saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Albisteak

2016/10/04Bakardadeak depresioa izateko arriskua areagotzen du adinekoengan

INEren datuen arabera, Espainiako estatuan bakarrik bizi diren 65 urtetik gorako 1,8 milioi pertsona daude; horietatik 368.400 85 urtetik gorakoak dira, eta % 72, emakumeak. Euskadik gizarte oso zahartua du; pertsona bakarreko 232.000 etxe ditu, eta, kasu gehienetan, 65 urtetik gorako emakume bat bizi da. Bakardadea eta isolamendua dira bakarrik bizi diren adineko hauek aipatu dituzten faktore negatibo nagusiak.

2016/10/01Urriaren 1a. Adineko pertsonen nazioarteko eguna

NBEko Idazkari Nagusia den Ban Ki-moon jaunaren 2016ko mezua, Adinekoen Nazioarteko Egunari buruzkoa: «Ospatu dezagun Adinekoen Nazioarteko Eguna eta kementsu errefusa ditzagun adinkeriazko forma guztiak. Egin dezagun lan, adinekoek euren potentzial handiena erdiets dezaten, eta bete dezagun, aldi berean, guztiontzako bizitza duina eta giza-eskubideak eraikitzeko eman genuen hitza».

2016/09/30Bizkaia aurrera doa errealitate sozial berri bat lortzeko bidean

Isabel Sánchez Robles Gizarte Ekintza Saileko foru diputatuak Gizarte Ekintzako Topaketen 28. jardunaldia inauguratu du EHUko paraninfoan. Topaketen helburua "Bizkaia, adin guztientzako lurraldea" estrategian aurrera egitea da. Aldundiaren estrategia horren bidez, biztanleen zahartze aktiboa eta osasuntsua sustatuko dituen lurraldea sortu nahi da.

2016/09/21Zainduz programa gero eta handiagoa da

Zainduz programa, Bizkaiko Foru Aldundiak pertsonak zaintzen dituzten pertsonei familiaren baitako mendekotasunari arreta emateko eskaintzen diena, udalerriekin eta mankomunitateekin elkarlanean, lurraldearen % 85era hedatu da (iaz biztanleriaren % 79 barne hartzen zuen). 2016an, programak 400.000 euroko aurrekontu partida du.

2016/09/21Alzheimerren Munduko Eguna

Alzheimerren gaixotasuna gaixotasun neurodegeneratiboa da eta bere ezaugarri nagusia era progresiboan oroimena eta buruko beste gaitasun baltzuk galtzea.

2016/09/04Lanean dauden 65 urtetik gorakoen kopurua historiako handiena da

162.600 espainiar inguru lanean jarraitzen dute erretiratzeko adina bete ondoren, duela bi urte baino % 28 gehiago.

2016/09/01Lanbidez: aitite

Udan, aiton-amonek ilobak zaintzen dituzte parkeetan gurasoak lanean dauden bitartean, lan gogorra eta gutxi eskertua eginez.

2016/09/01Alzheimerra geldiarazi dezakeen botika bat frogatzen ari dira

Esperimentu moduan oraindik, baina lehen entsegu klinikoak, itxaropentsu egoteko emaitzak ari dira ematen. Euskadin, 45 gaixorekin probatuko da botika, 3 erietxetan.

2016/08/31Suitzako egoitzekoek Bizkaia bisitatu dute mendetasun-politikak ezagutzeko

Gizarte Ekintzako foru diputatu Isabel Sánchez Roblesek Vaud Kantonamenduko ordezkariei harrera egin die Foru Jauregian; izan ere, mendetasunaren eta iraupen luzeko zainketen arloko esperientziak trukatu nahi izan dituzte.

2016/08/29Zahartzeak zoriontsua egingo zaitu

Ikerketa baten arabera adinekoak pozago daude bizitzarekin, gaitasunak galdu arren.