saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Albisteak

2015/10/26Gizonezkoen pentsioa emakumeen pentsioaren halako bikoa da

Emakume langile euskaldunengan eragina duen lan-prekarietateak hamarkadetan eragotziko du berdintasuna, nahiz eta distantziak mozten joan. Pentsioei dagokienez emakumeek berdintasunera iristeko egin behar duten ibilbide luzeak artean hamarkadak beharko ditu. Emakume jubilatuen prestazioa Euskal Autonomia Erkidegoan 789 eurokoa da hilero, hau da, gizonezkoek jasotzen duten 1.479 euroko pentsioaren erdia baino apur bat gehiagokoa baino ez.

2015/10/22Zaintzaileek Durangon emakume aurpegia dute

Mendekotasunak dituzten pertsonen zaintzaileak, aldi berean, gero eta zaharragoak dira. Horientzat dago zuzenduta Durangoko udalak eta Mankomunitateak antolatu duten Zaindu programa. Bi erakunde horiek eskualdean mendetasunak dituzten pertsonak zaintzen dituztenentzat zuzenduta dagoen ekimena jarri dute abian.

2015/10/20Bilboko Udalak hartu du parte Hiriei buruzko Nazioarteko IV. Foroan

Bilboko Udalak SHARJAH Emirerrian (Arabiar Emirerri Batuetako bat) hartu du parte Adinekoekin Adiskidetsuak diren Hiriei buruzko Nazioarteko IV. Foroan, irailaren 30etik urriaren 1era bitartean, Osasunaren Mundu Erakundeak antolatutako Adinekoen Nazioarteko Eguna zela eta. Bilbok, eredu moduan, “Bilbo, Adinekoekin Hiri Adiskidetsua, B+60” programa aurkeztu zuen. Arabiarra ez den hiri gonbidatu bakarra izan da Bilbo.

2015/10/20Aldundiak Zainduz programa bizkaiko beste 11 udalerritara zabalduko du

Programa honen bidez, mendetasuna duten eta etxean bizi diren adinekoen bizi-kalitatea hobetu nahi da, bai eta haien senideen edo zaintzaileena ere. Foru Erakundeak berritu egin ditu Ortuella, Abanto-Zierbena, Amorebieta-Etxano, Santurtzi, Trapagaran eta Mungialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearekin zituen hitzarmenak. Mankomunitate horrek Arrieta, Bakio, Gamiz-Fika, Laukiz, Meñaka eta Mungia hartzen ditu.

2015/10/16Gurutze Gorriak Nagusi 2015 Azokarako Konpainia Zerbitzua eskaintzen du

Gobernuz kanpoko erakundeak informazio stand bat, erakusketak eta tailerrak jarriko ditu ostiraletik igandera.

2015/10/16Nagusi azokaren inaugurazioa, «Guztion Bizkaia» leloa

Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, gaur eguerdian, Nagusi azokaren inaugurazio-ekitaldian parte hartu du. Adinekoentzako aisialdiari, zerbitzuei eta jarduerei buruzko azoka da, eta Bizkaia adin guztietako herritarrentzako lurraldea dela adierazi du Ahaldun Nagusiak. Azokaren inaugurazioan zehar, Unai Rementeriarekin batera egon da Gizarte Ekintzako foru diputatua, Isabel Sánchez Robles, eta azokan zehar ibili dira bertan parte hartzen duten 41 erakustokietako batzuk bisitatzen.

2015/10/16Dokumentu berria: Bakardadea Espainiar Estatuan

Díez, J., Morenos, M., "La soledad en España" ikusteko eta deskargatzeko esteka. Madrid, Fundación ONCE, Fundación AXA, 2015, 362 p. Erref. 504982

2015/10/16Dokumentu berria: Zaintza lanaren azterketa genero ikuspegitik

Mayobre, P., Vázquez, I., "Cuidar cuesta: Un análisis del cuidado desde la perspectiva de género" ikusteko eta deskargatzeko esteka. Revista Española de Investigaciones Sociológicas, n. 151, 2015, p. 83-100. Erref. 505365

2015/10/15Dokumentu berria: Bakardadea Espainiar Estatuan

Prieto, D., et al., "Envejecer sin ser mayor. Nuevos roles en la participación social en la edad de jubilación" ikusteko eta deskargatzeko esteka. Seriea: Estudios de la Fundación n. 2, Madrid, Fundación Pilares, 2015, 241 p. Erref. 505264.

2015/10/13Aldundiak Nagusi azokan hartuko du parte, "Guztion Bizkaian" lelopean

Aldundiak bere stand propioa izango du Nagusi Azokan eta, Bizkaia lurralde atsegina dela erakusteko, tradizioa eta modernitatea elkartuko dituzten hainbat jarduera eskainiko ditu bertan. Nagusi Azokak urriaren 16an irekiko ditu ateak eta Bizkaiko Foru Aldundia aurten ere bertan izango da bere stand propioarekin. Foru Aldundiak helburu zehatz bat jarri dio bere buruari azoka horren aurtengo edizioari begira: zahartze aktiboaren sustapena adin guztietarako Bizkaia atsegin bat eraikitzeko bidean.