saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Albisteak

2015/10/10Mugitu Gordexolaren alde, mugitu zure osasunaren alde

Gordexolak, ongizate eredua, parke osasuntsuak bisitatzen ditu aktibitate fisikoa bultzatzeko, 55 urte baino gehiago duten biztanleen artean bereziki. Proiektua auzokideen egoera fisikoa hobetzeko helburuarekin hasi da, parke biosasuntsuak erabiltzen dituzten bitartean, urteko edozein urtaroan gozatzen.

2015/10/07Rementeriak Gernika batailioiko gudariak eta senitartekoak hartu ditu

Ana Otadui Batzar Nagusietako presidenteak eta Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Gernika Batailoiko gudariak eta senitartekoak hartu ditue gaur arratsaldean Gernikako Batzarretxean. Otaduik gogoratu dauenez, gaurkoa moduko egun batean, –1936ko urriaren 7an– Jose Antonio Agirre Euskadiko lehenengo lehendakariak, karguaren Zin-Egitea egin eban, erakundeetako ordezkariak Gernika Batailoiko gudariakaz eta senitartekoakaz alkartu diran leku berean.

2015/10/01Bilboko Udalak bat egin du adinekoen nazioarteko egunaren ospakizunarekin

Udalak adineko pertsonaren figurari esker ona erakusteko saria eratu du, B+60 izenekoa. Iñigo Pombo Gizarte Politiken zinegotzi koordinatzaileak hartu du parte eta “B+60 Bilbo, Adinekoekin Hiri Adiskidetsua” lehen planaren ebaluazioaren emaitzak aurkeztu dira; aldi berean, bigarren planaren ildo nagusiak aurreratu dira.

2015/10/01Adinekoen Nazioarteko Eguna Bizkaian

Ekitaldian, Rementeriaren ondoan izan dira Gizarte Ekintza Saileko diputatu Isabel Sánchez Robles eta Hartu-Emanak, Nagusilan, Secot eta Nagusiak adinekoen elkarteetako dozena bat ordezkari. Ahaldun nagusiak manifestu instituzional bat irakurri du egun honen ospakizuna dela-eta, elkarteek Bizkaiko Adinekoen Kontseiluaren izenean adierazpen bat irakurri eta gero.

2015/09/30Urriaren 1a. Adineko pertsonen nazioarteko eguna

NBEren eginkizuna 2015. urterako: «Iraunkortasuna eta hiri-inguruneetan adineko pertsonen gizarteratzea lortzea».

2015/09/28Zahartze aktiborako Euskal Estrategia 2015-2020

Zahartzaro Aktiborako Euskal Estrategiak euskal erakundeei erronka demografiko horri erantzuten lagunduko du; arduraz jokatuta, baina ikuspegi positiboarekin beti, erronka hori beste era baterako gobernu-eredu berria eraikitzeko aukera ere badelako, herritarren parte-hartzea eta kolaborazioa, gizarte zibil antolatua, profesionalak eta beste hainbat baliatuz... Izan ere, duintasuna, autonomia, parte-hartzea eta erantzukizun banatua dira gure estrategiaren printzipio nagusiak.

2015/09/24Gizarte Ekintzako diputatuak parte hartu du boluntariotzako azokan

Gaur goizean, Isabel Sánchez Robles Gizarte Ekintzako diputatuak Boluntariotzako Azoka bisitatu du; aurten bigarren urtez antolatu dute azoka Deustuko Unibertsitateak eta Bolunta boluntariotza eta parte-hartzerako Bizkaiko agentziak, unibertsitarioen artean parte-hartze soziala sustatzeko. Bizkaiko 50 erakundek baino gehiagok hartuko dute parte azokan.

2015/09/1920.000 eskuorri dementzia duten pertsonei tratu adeitsua eskaintzeko

Euskadi Lagunkoiak, alzheimerren elkarteen laguntzarekin 20.000 eskuorri argitaratu ditu, dementzia duten pertsonei tratu adeitsua eskaintzeko. Ekimenaren helburua dementzia duten herritarrekiko gizarte atsegina sortzen laguntzea da, eta gida honetan gaixotasun hori duten pertsonak nola tratatu adierazten da zenbait egoeratan, esaterako kalean, supermerkatuan edota autobusean. Era berean, dementzia zer den azaltzen du gidak, bai eta pazienteok zer sintoma izaten dituzten ere.

2015/09/19"Adinekoen eskarmentua, gizadiaren ondarea"

Ismael Arnaizi (Hartu-emanak elkartea) egindako elkarrizketa

2015/09/18Bosturtekorako zahartze aktiboari buruzko estrategia

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toñak datorren bosturtekorako Zahartze Aktiboaren Estrategia aurkeztu du. 2015-2020rako Estrategiak zahartze aktibo, positibo eta osasuntsua lortzea du helburutzat, pertsona horiek herrialde, lurralde, hiri edo herriaren garapenean integratua egon daitezen, alegia.