saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Albisteak

2016/01/10Urrezko aroa

Azterlan batek frogatu du 60 urtetik gorakoak direla euren bizitzekin asebeteen daudenak eta unea gehien gozatzen dutenak. Urrezko aro hori 60 urterekin hasten da eta bere unerik gorenena 70 eta 75 urteen artean gertatzen da. Salamancako Unibertsitateko hiru irakaslek egin duten azterlanak erabat baztertzen ditu eurek biztanleen “zilarrezko segmentua” deitzen duten taldeari buruzko topiko asko.

2016/01/10Dagoeneko Busturialdeak badauka zaintzaileei arreta eskaintzeko zerbitzua

Mankomunitateak “mendekotasunak dituzten pertsonak euren familien inguruetan zaintzen dituztenei” laguntza eskaintzeko arreta pertsonalizatu eta talde-arretako zerbitzua jarri du abian. Prestazioa Zainduz programaren edizio berrian sartu da. “Zerbitzu honen helburua pertsona zaintzaileen bizi-kalitatea hobetzea eta zaintza horren ondorio izaten diren gainzama eta estres egoerak prebenitzea da”, adierazi dute erakundeko arduradunek.

2016/01/08Bilbao Kirolak aulki egokitu bat instalatu du Deustuko Kiroldegian

Bilbao Kirolak Udal Kirol Erakundeak, aulki egokitu bat instalatu du aste honetan Deustuko Kiroldegian, igerilekuko ontzia aniztasun funtzionala duten pertsonei irisgarriagoa egiteko. Ekintza honekin, Bilboko Udalak beste pauso bat eman du kirol egokituaren sustapen eta mugikortasun urriko pertsonen irisgarritasunari dagokionez. Bilbao Kirolak Erakundeak kirol egokituarekin hartutako konpromisoa, ildo estrategiko nagusienetakoa izan da.

2016/01/02Bermeok jarduera ezberdinekin zahartze aktiboa suztatzen du

Bermeoko Udalak jardueren egitarau berri bat abian jarriko du nagusien artean zahartze aktiboa suztatzeko, baita senideei laguntzeko ere. Eskaintzan "Burua martxan" tailerra eta "Gorputxa martzan" tailerra sartuta daude, dementzia duten pertsonentzako psikoterapia tailerra ere sartuta dago.

2015/12/22Juan Mari Aburtok banatu ditu 2015eko “Bilbotar Ospetsu” izendapenak

Karmele Goñik, Txetxu Rojok, Pastelería Martina de Zuricaldayk, Emilio Sagik, Alfonso Santiagok eta Gorabidek jaso dituzte Alkatearen eskutik “2015eko Bilbotar Ospetsuak” saria, Bilboko Udalak ematen duen saririk handiena

2015/12/11“Gerran ikusiriko izua da okerrena; oroitzapen ikaragarriak dauzkat”

Feli Lauroba Villanueva Tolosatik Bilbora ihes egin zuen senideekin, eta Frantzian familia batek hartu zuen gero. II. Mundu Gerra hasia zegoela bueltatu zen jaioterrira, 1941eko uztailean.

2015/12/10Zahartze Aktiboa Bizkaian: gainontzeko Europako herrialdeekin konparaketa

Artikulu hau Zerbitzuan gizarte-ongizateko politiken eta zerbitzuen azterketan espezializatutako aldizkarian argitaratu da. Biztanleriaren zahartze prozesua, mendebaldeko gizarteetan gero eta garrantzitsuagoa den fenomenoa dugu, batez ere, Europako testuinguruan. Horren ondorioz, ‘zahartze aktiboa’ sustatzera doazen politika publikoak jarri dira abian, gero eta ugariagoa den populazio heldu horren egoera eta gizarte ondorioak hobesteko asmoarekin.

2015/12/09Dokumentu berria: Nagusien aisialdia

3D Social Movement S.L., Abentura galaktika. Nagusien aisialdia. Nagusi 2015. Bilbao, Bilboko Udala, 2015, 15 p. Ref. 507017 Lekua: SIIS Archivo

2015/12/03Sanchez Roblesek mendekotasuna duten nagusiengan arreta jartzen du

Gizarte Ekintzako diputatuak talde hau defendatzen du kalteberena izateagatik, belaunaldien arteko topaketan.

2015/11/26Adineko pertsonentzako osasun programetako bilera

Casillako pabilioian egin den lagunarteko ekitaldian ariketak egiteko zirkuituak, sarien zozketak eta dantzaldia egon dira. Bilboko Udalaren Osasun eta Kontsumo Saileko "Osasuna adineko pertsonentzat" programan parte hartzen duten 800 pertsona baino gehiago bildu dira gaur goizean Casillako pabiloian, Gabonetako jairako.