saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Albisteak

2019/07/03BetiOn telelaguntza zerbitzuak autonomia eta segurtasuna eskaintzen die

Gaur egun, betiON zerbitzua bakarrik bizi diren 75 urtetik gorakoei zuzentzen zaie; gizarte-zerbitzuek aitortutako mendekotasun-egoeran edo ahultasun-egoeran bizi diren 65 urtetik gorakoei; adimen-desgaitasuna, fisikoa edo sentsoriala eta mendekotasun aitortua duten pertsonei, maila edozein dela ere; eta buruko gaixotasuna diagnostikatuta duten eta mendekotasun-egoera aitortua edo gizarte-bazterketako arriskua bizi dutenei.

2019/06/27DSBEren erreforma tramitatzen ari da. Pentsiodunentzako errenta ezartzen du

Diru-sarrerak bermatzeko errentarekin batera Pentsiodunentzako Errenta Bermatua sortzea planteatzen da; horren hartzaileak euren oinarrizko beharrizanei lotuta dauden gastuak ordaintzeko sarera nahiko ez duten pentsiodunak dira.

2019/06/26Dagoeneko zahartzaroa ez da 70 urterekin iristen

Sarah Harper londrestarrak bizitza-luzera erronka global moduan aztertzen du. Duela 21 urte Oxfordeko Unibertsitateko Biztanleen Zahartze Institutua sortu zuen eta kontinenteen artean komunikatzen diren ehunka adituko sarea eraiki du zahartze masiboaren angelu guztiak aztertzeko (demografikoak, ekonomikoak, sozialak).

2019/06/26Ilea urdintzeak lana ematen du

Adineko herritarrak zilarrezko ekonomiaren eragileak dira; ekonomia horrek enplegu-aukera bihurtzen du biztanleria zaharkituaren erronka. Trantsizio demografikoan aurreratuenak diren herrialdetan zilarrezko ekonomia enplegua sortzeko motor indartsua izan da eta sektorerik garrantzitsuenen artean mendekotasunari arreta eskaintzeko zerbitzuak daude.

2019/06/25Adinekoen familiek egoitza-zentroei buruz duten iritzia

Bizkaiko Foru Aldundia, pertsonen bizi-baldintzak hobetzearren batez ere, Bizkaiko egoitzen erabiltzaileen familiei zuzendu zaie, eta, horretarako, Gizarte Ekintza Sailak (beraren mende baitago egoitza-sarea) 2.012 familiari egin dio telefono-kontsulta bat, non hainbat alderdiri buruzko balorazioa eskatu duen: egoitza-eredua, zerbitzuaren eta arretaren kalitatea, eta hobekuntza-proposamenak.

2019/06/20Ehun urte bizitzea: laugarren adinaren iraultza

Inoizko hurbilen daukagu bizitza ezagutzen denetik harago luzatzeko aukera eta, aldi berean, ez dugu inoiz zati handi baten gaur egunera arte “zahartzaroa” izan denaren muga gainditu duen gizartea egituratzeko erronkarik eduki.

2019/06/10Adinekoeentzako merkataritza lagunkoiaren astea

Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak gaur goizean azaldu du Euskadi Lagunkoia sareak, ekainaren 10etik 16ra bitartean, Merkataritza Lagunkoiaren Astea sustatuko duela, “zahartzen ari den gizartean hurbileko merkataritzari balioa emateko; izan ere, denden eta zentro txikien eginkizuna ezinbestekoa da pertsona guztien autonomia eta bizi-kalitatea mantentzeko eta, batik bat, nagusienena”.

2019/06/05Establezimendu lagunkoiak Barakaldon

Mota guztietakoak izan dira parte-hartzaileak, komertzioak (52), zerbitzuen establezimenduak (13) eta ostalaritzakoak (4), baina denen artean moda zein oinetakoen arloan lan egiten dutenak nabarmendu dira parte-hartzaileen %25a gaindituz. Baita ere interesgarria da ileapaindegi zein edertasun zentroak %15a osatu dutela ikustea.

2019/06/03Lea-Artibai: Eguneko arreta zerbitzua, Amankomunazgoaren esku

Lea-Artibaiko Amankomunazgoak Lekeitioko, Ondarroako eta Markina-Xemeingo eguneko zentruekin hi-tzarmena sinatu berri du, 65 urtetik gora dituzten eta mendekotasun-arriskua edo I. graduko mendekotasuna duten pertsonei behar bezalako arreta emateko. Astelehenetik ostiralera eskainiko da zerbitzua onuradunentzat, “egunean bost orduz 9:00etatik 14:00etara Ondarroan eta Lekeition, Markina-Xemeinen 10:00etatik 15:00etara”, zehaztu dutenez.

2019/05/28Bakarrik bizi diren pertsonen laurdena gizarte-abegi araubidean daude

Kontaktua bakarrik bizi diren adineko pertsonei “laguntza afektiboa” eskaintzen dien AdinKide GKEren bidez ezarri zuten. “Arrakasta izan duen kasu baten aurrean gaude. Begoñarengan erabateko aldaketa gertatu da”, baieztatzen du antolakuntza horretako arduraduna den Leire Garcíak. Kasu hori Euskadin gertatzen diren nahi gabeko bakardade kasu ugarietako bat da.