saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Albisteak

2016/12/01Elorriok nagusien ekimena saritzen du

Abenduaren 2an, arratsaldeko 18:30ean, Iturri Kultur Etxean Elorrioko Udala eta Gaurko Nagusia Fundazioak antolatutako ekitaldi bat egingo da, bertan herriko nagusiak protagonista izango dira. Magia arratsalde batetan, herrirako diseinatu eta prestatu dituzten proiektuak aurkeztuko dira. Sariak ere banatuko dira. Sarrera dohainik edukiera bete arte.

2016/11/22Semana de la " Movilidad senior, el camino de todos" en Bilbao

Azaroaren 22tik 25era Bilboko Areatzan aurkeztuko da " Nagusien mugikortasuna, denon bidea" proiektua, bide segurtasunaz eta pertsona nagusien higikortasunaz kontzientziatzeko, beti ere 65 urte baino gehiago dutenen auto istripu kopurua gutxitzeko helburuarekin. Bilbokok Udalak era honetan Liberty Segurosek eta Racek garatzen duten kontzientziazio kanpainari babesa eskaintzen dio.

2016/11/17Bizkaibusek eta Metroak mendekotasuna dutenen laguntzaileei ez kobratzea

Hauxe eskatzen diete Batzar Nagusiek. Neurria indarrean dago jada Euskotrenen.

2016/11/14Erandioko adinekoen ekimenen lehiaketa

Erandioko Udalak Abuelo Actual Fundazioarekin lankidetzan antolatutako Adinekoen ekimenen lehiaketak mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat ere egokitutako ibilbideen proiektua saritu du.

2016/11/10Basauriko Udalak formakuntza ematen die zaintzaileei

Basauriko Gizarte Politika arloak bat egin du Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen duen Zainduz programarekin. Programa honek mendekotasuna dutenen zaintzaile ez-profesionalei orientazioa emango die.

2016/11/09Gizarte Ekintzak beste bultzada bat eman dio zerbitzuen zorroari

Erronka horren barruan 2017. urteari 473 milioiko aurrekontuarekin ekiten dio, Aldundiaren aurrekontu osoaren % 40 dena. Gizarte Ekintzaren ustea adineko eta ezintasunak dituzten pertsonei arreta eskaintzeko zentroen sarea sendotzea eta finkatzea da, baina esku hartzearen beste esparru batzuk ahaztu gabe, besteak beste umeak, gizarte larrialdiak edo, adibidez, mendekotasunaren arloko prestazioak eta diru-laguntzak.

2016/11/06Hermanitas de los Pobres Egoitzan ia 90 pertsona bizi dira

Bilboko kongregazioa 1879an hasi zen lan honetan. Gaur egun bertan 13 ahizpa bizi dira eta 50 boluntario ingururen eta 40 enplegaturen laguntza jasotzen dute; horien artean “gaueko jagoleak, erizainak eta erizaintzako laguntzaileak” daude. 90 egoiliarren artean zaharrenak 105 urte ditu, 106 urte betetzera iritsi zen beste egoiliar bat hil ostean.

2016/11/04Bizkaia "Silver Economy" lehen sari europearraren sorreran parte hartzaile

Foru Aldundiak Bizkaian " zilarrezko ekonomia"ren inguruan industria arlo berri batn sorkuntza indartu nahi du, 65 urtetik gorako pertsona nagusiak artatzeko produktu eta zerbitzuen inguruan sortzen dena.

2016/11/03Ez Zaude Bakarrik, adinekoei laguntza eskaintzeko elkarte berria

Gure adinekoek bizi duten egoerari dagokionez, horietatiko askok «bakardade» arazo larria dutelako, arduratuta dauden boluntarioen talde batek herrian adineko pertsonei laguntzeko Ez Zaude Bakarrik - No estás sol@ elkartea sortu du. Elkartea oraintsu sortu den boluntarioen antolakuntza da eta hasieran toki mailako jarduera izango du, Lasarte-Oria udalerrian.

2016/10/29Etxebizitza birgaitu eta egokitzeko diru-laguntzak eskatzeko epea Ermuan

Diru-laguntza horiek, herriko profil sozio-sanitarioko taldetzat hartutako kolektiboetako pertsonentzat zuzenduta daude. Horien barne, 65 urte baino gehiago dituzten pertsonak, pertsona desgaituak direnak, mendeko pertsonak eta autonomia pertsonala mugatzen duten gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak sartzen dira.