saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Albisteak

2016/08/24«Adinekoetan zaila da jakitea sarri noiz dagoen hasita hiltzeko prozesua»

Adineko gero eta pertsona gehiago egoteak dakartzan erronka berrien inguruan ardazten du bere jarduna Zahartzaroa elkarteak; osasun eta gizarte arloko legeetan horiei aurre egiteko baliabideak eskatzen ditu.

2016/08/22Adinekoen duintasunaren eta ongizatearen alde lan egiteko tresnak

AGE plataformak Europar Batasuneko hainbat elkarte biltzen ditu, adinekoen alde lan egiten dutenak. Dokumentu honek informazioa eskaintzen die hala adinekoak zaintzen lan egiten dutenei nola arlo horretako gizarte-politikak diseinatzen dituztenei, eskubideetan oinarrituriko ikuspegi batez jabetu daitezen.

2016/08/15Adiskide batekin bizi izateko aukerak gero eta arrakasta handiagoa du

Adituek ziurtatzen dute gero eta adineko gehiagok hautatzen dutela beste adineko batzuen laguntza elkarrekin bizi izateko, konpartitutako pisuetan eta norberaren etxebizitzetan, adin bereko bizitza guztiko lagunak dituzten auzoetan. Ohikoak edo tradizionalak ez diren beste konponbide batzuk bilatzen dituzte, auzokoek eta adiskideek ezinbesteko garrantzia duten bizitzaren aro horretan.

2016/08/07Bakardadearen aurkako boluntarioak

Eibarreko Nagusilan taldeko boluntarioak zorioneko daude. Izan ere, aurtengo udazkenean —azaroan, hain zuzen—, hogei urte beteko dituzte herriko nagusientzako bi egoitzetan (San Andres egoitza eta Egogain gerontologia-zentroa) bizi diren adinekoak laguntzen eta animatzen. Modu altruistan, besteei laguntzeagatik, komunitateari ekarpena egiteagatik, bakardadean lagun izateagatik, beren apurra emategatik egindako lan bat.

2016/08/07Musikak argia ematen die dementzia duten adinekoei

Amorebieta-Etxanoko egoitza bati saria eman diote ikerketa aitzindari bategatik. Amorebieta-Etxanoko Jose Maria Azkuna foru-egoitzan egindako azterlan berritzaileak agerian jarri du zer onura terapeutiko lor ditzakeen musikak dementzia aurreratua duten adinekoengan. IMQ taldeko Igurco Servicios Sociosanitarios enpresako Ainara Castaños neuropsikologoak ziurtatu duenez, musikak bizi-kalitatea hobetzen du, eta apatia eta depresio-sintomak modu esanguratsuan murrizten laguntzen du.

2016/08/04Zaintzaren arkitekturak. Elkarlaneko etxebizitzak adinekoentzat

Beharrizan bat da dokumentu honen abiaburua: zahartzaroari eta hari aurre egiteko alternatibei buruz gogoeta egiteko beharrizana, alegia. Hala, hausnarketa egin nahi da zahartzaroan besteak zaintzeko zein gure buruak zaintzeko inspirazio-iturri izan daitezkeen Euskal herriko zein Europako beste errealitate batzuen inguruan, eta, batez ere, adinekoentzako elkarlaneko etxebizitzen inguruan.

2016/07/27Adin eta nazionalitate ezberdinak gastronomiari buruzko programa batean

Gastronomiaren bidez barrera kulturalak, linguistikoak zein adinak eragindakoak gainditzea, Bilbo Zaharrean bizi diren adinekoei eta etorkin gazteei laguntzeko. Hori da Bizkaiko Foru Aldundiaren gizarte-azpiegituren sareko Bilbozar egoitzak (IMQ taldeko Igurco Servicios Sociosanitarios enpresak kudeatzen du) eta (Claret Sozial Fondoa fundazioaren) Claret Enea Gizartetxeak martxan jarri duten ekimenaren espiritua.

2016/07/22Zer da ‘Age Inclusive’ hiria?

Gero eta zaharragoa den biztanlego batekin, hiriak adinekoen beharrei egokituta dauden galdetu behar diogu gure buruari.

2016/07/21Aldundiak laguntzen die zaintzen dituztenei, Caritasekin elkarlanean

Bilboko Elizbarrutiko Caritasen "Esku Onetan" programan 121.000tik gora euro inbertituko ditu. Zerbitzuaren bitartez zaintzailearen eta mendekotasuna duen senidearen bizi kalitatea hobetu nahi da, baliabide profesionalak eta boluntariotza direla medio.

2016/07/21Aitona-amonen erdia baino gehiagok seme-alabei laguntzen diete

Sigma Dos-en inkesta baten arabera, 65 urte baino gehiagokoen adin-multzoa da hirugarren adinerako baliabideak nahikoak ez direla gutxien pentsatzen duena.