saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Albisteak

2016/02/22Zahartzaroko bakardadeari kontra egitea boluntario baten asteko bisitarekin

Bizimodu ez hain bakartia izatearren laguntza eskatzeak aukera eman diezaieke 65 urtetik gorakoei astean behin etxera bisitan etorriko zaien boluntario bat izateko, horrela harekin hitz egin eta, zorte pixka batekin, lagun egiteko. Halako esperientzien jabe da Amigos de los mayores fundazioa: orain dela ia 30 urte zahartzaroaren bakardadeari kontra egiteko asmoz Frantziatik espainaratutako proiektua.

2016/02/19Zainduz programa jarduera ugarirekin hasiko da

Abanto Zierbenako Udalak duela 6 urtetik dihardu Zainduz programa lantzen. Egitasmo garrantzitsua da, mendeko pertsona bat zaintzen duten bizilagun guztiei laguntza zuzena ematen baitzaie. Honako jarduera hauek hartzen ditu: informazioa, orientabidea, sentsibilizazioa, boluntariotza, prestakuntza eta laguntza psikologikoa. Programaren helburua da mendeko pertsonaren, zaintzailearen eta familiaren bizi-kalitatea hobetzea.

2016/02/13Aldaketa Demografikoaren Europako Ituna sinatu du Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak Aldaketa Demografikoaren Europako Ituna sinatu du, eta, horrela, adinekoentzat eremu lagunkoiak sortzeko Europako sarearen kide da Euskadi. Gainera, zahartzaro aktibo eta osasuntsua sustatzeko neurriak abian jartzeko konpromisoa hartu du Lakuako Gobernuak.

2016/02/122015eko adinekoentzako lehiaketen emaitzak eta erakusketa

Bizkaiko Foru Aldundiko adinekoentzako lehiaketek partaidetza-arrakasta handia lortu dutenez, partaide guztien lanak Bilboko Rekalde Aretoan egongo dira ikusgai martxoaren 3tik 6ra arte (biak barne). Sarituen zerrenda eta aurkeztutako artelan guztien galeriak ikus ditzakezu.

2016/02/12Adinekoen begirada aktiboa

Bilboko Udalak Begirada aktiboa izeneko programa 2016an luzatzea erabaki du, adineko pertsonen bakardade egoeren prebentzioan lanean jarraitzeko. Fase honetan bilbotar guztiak inplikatu nahi dira egoera horiek detektatzeko, eta helburu bi daude. Bat, herritarren elkartasuna bideratzea borondatezko lanaren bidez; eta bi, adineko pertsonen babesgabeko egoerak saihestea.

2016/02/11Zaintzaileei ere eskainiko die laguntza BetiON zerbitzuak

Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren mendeko Telelaguntza Zerbitzu Publikoak, betiONek, zaintzaileak babesteko proiektu aitzindari eta berritzaile bat abiarazi du. Zaintzailea laguntzeko telelaguntzako plana da, hain zuzen, eta jada martxan dute fase pilotua.

2016/02/10Mundakak kontsumoko ohitura onak irakatsiko dizkie herriko adinekoei

Mundakako udalak, Kontsumobideren (Kontsumoko Euskal Institutua) lankidetzarekin, herriko adineko pertsonentzako prestakuntza-egitarau bat antolatu du. Helburua kontsumo arduratsuaren arloko prestakuntza eta informazioa ematea da eta ikastaro baten bidez antolatu da; ikastaroan elikadura eta nutrizio, medikazio eta automedikazioari buruzko pautak eta aholkuak eskainiko dira. Egitarauan, halaber, beira ekoizten duen Vicrila enpresa bisitatzea sartzen da.

2016/02/10Ez da zaharrentzako hiria... baina izan beharko luke

Hiri on bat zortzi eta laurogei urte arteko pertsonentzat ona dena da. Mugikortasun iraunkorra, garraio sare publiko eragingarriak eta irisgarriak, oinezkoentzako ibilbide eta alde duinak, parke eta esparru publiko inklusiboak, gizarte etxebizitzako egitarauak, higigarrien arloko inbertsio baztertzaileen kontrola, osasun publikoko sistemak… Gauza horiek guztiak askotan txikitzat edo jipi edo modernotzat jotzen dira baina funtsezkoak dira gure gaur egungo eta etorkizuneko errealitatean.

2016/02/07Pertsona bakarreko etxeak: faktueri laguntasunik gabe aurre egin beharra

Bizkaian, 65 urtetik gorako 40.000 emakumek baino gehiagok ez dute ohetik jaiki orduko nori egunon esan. Gizonezkoak, berriz, 12.421 dira. Margarita Abajok makina bat alargun ezagutzen du, emakumezkoak zein gizonezkoak, eta gogoan hartu beharreko beste kontu bat aipatzen du: «Gizonezkoak, agian, gehiagotan joaten dira seme-alabekin bizitzera emakumezkoak baino. Gu, emakumeok, ohituta gaude etxeko andreak izaten; hobeto jasaten dugu egoera hori», esan du.

2016/02/04100 urteak ez dira oztopoa

Espainian gero eta ehun urtetik gorako pertsona gehiago daude eta kopurua goranzko joera hartzen hasia da, ez gelditzeko. Gaur egun Azpeitia euskal udalerriko biztanleriaren pareko dira eta EINek 2029rako ehun urtetik gorakoen fikziozko hiriak Soriako biztanle kopurua gaindituko duela aurreikusten du, 46.480 pertsonarekin. Mende erdi eskas barru, Bilboko biztanleriaren pareko izango direla aurreikusten du, 372.775 izango baitira 2064an.