saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Albisteak

2015/06/04Adinduei tratu txar fisiko prebenitzeko eta hautemateko prozedura

Datorren urtean, lehen mailako arreta- nahiz osasun-zerbitzuek, bai eta larrialdiko ospitale- eta gizarte-zerbitzuek ere, prozedura berri bat gehituko diote beren eguneroko zereginari: hain zuzen, 65 urtetik gorako pertsonenganako tratu txar fisiko eta ekonomikoak hautemateko eta prebenitzeko prozedura bat.

2015/06/03Pertsona zaharren memoria ez da uste bezain txarra

UPV/EHUko ikerketa baten arabera, gertakari zehatzak gogoratzeko ahalmena narriatzen da zahartzarora iristean, baina ez gainerako oroimen-motak.

2015/06/01Zinemak islatzen du zahartzaroaren irudia, errealitatearekin bat datorrena

Nola tratatu du zinemak zahartzaroa? Biztanleen batez besteko adina gero eta altuagoa den gizarte honetan, zinemak nola islatzen ditu, adinekoek familian duten betekizuna, amodio harremanak, afektibitate eta gizarte harremanak, edo okerrera egiteko eta heriotzatik hurbil egoteko prozesuak? Zinemak eragin positiborik edo negatiborik du gizarteak hirugarren adinari eta adinekoei buruz dituen estereotipoetan eta ideietan? Berdin tratatzen ditu gizonak eta emakumeak?

2015/06/01Hondartzen 2015eko denboraldia Bizkaian

Bainurako denboraldia ekainaren 1ean hasi eta irailaren 30ean amaituko da Bizkaian. Beraz, Euskadiko bainu-denboraldi luzeena da Bizkaikoa. Bizkaiko kostako 28 hareatzek eta bertako atsedenlekuek dagoeneko martxan dituzte zerbitzu guztiak. Etengabeko hobekuntzarako politikaren barruan sartzen dira zerbitzuok. Gainera, Bakio, Plentzia eta Arrietara-Atxabiribil hondartzek EMAS erregistroa lortu dute, ingurumenaren arloan Europar Batasunak ematen duen aipamen gorena.

2015/05/28Eztabaida: genero-indarkeria emakume nagusiengan

Grupo SENDAk “Genero-indarkeria emakume nagusiengan. Euskadi, prebentziorako funtsezko tresna” izeneko jardunaldia antolatu Donostian, ekainaren 3an. Foro honetan tresna berezi bat aurkeztuko da, emakume nagusiek izan ditzaketen genero-indarkeria kasuak antzeman ditzakeena, eta lehen mailako arretaren eta Gizarte Zerbitzuen bidez, kasu horien jarraipena egiteko balio duena. Eusko Jaurlaritza dabil tresna hori garatzen, Deustuko Unibertsitatearekin eta Geriatria eta Euskal Elkartearekin batera.

2015/05/23Erorketak dira nagusiek pairatzen dituzten lesioen zergati nagusia

Fisioterapeutek aholkatzen dute alfonbrak eta oztopoak pasaguneetatik kentzea, oinetako itxia erabiltzea, eta pasillo eta dutxetan barrak jartzea.

2015/04/28Dokumentu berria: Teknologi berriak eta adineko pertsonak

"Teknologi berriak eta adineko pertsonak" dokumentua ikusteko eta deskargatzeko esteka. Gil, S., Rodríguez-Porrero, C., Tecnología y personas mayores. Seriea: 12 retos, 12 meses n. 8, Madrid, Centro Estatal de Autonomía Personal y Ayudas Técnicas, 2015, 220 p. Erref. 499152

2015/04/17Jagoleak ere behar du zaintzarik

Askok zaintzen dute mendekotasuna duen senideren bat. Gaixoarengan eta jagolearengan eragin zuzena izaten du. Zaintza nola egin eta euren buruak zelan babestu irakasten diete tailerretan.

2015/04/16Dokumentu berria: Zaintzaile diren pertsonentzako gidaliburua

"Banan-banako ereduaren araberako zaintzaile diren pertsonentzako gidaliburua" ikusteko eta deskargatzeko esteka. Rodríguez, P., et al., Cuidar, cuidarse y sentirse bien. Guía para personas cuidadoras según el modelo de atención integral y centrada en la persona. Seriea: Guías de la Fundación Pilares para la Autonomía Personal n. 1, Madrid, Fundación Pilares, 2014, 108 p. Erref. 497973

2015/04/15Bere bizitzaren boleroa, ahanzturaren aurka

Granadako psikologo talde batek Alzheimerra duten pertsonentzako terapia musikala sortu du. Oroimen musikala eta emozioak dira burmuinean galtzen diren azken ezaugarriak.