saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Albisteak

2016/01/29Arkeologi Museoak adineko memoria historikoari irekitzen dizkio ateak

Ekimenak gonbitea luzatzen die adinekoei, lantegian landutako oroitzapen eta lekukotza edo testigantzen bidez, garai bateko protagonistak izan daitezen. Gainera, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren museoari aldi baterako mailegu moduan, euren iraganarekin loturiko objektu pertsonalak utzi ahal izango dizkiote, ondoren objektu horiekin guztiekin erakusketa bat antolatzeko.

2016/01/28Erretiroan ere parte-hartzen

UDPren adinekoei buruzko txostenaren arabera, adinekoen % 76k uste dute beharrezkoa dela pertsonak erretiratzeko prestatzea; baina gehienek sentitzen dute erretiroa hartzeko garaia heltzen denean ez dutela laguntzarik beren burua prestatzeko. UDPren presidentearen esanetan, beharrezkoa da pertsonek orientazioa jasotzea garai horretan irekitzen diren aukera anitzei buruz. Helburua da ezagutaraztea zer modu dauden norbera garatzeko eta zer baliabide eskaintzen dituen gizarteak parte hartzeko.

2016/01/26Adinekoentzako zentroen sareak lokal barria dauka Bengoetxen

Galdakaoko adinekoentzako zentroen sarea handitu da lokal barria zabalduz Bengoetxen. Udalaren jabetzako lokal honetan 471.900 euro inbertidu dira, hain zuzen be, erosi, barriztu eta ekipatu ahal izateko. Lokal barri honegaz, gizarte-erabilerarako zazpi zentro dagoz. “Modu honetan gure adineko personen esku jarritako eremuak barriztuz eta handituz jarraitzen dogu, honezkero auzo guztietan dagoz”, komentau eban Ibon Uribe Galdakaoko alkateak.

2016/01/26Pertsona helduen bizitza duintzea

Bideo interesgarri bat uzten dizuegu, non Antonella Broglia, Italian jaioa eta Zuzenbidean Doktore, "Gure helduen bizitza duintzeaz" hitz egiten duen Para todos la 2 saioan. Bere azalpenean, herritarren ekimenetan sakontzen du eta beste herrialde batzuetan aurrera eramaten ari diren hainbaten adibidea ematen du.

2016/01/25Bizkaia aurrera egiten ari da egoitzetan bizi direntzako arretaren arloan

Bizkaiko Foru Aldundiak hitzarmena sinatu du Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailarekin eta Euskal Osasun Zerbitzua den Osakidetzarekin pazienteen eta, zehatzago esanda, Lurraldeko adinekoentzako egoitzen erabiltzaileen historia klinikoa (OSABIDE) batera baliatze aldera.

2016/01/22Dokumentu berria: Adineko pertsonak Espainian 2016

Abellán, A., Pujol, R., Un perfil de las personas mayores en España, 2016. Indicadores estadísticos básicos. Informes Envejecimiento en Red, n.14, 2016, 22 p.

2016/01/20Adineko pertsonek eta gaztetxoek aukera izanfgo dute hobeto ezagutzeko

Sukaldaritza-tailer batean parte hartuko dute 12 eta 17 urte bitarteko zenbait gaztek, adineko pertsonekin batera. Gastronomiarekin kontaktuan jartzeko ez ezik, adineko pertsonen kolektibokoekin harremanak indartzeko ere balioko du tailerrak. Bilboko Udalaren Begoñako Gaztegunearen jardueren programako ekimen hau Santutxuko Kirikiño egoitza eta eguneko zentroan burutuko da.

2016/01/14LHko erretiratuek esperientziaren eta ezagutzaren ekarpena egingo dute

Zahar eta Gazte elkartea sortu da, Euskadiko Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoetako irakasle erretiratuen elkartea. Elkarteko kideen eskarmentua oinarri hartuta, Lanbide Heziketako ikastetxe, irakasle eta ikasle ekintzaileekin lanean aritzea dute helburu. Sistematik irteten ari diren langileen eskarmentua baliatu nahi da, atzetik datozenen mesederako.

2016/01/14Adinekoen inguruko ekonomia

Muñoz, P.A., et al., Economía del envejecimiento. Estudio sobre las características y hábitos de comportamiento del segmento "plateado". Salamanca, Universidad de Salamanca, 2015, 60 p. Erref. 102416

2016/01/13Dokumentu berria: Adinekoen aldarte eta depresioa

Álvarez, E., et al., adinekoen aldarte eta depresioa. Serie: Osasuntsu zahartzea, Barcelona, Fundació Agrupació, 2015, 47 p. Ref. 506804