saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Albisteak

2016/12/21Lekeitiok " Adinekoekin hiri adeitsua" proiektua martxan jarriko du

Lekeitio " Adinekoekin hiri adeitsuak" proiektuarekin bat egiten duen Lea Artibaiko lehen udala izango da. 2017an plangintzaren lehen fasearekin hastea aurreikusten da, herriko pertsona nagusiek proiektuan parte hartzeko mekanismoak ezarriz.

2016/12/21Gatikan Alkarregaz bidelagun proiektua jaio da

Gatikako Udala eta herriko Jubilatuen Guztiontzat Elkartea " Gatikan Alkarregaz" martxan jarri dute, ahultasun egoera pairatzearen arriskua duten herriko pertsonentzat bidelagun proiektua. Horrela, nagusiei, menpekotasuna dutenei edo bakardadean diren pertsonei zuzenduta dago. Alkarregaz bidelagun proiektuaren helburua eguneroko jarduerak egiteko zerbitzu bat eskaintzea da.

2016/12/21XX. mendeko Sopuertako emakumeen argazkia

Sopuertako 68 urte eta 96 urte bitarteko hamalau emakumeren bizitza jasotzen duen liburua eta bideoa argitaratu ditu Gaurko Emakumeak Elkarteak, eta 300 ale banatuko ditu. Urte betean egindako lanaren fruitua da, eta herriaren deskribapena egiten du XX. mende hasieratik . Gaurko Emakumeak Elkarteko lehendakariaren hitzetan " emakume hauek zabaldu egiten dute andrazkoen ikuspegia jaso ez duen errealitatea ."

2016/12/19Emakume nagusien ongizatea hobetzeko udal tailerrak

Sestaoko Udalak emakume nagusientzat bi tailer antolatu ditu. Horrela, Kuetoko Gizarte Zentroan " Bizitza kontzienteagorako nor bere zaintza eta ezagutza" eta " Krisiak sendatzeko duen ahalmena: dolua eta galerak"; guztia ere emakumeen ahalduntzerako udalaren estrategiaren baitan, osasuna sustatu eta eritasunak saihesteko helburuarekin.

2016/12/14Baikorra izateak eta ikasteko gogoa edukitzeak alzheimerra saihesten du

Alzheimerrean neurologo aditua den Gurutz Linazasorok berriki eskainitako elkarrizketa batetan adierazi du " baikor eustea, jakin-nahia eta ikasteko gogoa edukitzea, zahartzaro arrakastatsua izan eta burua osasuntsu mantenduz alzheimerra saihesteko onuragarria da" .

2016/12/14Durangoko erretiratuak sarera lotzen dira

Durangoko erretiratuentzat teknologia berriak erabiltzea pentsa zitekeena baino errazagoa da, eta orain dela hiru urte ikastaro hauek lehen aldiz eskaini zirenetik eskaera haunditu egin da. Horrela, Durangoko Udaleko pertsona nagusien arloak mugikorrak eta tabletak erabiltzen ikasteko talde bat atera zuen kalera astelehenean. Gehien eskatutako bost tailerretako bat da, baina ez da zahartzaro aktiborako azken ikastaroa izango.

2016/12/07Elorriok nagusien proiektuak gauzatzeko hautua egiten du

Elorrioko Nagusien Lehiaketa ekimena ostiraleko ekitaldiarekin bukatu zen. Bertan, proiektu guztiak aurkeztu eta guztien balioa aitortu ondoren, epaimahairen erabakiaren berri eman zen: irabazlea Carlos Palaciosek eta Maria Asun Azkaratek sustatutako Elorrioko Museo Etnologikoaren proiektua izan zen. Herriko Alkateak “ proiektuak garatzeko helburuarekin jaiotzen direla” nabarmendu zuen.

2016/12/07Getxon nagusientzako ibilbideak eta baliabideak

Getxoko Udalak herrian nagusien jarduera fisikoa sustatzeko 3000 foileto banatuko dituela eta zein tokitan jaso ahalko diren adierazi du. Triptikoak herrian dauden ibilbideak, zerbitzuak eta jarduera fisikoak sedentarismoarekin alderatuta dituen onurak jasotzen ditu.

2016/12/02Bihotza Sariak 2016

Abenduaren 02an Bilboko Artelan Berreginen Museoan Bihotza Sariak 2106 eman ziren. Bihotza Erretiro Aktiboaren Saria SECOT- Lankidetza Teknikorako Nagusiek jaso dute.

2016/12/02Nagusientzako parke osasungarri berria Portugaleten

Abenduaren 1ean Portugaleteko parke osasungarria ireki zen San Roke plazan Eguneko Zentroaren ondoan. Instalazioak lehen aldiz bereziki diseinatu dira errehabilitazio ariketak egiteko, nagusiek oreka eta gaitasun motorra hobetu dezaten laguntzeko. Alkateak laster Benedikta pasealekuan bat eta Kanpazar parkean beste bat egingo direla nabarmendu zuen.