saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Albisteak

2016/07/20Antzeko erorikoa, ondorio diferenteak

UPV/EHUn aurkeztutako ikerketa baten arabera, adinekoak haustura batetik suspertzeko orduan garrantzitsuagoa da egoera fisiko eta soziala haustura bera baino.

2016/07/18Estatuarekin konparatuz, nolako zaharrak gara Euskadin?

2016ko Euskal Soziometroaren arabera, etorkizuneko erronken adierazgarritasun-mailan biztanleria zahartzea bigarren postuan dago. Euskadiren batez besteko adina 1990ean 39,9 urtekoa izatetik 2016an 44,8 urtekoa izatera pasatu da, Estatuko eskualdeko laugarren zaharrena da.

2016/07/08Aho batez onetsi da eutanasiarik gabeko heriotzari buruzko euskal legea

Legearen oinarrizko printzipioa da pertsonaren duintasunarekiko errespetua bermatzea haren bizitzaren amaieran. Horretarako, legeak azpimarratzen du pertsonaren jarduera, autonomia eta borondatea bultzatu behar direla, betiere haren nahi, lehentasun eta balioak errespetaturik. Horrez gainera, adierazten du osasun-langileekin batera gogoeta eta elkarrizketa sustatu behar direla.

2016/06/30+65 ekimena: 65 urtetik gorakoek ere parte har dezaten erabakiak hartzean

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak GOBERNANTZA +65 ekimena jarri du abian, 65 urtetik gorako herritarren ezagutzei, beharrei eta interesei gizarte eta politika arloetako erabakietan zer leku eman hausnartzeko asmoz. Gobernantza eredu berriak 65 urtetik gorako pertsonak ez ditu hartu behar gizarte eta politika arloko erabakien arreta, kudeaketa eta plangintza objektu soil gisa, baizik eta erabakiak hartzeko orduan eskubide osoko subjektu gisa.

2016/06/29SARquavitae Fundazioaren Sariak. 1. edizioa

SARquavitae Fundazioak, XXV. urteurrena dela eta, sari hauen 1. edizioaren deialdia egiten du. Pertsonenganako arreta soziala eta sanitarioaren bidez mundua leku hobea bihurtzen laguntzen duten pertsonen eta erakundeen konpromiso soziala aitortzea da sarien helburua. Edizio honetan, sarien diru-kopurua 20.000 eurokoa izango da.

2016/06/22Begirada Aktiboak babesik gabe dauden adineko pertsonak detektatu du

Bilboko Udalaren “Begirada Aktiboa” programaren Antena Sozialen Sarean lanean ari dira dagoeneko lehen 17 entitate, Euskadiko ekonomia, gizarte eta arlo publikokoak. Lankidetza-hitzarmena sinatu dute udalarekin entitate horiek, euren borondatez egindako lanaren bidez, urian bakarrik bizi direlako, oinarrizko beharrak asetzeko baliabide nahikorik ez dutelako, familia edo gizarte-laguntzarik ez dutelako, isolamendu edo abandono-egoeran daudelako babesik gabe dauden adineko pertsonak detektatzeko.

2016/06/15Ekainaren 15a. Zahartzaroko Abusu eta Tratu Txarren aurkako eguna

Nazio Batuen Erakundearen idazkari nagusiak, Ban Ki-moon, adineko emakumeetan jarri du arreta.

2016/06/06Nutripro: Alerta bat adinekoen desnutrizioaren arriskuaren aurrean

NutriPro Europako proiektu bat da, eta honako hau da bere helburu nagusia: adinekoen nutrizio egoeraren balorazioa erraztea, kolektibo horrentzako elikadura-gomendioak ezarri aurreko urrats gisa. Horretarako, EHUko ikertzaileek Mini Nutritional Assessment (MNA) tresna ezarri dute tablet batean; tresna horrek desnutrizio-egoeran edo horren arriskuan dauden adinekoak identifikatzen laguntzen du.

2016/06/04Sestaok bere historia belaunaldien arteko begiez ikusten du

«Sestao bere nagusiekin bat» hiri-ibilaldien programa bat da, eta udalerriko adinekoen dinamizazioa eta sentsibilizazioa lortu nahi du, komunitate osoaren hausnarketan oinarrituta. Helburua da adinekoek komunitatea garatzeko eskaini ahal duten potentzialari ahalik eta etekin gehien ateratzea, eta, horrela, joan-etorriko truke bat egiten da, adinekoen ezagutza eta esperientzia erabiliz, denontzako hiri atseginagoa lortzen delako.

2016/05/2525.urteurrenaren ospakisuna: SECOT

25. urteurrena Secot. Tokia: Sociedad Bilbaína. C/Navarra, 1. Bilbao. Ordua: 10:00.