saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Albisteak

2017/01/30PUNTUAN: Puntuan aplikazioaren bertsio berria

Puntuan, osasuna eta ongizatea hobetzeko jokabideak izaten lagunduko dizun proiektua da. Puntuan Social Health enpresaren helburua da zerbitzu pertsonalak eta kolektiboak ematea, jokabide osasuntsuak sustatzeko.

2017/01/27EUSTAT-ek protokolo bat onartu du, adinekoei eragozpenak gutxitzeko

Arartekoaren ustez, protokolo horren bidez EUSTAT Euskal Estatistika Erakundeak hartu ditu eskatutako neurriak, estatistika-datuak zuzenean biltzeko orduan, kasu bakoitzean adinekoei zama astunegia ez jasanarazteko.

2017/01/23Gizonen eta emakumeen arteko pentsioen aldea % 45ekoa da Euskadin

Ikerketa baten arabera, EAE eta Asturias dira desberdintasun handiena duten autonomia erkidegoak. UGT sindikatuaren arabera, gizonen eta emakumeen arteko aldea hain handia izateak arrazoi nagusi bat du: bi autonomia erkidegoetan industriak izan duen garrantzia, eta gizonek lanpostu gehienak betetzeko izan dituzten erraztasunak.

2017/01/15Arin esaten da, baina ehun urteko bizitza da

Mercedes Sierra Gómez eta Consuelo Aras Quintana, 107 urterekin Bizkaiko pertsonarik zaharrenak direnak, Espainian bizi diren ehun urteko 14.487 pertsonetako bi dira; Euskadin 548 dira. Biztanleen artean profil hori dutenena urtero %6 hazten da: emakumea, alarguna, bere familiarekin edo egoitza baten bizi dena, mugitzeko arazoren bat duena, entzumenean eta ikusmenena galerak dituena eta oroimenean ere arazoren bat duena.

2017/01/10Mannequin challenge batek Bizidun elkarteko kideak izozten ditu

Bizidun elkarteak, adinekoak diren bezala ikustea aldarrikatzen du Iratxe Mediavillak zuzendutako mannequin challenge-an. Ekintza hau 2016ko Esperientzia gelaren ikasturteko proiektu baten zatia da, eta Durangoko Behargintzan egiten dute.

2017/01/09DYAk adineko pertsonak laguntzeko zerbitzua eskainiko du martxotik aurrera

Esperientzia pilotuan boluntarioek adineko pertsonak lagunduko dituzte euren eguneroko etxeko atazetan; esperientzia hori Bilbo, Santurtzi eta Galdakaon burutuko da. Larrialdien kudeaketa integralean jarduten duen elkarteak adinekoei arreta eskaintzeko lan horrekin batera istripuetako bere lanarekin jarraituko du. Martxotik aurrera antolakuntzak bakarrik bizi diren adineko pertsonei etxean-osasun arloan laguntzeko proiektu pilotua jarriko du abian.

2017/01/02Udal gizarte zerbitzuen egoera Euskal Autonomia Erkidegoan

Arartekoak orain arte bi txosten berezi egin ditu Euskal Autonomia Erkidegoko oinarrizko gizarte zerbitzuen egoeraz: lehenbizikoa, 1999an, eta bigarrena, 2010ean. Txosten horiek argitaratu zirenetik, ordea, aldaketa garrantzitsuak gertatu dira, dudarik gabe, gizartean, politikan eta araudian.

2016/12/28Udal egoitzak babespeko apartamentuak izan daitezke

Aldundia lanean ari da udalekin eta Eudelekin eraldaketa hori erarik egokienean egiteko. Aldundiari dagokionez, atzo Isabel Sánchez Roblesek aurreratu zuenaren arabera, beharrezko urratsak emango dira II eta III. graduetako mendekotasuna duten eta udal egoitza horietan dauden pertsonenganako arretaren kostuari aurre egiteko udal horiekin hitzarmenak sinatzeko.

2016/12/24Gripearen aurkako txertaketa kanpainia abenduaren 31ra arte luzatu da

Gripearen eraginaren gorakada ikusita, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak gripearen aurkako txertaketa kanpainia abenduaren 31ra arte luzatzea erabaki dute. Osasun sailatik sintomak agertzen dituzten pertsonek familia medikuarengana edo etengabeko arreta duen osasun zentro batetara joateko gomendioa egin da, ospitalera, aldiz, arazo larriak edukiz gero. Kanpainia hasi zenetik 6 persona ospitaleratu dituzte, gaixoen bataz besteko adina 66 urtekoa .

2016/12/22Bizkaiak lurraldeko adineko pertsonen elkarteak ahaldundu ditu

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Adineken Kontseiluak batzartu dira eta 2016ko jardueraren balantzea egin " Bizkaian zahartze aktiboa sustatzeko baldintzarik onenak sortzeko" bideratuta egon dena, konpromisoa berretsiz. Horrela, Foru Aldundiak adineko pertsonen elkarteentzako dirulaguntzen deialdia aurkeztu du, zahartze aktiboa eta gizarte partaidetza sustatzen duten jarduera edo programak haien inguruetan garatzeko.