saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Albisteak

2015/09/17Gizarte Ekintza Sailak zaintzaileen estatutu bat landuko du

Isabel Sánchez Robles Gizarte Ekintzako foru diputatua Bizkaiko Batzar Nagusietako Gizarte Ekintzako Batzordean izan da, berak eskatuta, bere sailak legegintzaldi honetan izango dituen lehentasunen berri emateko. Pertsonei eskaintzen zaien arreta da Gizarte Ekintza Sailak bere buruari ezarri dion lehen helburua eguneroko zereginean. Ildo horretan, Isabel Sánchez Roblesek arreta pertsonal eta gertukoa eskaintzearen aldeko apustua egin du.

2015/09/15Lekeitiok etxe laguntza zerbitzuaren baliabide teknikoak hobetuko ditu

Lekeitioko Udalak etxez etxeko laguntza zerbitzua hobetuko du eta horretarako, udal prestazio hori jasotzen duten pertsonen beharrizanetara egokitutako material anitza erosiko du. “Momentu honetan 42 familia-unitateri eskaintzen diogu zerbitzua. Zuzeneko laguntza eskaintzen diegu 48 pertsonari eta horietatik 33k mendekotasun maila jakin bat dute”.

2015/09/14Adinekoen ongizatea munduan

Helpage Internationalek munduko adinekoen ongizateari buruzko txostena aurkeztu du. Txostenak azpimarratzen duenez, bizitzan zehar genero desberdintasunagatiko eta zahartzaroaren desberdintasunagatiko diskriminazioak ondorio larriak izan ditzake adineko emakumeengan. Munduan 55 urtetik 64 urtera bitarteko emakumeen ehuneko 46,8 bakarrik da aktiboa eta pentsioa izateko edo etorkizunerako aurrezteko aukera gutxiago dituztela esan nahi du. Horrenbestez, pobrezian erortzeko arrisku handiagoa dute.

2015/09/08Aldundiak Gizatek foru zerbitzuaren laguntzak handitu ditu

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak onartu du 300.000 euro gehiago sartzea GIZATEK zerbitzuaren laguntzen aurrekontuan, mendetasuna edo desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko produktuak erosteko. Gehikuntza honi esker, behar bezala erantzun ahalko zaie urtearen amaierara arte aurkezten diren eskabideei eta aurrekontua, guztira, 1.550.000 euro izango da. Ekainaren 23ra arte, 1.018 laguntza eskabide jaso ziren; 2014an, berriz, data horretarako 942 eskabide erregistratu ziren.

2015/09/07Bizkaia, zahartze aktiboaren arloan, EBko batez bestekoaren gainetik dago

Sergio Murillo Autonomia Pertsonala Sustatzeko zuzendariak lurraldeko politikak erakutsiko ditu Sevillan egingo den batzarrean.

2015/09/05Nagusiak euskal familien pilarea dira

55 urte baino gehiagoko biztanleek familia-egiturean duten papera indartu dute kontribuzioa handituz. Ia 63.150k ematen diete laguntza ekonomikoa etxetik kanpo dauden senideei.

2015/09/05Durangok zahartze aktiboaren aldeko apostua eginten jarraitzen du

561 adinekoentzako plaza dituen 22 ikastaro osatzen dira ‘Mugi zaitez’ programa.

2015/09/05"Etxeko lanak ez dira duinak, oraindik ere"

Zaintzailearen jatorria edozein izanda ere, zaintzaren eta etxeko lanen «alde okerrena» andreek jasaten dutela uste du Nogueirak. Sendi, enpresa eta langileekin hitz egin du lan horien alderdi desberdinak ezagutzeko.

2015/09/05Belaunaldiarteko begirada bat Bilbo hirian

Aisialdiko baratza: aisia-esperientzia baliotsua. Beste eremu bat belaunaldien arteko onurak sortzeko.

2015/09/04Seme-alabei laguntzen dieten nagusiek diru-ekarpena handitu behar izan dute

Seme-alabei laguntzen dieten nagusien %60k diru-ekarpena handitu behar izan dute. Eusko Jaurlaritzak Zahartzaro Aktiborako Euskal Estrategia diseinatu du euskadiko biztanleriaren zahartze tasa altuari aurre egiteko.