saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Albisteak

2016/03/18Hirietako pertsona helduen egokitzapen graduaren neurria

Nola neur daiteke lagunkoitasuna? OMEk "Hirietako pertsona helduen egokitzapen graduaren neurria" dokumentua aurkeztu du Kobeko Zentroko ekipoak egina.

2016/03/13Durangok Lagunkiderekin laguntzen ditu adineko pertsonak

Laguntzarako udal programak 1.522 esku hartze egin zituen 2015. urtean. Duela hiru urte abian jarri zenean helburua oso argia zen: adineko pertsonek ahalik eta laguntza gehien edukitzea bizitzeko kalitaterik onenarekin euren bizitzeko autonomia luzatu ahal izateko. Abiaburu horrekin bakarrik bizi diren pertsonentzako Lagunkide laguntza programa sortu zen; programa Durangoko udalak garatzen du Gurutze Gorriaren lankidetzarekin, eta erantzun oso ona izan du.

2016/03/11Aldundiak adineko pertsonen inguruko jarduera ekonomikoa sustatuko du

Aldundiak adineko pertsonei eta biztanleen zahartzeari lotuta dauden enpresak sustatuko ditu jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzeko sektorea izan daitekeelako. Horretarako legegintzaldi honetan Nagusi Intelligence Center jarriko du abian. “Adineko pertsonei eta euren bizi-kalitateari lotuta dauden sektore ekonomikoak garatzeko aukera da”, azpimarratu zuen Gizarte Ekintzako diputatuak, Isabel Sánchez-Roblesek.

2016/03/10Ia 2.000 dei bideratzen ditu egunean BetiON telelaguntza zerbitzuak

38.512 erabiltzailerekin amaitu zuen 2015 urtea, gehienak bakarrik bizi diren 80 urtetik gorako emakumeak. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak 2011ko uztailean abian jarri zuenetik, etxeko telelaguntza zerbitzu publikoa EAEko bazter guztietara hel zedin zen helburua, landa-guneetara barne. Iaz lortu zen hedapen orokorra, asteazken honetan aurkeztu duten memoriaren arabera.

2016/03/09Kontziliatzea ez da adin kontua

Emakumeak lan-mundura sartzeko asko aurreratu eta berdintasunaren inguruko politikak dauden arren, aurrerapen horiek ez dute ekarri familia-bizitza eta lan-bizitza bateratzeko neurririk. Familia bereko hiru emakumek —86, 57 eta 30 urtekoak— publikoari azalduko diote zer zailtasun izan dituzten garapen profesionala eta pertsonala uztartzeko eta zeri egin behar izan dioten uko.

2016/03/07Bizkaia alzheimerraren aurkako borrokan, Athletic-en oroitzapenak

Proiektu pilotuak izan duen arrakasta ikusita, Foru Aldundiak Erreminiszentzia-Tailerrak jarri ditu abian egoitza publikoetan. Tailer horietan, gaixotasun neuroendekatzaileak dituzten pertsonen oroitzapenez baliatzen dira, estimulazio kognitiborako terapia egiteko. Iaz, Bilboko Txurdinagabarri egoitzan jarri zen abian proiektua. Proiektu hori aitzindaria izan zen Euskadin, eta, emaitza arrakastatsuak ikusita, Foru Aldundiak erabaki du egoitzetan ere abian jartzea.

2016/03/05Erretiroa aukera bat da

Erretiratu ondoren, bigarren gaztaroa dute hainbatek. Denetarik egiten dute beren aisialdian: besteak beste, "clown" ikastaroa egiten dute Donostian, eta dantza eta marrazki eskolak Iruñean. Umorea ezinbestekoa zaie.

2016/03/04Aldundiak adinekoentzako lehiaketaren XVII. edizioaren sariak banatu ditu

Bizkaiko Foru Aldundiak 60 urtetik gorakoentzako literatura, pintura eta argazkilaritza lehiaketaren hamazazpigarren edizioari dagozkion sariak eman ditu. Isabel Sánchez Robles Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako foru diputatua lehiaketako irabazle guztiekin egon da Rekalde aretoan eta bakoitzari zegokion saria eman dio.

2016/02/25Dokumentu berria: Zaintzeko erresponsabilitatearen erregulazioa eta ...

Zaintzeko erresponsabilitatearen erregulazioa eta generoren inpaktua

2016/02/23Dokumentu berria: Establezimenduei zuzendutako lagunkoitasun gida

Adinekoak bezero leialak izan ohi dira, ondo ezagutzen dituzte erosten dituzten produktuak, egunero erosten dute, eta arreta pertsonalizatua eskatzen dute; hori dela eta, konfiantzazko harremana sortzen dute dendariarekin. “Establezimendu lagunkoia” programa hezkuntza-kanpaina bat da eta, aholkuen bidez, kostu txikiko edo kosturik gabeko jardunbideak proposatzen ditu enpresei adineko bezeroak erakartzen laguntzeko.