguruan. Adinekoek pairatzen dituzten istripu guztietan erorikoak dira % 92, eta urtean 4.500 ospitaleratze eta 150 heriotza inguru dakartzate horiek.

2015/02/20EAEk mendetasuna duten pertsonei laguntzeko 33,7 milioi gutxiago jaso ditu

Mendetasuna duten pertsonei laguntzeko murrizketak direla eta, Euskal Autonomia Erkidegoak 33,7 milioi euro gutxiago jaso ditu azken urteetan, Gizarte Zerbitzuetako Zuzendari eta Gerenteen Estatuko Elkarteak eginiko txosten baten arabera. Txosten horretan, Euskadik 10etik 7,5 puntu lortu ditu legearen ezarpen eta garapenari dagokionez, bigarren emaitza onena, Gaztela eta Leon erkidegoaren atzetik.

2015/02/17Aldundiak Irakurketa Erraza egitaraua bultzatzen du Foru Liburutegian

Bizkaiko Foru Liburutegiak Irakurketa erraza / Lectura fácil jarduerarako espazio bat du 3. solairuan; guztira, 73 ale daude irakurtzeko edo irakurritakoa ulertzeko zailtasunen bat duten pertsonek irakurri eta ulertu ahal izateko.

2015/02/092015. urterako diru-laguntzak, bizkaiko adinekoen elkarteentzat

Adinekoen ingurunean bertan zahartze aktiboa bultzatu eta pertsona nagusiek beren ohiko ingurunean beren beregi aritze aldera zenbait jarduera edota egitarau gauzatzea sustatu xedez, hagitz garrantzizkotzat jotzen da elkarteen gizarte-oinarria osatzen duten pertsonen arteko harremanak bideratu eta sustatzeko helburua erdiestea ahalbidetzen duten jarduera egokiak diruz laguntzea, zeren eta horrela adinekoen isolamendua eta bakardadea saihestu ahal izango baita.

2015/02/09Pertsona baliotsuak edo karga?

Toledoko herri txiki batean (La Puebla de Montalbán), erretiratuta dauden emakume boluntario batzuei esker, beharrizan-egoeran dauden 30 familiak (110 pertsona, 50 adingabe) behar bezala jaten dute egunero. Jantoki soziala herritar guztien proiektua da; izan ere, jantokia bertako gizarte-langileek sustatu dute eta auzokideen babesa izan du, eta azkenean andre batzuen ahaleginari esker gauzatu da. Andre horiek ez dira sentitzen ez zahar, ez karga bat, ezta mendetasuna duten pertsona gisa ere.