saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Albisteak

2015/11/25Sestaoko Udalak nagusien etxebizitzetan suteen detektagailuak jartzen ditu

Udalak Hirugarren Adinekoen Behatokia izeneko programaren bigarren fasea jarri du abian. Proiektu hau suteetarako detektagailuak jartzean datza, bakarrik bizi diren 80 urtetik gorako pertsonen etxebizitzetan

2015/11/24Duintasun-pentsioa: 1.080 euro

Euskadin 360.000 adineko baino gehiagok hileko 700 eurotik beherako pentsioa jasotzen dute. Euskadiko pentsiodunen plataforma batzuek legegintzako herri-ekimen bat erregistratu dute Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan. Ekimen horren bitartez, pentsio baxuenak osatzeko eskatzen da, hain zuzen ere, hilean 1.080 euroraino, bizitza duinerako ezinbestekotzat jotzen baitute diru-kopuru hori.

2015/11/24Dokumentu berria: Zahartze aktiboaren inguruko berrikuntzak

Zahartze aktibo eta osasuntsuaren aldeko berrikuntzari buruzko Europako lehenengo goi-bilera 2015eko martxoan egin zen Bruselan. Bertan, zahartze demografikoa gizartea eta ekonomia garatzeko aukera bihurtzeko Europak zer modutan lan egin behar duen aztertu nahi izan zen. Txosten honetan, goi-bileratik ondoriozta daitezkeen konklusioak bildu dira. Bileran arlo horretan nahasita dauden 1.400 eragilek baino gehiagok hartu zuten parte (gobernuak, gizarte zibila, industria, unibertsitateak, etab.).

2015/11/17Bilboko Udalaren etxeko laguntza zerbitzuak 3000 laguni ematen dio arreta

Zerbitzu hau familientzat edo pertsonentzat da, Bilbon bizi badira eta erroldatuta badaude eta eguneroko jarduerak bakarrik egiteko zailtasunak badauzkate.Bilboko Udalak urtean batez beste 3.000 pertsonari eskaintzen dio Etxeko Laguntza Zerbitzua.

2015/11/14"Adineko pertsona bakar bat ere ez dadila bakarrik sentitu"

Nagusilanek hogeigarren urteurrena ospatu du, eta adinekoei beste begirada bat eskaintzeko proposatu du, non aurreiritziek eta estereotipoek lekurik izango ez duten. 360 boluntario eta erakundeen ordezkaritza zabala Nagusilanekin batera egon dira adineko pertsonek osatzen duten elkarte honen ekitaldian. Elkarteak bakarrik dauden eta zaurgarritasun egoeran bizi diren beste adineko batzuei eskaintzen die laguntza, boluntariotzaren bidez.

2015/11/14Euskadik ehun urtetik gorako pertsonen kopurua bikoiztu du hamar urtean

Historia dira eta bizirik jarraitzen dute. Telebistarik existitzen ez zenean jaio ziren, eta gerra garaian heldu. Ehun urtetik gorako pertsonak talde bikaina osatzetik familia ugaria izatera iritsi dira. Euskadin, kopurua bikoiztu egin da hamarkada bakarrean. Bizitza-luzerak marka guztiak hautsi ditu, aldi honetan 85 edo urte gehiago dituzten pertsonen zenbatekoa 73rekin biderkatu baita, Euskal Estatistika Erakundeak emandako datuen arabera.

2015/11/13Elkarrekin bizitzea da bakardadearen aurkako antidotoa onena

Solidarios para el Desarrollo GKEaren “Convive” (Elkarrekin bizi) programak bakarrik bizi diren adinekoak eta unibertsitatean dabiltzan gazteak harremanetan jartzen ditu. Ekimena oraindik beren kabuz moldatzen diren baina bizirik jarraitzen dutela sentitzeko etxean laguntza eta konpainia behar duten adineko pertsonei dago zuzenduta.

2015/11/05Aldundiak sendotu egingo du gizarte babesaren sarea, pertsona guztientzat

Gizarte Ekintzako Foru Sailak 472.500.000 euroko aurrekontua izango du datorren urterako, ekitaldi honetan baino % 2,41 gehiago. Foru Aldundiak erabilgarri duen aurrekontuaren % 40,1 da. Adinekoak gero eta gehiago direla kontuan hartuta, programa honetarako aurrekontua % 2,36 hazi da; beraz, programan 4 milioi euro gehiago egongo dira ekitaldi honetan, eta 172.674.000 eurora helduko da.

2015/10/29Amilibiak: "Erronka da adinekoak luze bizitzea baina mendekotasunik gabe"

Lide Amilibia, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordea. Zahartze aktibo eta osasuntsuari ekingo diote zenbait profesionalek gaur Donostian izango den jardunaldian.

2015/10/28Documentu berria: Osasuna eta Zahartzearen inguruko txostena (OME)

Beard, J., et al. (eds.), Informe mundial sobre el envejecimiento y la salud. Ginebra, Organización Mundial de la Salud, 2015, 252 p.