saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Albisteak

2015/07/14BBK60, kultura eta aisaldia adinekoentzat

Adinekoentzako BBKren jardueren programa Bizkaian. BBKk datorren 2015/2016 ikasturterako aurkezten duen Jarduera Programa ondorengo esparruetan zentratzen da: Ongizatea eta hazkuntza pertsonala, Kultura, Adierazpen artistikoa, Gastronomía, Hizkuntzak, Musika y Teknologi berriak. Aisialdi osansutsu eta aktiboa suspertzea helburu duen Jarduera eskaintza zabalak osatzen du eta bere edukia.

2015/07/12Norberaren etxea bizitza osorako aldizkako diru-kopuru bat jasotzearen truk

Urte oparoetan produkturik ospetsuenak izan zirenak, hots, alderantzizko hipotekak, ia-ia desagertu egin dira biziarteko errenten mesedetan; baina azken hauetan jabetza galtzen da.

2015/07/03Udan hidratatuta egotea oso garrantzitsua da

Bero egiten duenean, aire zabalean jarduera fisikoak eginez gero, galdutako likidoak gorputzari berriro emateko behar handiagoa egoten da; beraz, nahiz eta egarri ez izan, ohi baino likido gehiago edan behar dugu. Ariketa egiten hasi aurretik, egin bitartean eta egiten amaitu ondoren edatea komeni da. Ura eta sasoiko frutez egindako zuku naturalak dira hidratatzeko aukerarik onenak.

2015/06/26EAEko adinekoenganako tratu txar prebenitu eta hautemateko prozedura

tratu txarren egoera guztiak pertsonaren duintasunaren aurkakoak dira eta, hortaz, gizatasuna kentzen dio pertsona hori bizi den erkidegoari. Beraz, Tresna sortzeko oinarria Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak duen konpromisoan dago; konpromisoa pertsona guztiekin, eta, bereziki, bizitza duina eta kalitatezkoa —P. Ricoeur-ek esango lukeen bezala, bizitzea “merezi duen” bizitza bat— izateko beharrezkoa den laguntza ez dutelako kalteberatasun-egoerak nozitzen dituztenekin.

2015/06/22Dokumentu berria: Adineko pertsonen autonomiaren errespetua

Grupo Bioética, Respeto a la autonomía de las personas: decisiones de representación. Seriea: Casos Prácticos Bioética n. 1, Bilbao, Zahartzaroa Geriatria eta Gerontologia Euskal Elkargoa, 2015, 28 p.

2015/06/22Aldundiak hondartzei buruzko informazioa eskaintzen du uneoro

Aldundiak hondartzei buruzko informazioa eskaintzen du uneoro mugigarrietarako egokitutako web orriaren bitartez. Edozein smartphone edo tablet erabiliz sar daiteke mugigarrietarako egokituriko web-orrira, www.bizkaia.eus atariaren bitartez, edo, bestela, zuzenean, www.bizkaia.eus/playas eta ihondartza.bizkaia.eus helbideen bitartez. Karteletan agertzen diren QR kodeen bitartez ere sar daiteke.

2015/06/19Klase berri bat sortu da, laneko eskubideak ez dituen zaintzailearena

“Hemendik 2023ra bitartean ia % 25 haziko da 65 urtetik gorako biztanleriarentzako zaintzaileak izateko beharrizana”, adierazi du M.A. Durán Herasek (Soziologiako katedradunak). Soziologoaren arabera, adineko pertsonek “ekarpen handia egiten diote merkatuari baina lana ez da ordaintzen”.

2015/06/15Ekainaren 15a. Zahartzaroko Abusu eta Tratu Txarren aurkako eguna

Nazio Batuen Erakundearen idazkari nagusiak, Ban Ki-moon, halaxe esan du 2015. urte honetan: «Adineko pertsonenganako tratu txarrak askotan ingurumen pribatuetan gertatzen dira. Horregatik, oso garrantzitsua da erantzun argia eta publikoa ematea».

2015/06/05Durangaldeko esperientziaren institutuak kurtso berri bat amaitu du

“Gaurko munduan bizitzeko gakoak” izeneko kurtsoa pasadan ekainaren 9an hasi zen eta 38 orduz garatu da. Esperientzia Institutuak heziketa eskaintzen die Durangaldeko 55 urtetik gorakoei, norberaren iritsi eta usteak trukatzeko foroak bultzatuz, heldutasunak ematen duen esperientzia baloratzeko.

2015/06/05800 lagunek baino gehiagok parte hartu dute “zahartze osasungarria” jaian

Ikasturte honetako 3.000 parte-hartzaile baino gehiagoren batez besteko adina 79 urtekoa izan da, horietatik %86 emakumezkoak. Gaurko topaketa programari amaiera emateko eta irailera arte agurtzeko izan da. Programaren helburu nagusia adinekoen artean jarduera fisikoa, sozializazioa eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzea da.