saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Albisteak

2015/09/0455 urtetik gorako pertsonek beren familian duten eginkizuna indartu egin da

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Angel Toñak eta Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibiak 55 urtetik gorako Euskadiko herritarren bizitza-baldintzei buruzko azterlanaren ondorio nagusiak aurkeztu dituzte gaur goizean Bilbon.

2015/08/21Dokumentu berria: Zahartze eta kontsumoari buruzko azterlanaren ondorioak

Kontsumitzaile kalteberaren babesa: adinekoak. Zahartze eta kontsumoari buruzko azterlanaren ondorioak. Madrid, Hispacoop. Confederación Española de Cooperativas de Consumidores y Usuarios, 2014, 15 or.

2015/08/10Emakume latinoamerikarrak mendekotasunaren sistemara atxiki dira jada

Ikuspegiren arabera, hiru atzerritarretik bat iberoamerikarra da eta kolektiboa nabarmena da kide askok etxeetan lan egitea lortzen dutelako. Emakumezkoa, paperak erregularizatuta dituena eta etxeko lanetan eta jendea zaintzen aritzen dena. Hori da Euskadin bizi diren latinoamerikarren artean nagusi den profila, autonomia erkidegoan presentziarik handiena duen etorkinen kolektiboa izanik.

2015/08/06Euskadin mendekotasunari eskaintzen zaion arreta

Azken urtean Foru Aldundiek mendekotasun egoeran dauden % 12,4 pertsona gehiagori eman diete laguntza. Gizarte Zerbitzuek salatu duten legez, autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta eskaintzeko Legearen ez betetze maila altua da oso, baina ez Euskadin. Azken lau urteotan Euskadin ez dira arreta eskaintzeko sistemaren balorazioetarako eta bertara batzeko luzapenak aplikatu, ezta aurrekontuaren murrizketak ere.

2015/08/05Gurutze Gorriak “smartphone” delakoak erabiltzen irakatsiko die adinekoei

Urritik aurrera, Bizkaiko Gurutze Gorriak eta Vodafone Fundazioak adimendun telefono edo smartphone izenekoak eta tabletak erabiltzen irakatsiko diete lurraldeko adineko 350 pertsonari. Proiektu honen helburua Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien bidez adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzea da. Bizkaiak 45 tailer eskaintzea aurreikusten du ekimenak, bakoitza sei ordukoa.

2015/08/03Hiru gune arkeologiko horietako bisita gidatuak udan

Abuztuan, Bizkaiko Foru Aldundiak jarraituko du eskaintzen Arrolako Oppiduma, Foruko herrixka erromatarra eta Ereñozar gaztelua ezagutzeko bisita gidatuen programa. Jardueraren bidez, Bizkaiaren iragana zabaltzen da, bai eta Bizkaiko Foru Aldundiak Arrola, Foru eta Ereñozarreanegin dituen ikerlan arkeologikoen emaitzak ere. Hiru gune horiek udan baino ez daude zabalik publikoarentzat, eta, abuztuan, bisita gidatuen programa bat izango dute. Beharrezkoa da aurretik bisitaren erreserba egitea.

2015/07/24Bilbotarrek eLiburutegia eskura dute dagoeneko

Bilboko Liburutegi Publikoen erabiltzaileek eLiburutegia izeneko Euskadiko liburutegi digitalera konektatu ahal izango dira. Bilboko Liburutegi Publikoen erabiltzaileek dohainik jaitsi ahal izango dituzte eLiburutegiak eskaintzen dituen liburu guztiak. Horretarako, beraiek erabiltzen duten liburutegi publikora joan eta eLiburutegirako erabiltzaile-izena eta pasahitza eskatu beharko dute, besterik ez. Gaur egun, 7.000 izenburutik gora eskaintzen ditu liburutegi digitalaren katalogoak.

2015/07/17Bakarrik bizi diren adineko emakumeak: haien bizi baldintzei so

Bakarrik bizi diren emakumeen bizi baldintzetan gertatutako aldaketei buruzko txostena argitaratu du Europako Parlamentuko Barne Politikako Zuzendaritzak joan den ekainaren 22an, Emakumeen Eskubideetarako eta Genero Berdintasunerako Batzordeak eskatuta. Pentsioen erreformek eta zahartze aktiboari buruzko politikek emakume horien egoeran izan duten eragina azpimarratzen da txostenean.

2015/07/16Zaintza arloa da emakume etorkinentzako lan-aukera bakarra

Etxeko zaintzak lan-arlo ezegonkor eskasa da, hau da, arlo ikusezina, emakumeek soilik burutzekoa, duintasun gutxikoa, profesionalizatu gabea…; izan ere, baliabide ekonomikorik gutxien duten biztanle-taldeentzat mugatzen da arlo hori. Zaintzen krisiak eta lan-arlo horren merkantilizazioak eragin dute, hain zuzen ere, migrazio-prozesuen feminizazioak, xedeko herrialdeek eskaintzen dituzten lan-aukerek bultzaturik.

2015/07/16Sensovida, adinekoentzako urrutiko laguntzarik berritzaileena

Aplikazioak, Aragoiko ‘Emprendedor XXI’ deritzon saria irabazi duenak, zuzenean monitorizatzen ditu etxeak, hango pertsonen segurtasuna areagotuz.