saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Albisteak

2016/04/27Zeberioko Udalerrian abian jarri da Zainduz programa

Zeberioko Udalerrian abian jarri da Zainduz programa, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz. Udal Gizarte Zerbitzuen Sailak emoten dauzan zerbitzuen barruko programa honen bitartez erantzuna emoten jake egungo jendartean zeinketen arloan sortutako eskaerei.

2016/04/27Beren menpekotasunari loturik

Espainian, adineko eta menpeko pertsonentzako euskarri fisikoen erabilera % 40 ingurukoa da. Aldatu egin behar da zaintzaren kultura. Ana Urrutia doktorearen iritziz, “Gizartean adineko pertsonen eta menpeko pertsonenganako sentsibilitate eta balorazio mentsa dago”. Gai honi dagokionez, pertsona horien bizi-kalitatea duin bihurtu eta hobetzeko eredu berritzaile eta aitzindaria sortu du doktore horrek.

2016/04/26Adinekoen boluntariotza kulturala: museoak

Gilabert, L.M., Lorente, X., Los museos como factor de integración social del arte en la comunidad. La experiencia del voluntariado cultural de mayores. Cuadernos de Trabajo Social, vol. 29, n. 1, 2016, p. 83-93.

2016/04/26Emakumeek etxeko laguntza gehiago eskatzen dute

2015. urtean, zerbitzu mankomunatuaren hamar erabiltzailetik zazpi emakumezkoak izan ziren. Laurogei urtetik gorako adineko pertsonak, alargunak edo ezkongabeak, eta gehienak emakumezkoak –hamar erabiltzailetik zazpi–. Honakoa da Enkarterriko Udalen Mankomunitatearen etxeko laguntza zerbitzura jotzen duten Enkarterriko herritarren profila. Batez beste, iaz 111 pertsona artatu zituen Gizarte Ekintza Arloak, eta lan horretan 26.500 ordu baino gehiago eman ziren.

2016/04/15Zahartze aktiboko politikei dagokienez, Bizkaia erreferentzia da Europan

Bizkaiko Foru Aldundiak arlo horretan aitzindaria den esperientzia aurkeztuko du Berlinen, eta Alemaniarekin, Europar Batasuneko herrialderik zahartuenarekin, jardunean arituko da eskualde-mailan zahartze aktiboaren indizea neurtzen hasteko; izan ere, prozesu hori duela bi urte garatu zen Bizkaian.

2016/04/13Aldundiko egoitzetako oroitzapen taillerrek San Mames bisitatu dute

Isabel Sánchez Robles foru diputatua jardunaldi berezi horretan izan da, Bizkaiko foru-egoitzen sarean ezarri den tratamendu berritzaile honetan parte hartzen duten pertsonekin, hau da, gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten adinekoekin. Ehun bat parte-hartzailek eta haien senideek San Mames berriko instalazioak bisitatu dituzte.

2016/04/13Aldundiak adinekoen artean ariketa fisikoa sustatzen du

Aldundiaren helburua 10.000 biztanletik beherako Bizkaiko herrietako adineko pertsonen artean parke osasuntsuak ariketa fisikoa egiteko bitarteko moduan erabiltzea sustatzea da; sustapen hori Harrobian prestatuta dagoen pertsonal tekniko espezialistak emango dituen doako saio informatiboen bidez gauzatuko da. Foru erakundeak, apirila eta maiatza artean, zortzi saio programatu ditu 16 udalerritan eta une hauetan 200 pertsona daude izena emanda. Inskripzioa egiteko epea irekita dago.

2016/04/06Adineko pertsonenganako tratu txarren aurkako babestea

Osasun-zentroen zein oinarrizko udal gizarte-zerbitzuen inplikazioa handia den eremuan, EUDEL-Euskal Udalerrien Elkarteak pertsona adintsuek tratu txar fisikoak eta ekonomikoak jasaten dituzten hautemateko tresna aurkeztu du.

2016/04/02Zaintzaz arduratzen diren lau emakumetik gizon bakarrak egiten du lan bera

Dementzia duen gaixo baten zaintzaile nagusiak astean 70 ordu inguru eskaini ahal dizkie zaintza-zereginei. Desgaitasunari lotutako arazoak dituzten pertsonei arreta ematea “familiari dagokio, baina baliabide eta zerbitzu publikoen laguntzarekin”, eta orokorrean, familiako emakume bat arduratzen da horretaz. Aita Menni ospitaleko doktorego-tesi baten arabera, zaintzaileen estresa entrenamenduarekin minimiza daiteke.

2016/03/22Bizkaiak adinekoak inolako mendekotasunik gabe luzeago bizitzea nahi du

Aldundiaren asmoa da ingurune lagunkoiagoak diseinatuz 73 urtera igotzea bizitza osasuntsua. Adinekoak urte gehiago bizitzeaz gain, bizi-kalitate onarekin egitea nahi du Bizkaiak. Adin guztientzat egokia den lurraldea izan dadila lortzeko estrategiaren barruan, aldundiak anbizio handiko xede bat ezarri dio bere buruari: bizi-itxaropen osasuntsua, hau da, mendekotasunik gabeko bizitza, bi urte gehiagoz luzatzea.