saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Albisteak

2017/03/21Medikuntzako “nire tratamendua” mugikorrean

Osakidetzak zure tratamendua era zuzenean burutzen laguntzen duen dispositibo mugikorretarako aplikazio bat sortu du; aplikazioak botika bat era egokian hartzeko agindu eguneratuak ematen ditu, dosien berri ematen du eta, beste abantaila batzuen artean, botika horiek hartzeko alarmek sortzeko aukera ematen du. Osasun sailburuak Nire tratamendua deritzon app berri honi buruzko zehaztasunak eman zituen atzo Gasteizen. Bere hitzen arabera “segurua eta praktikoa da”, eta erraz erabiltzen da.

2017/03/21Lan ikusezina duten emakumeak

% 90ak etxeko lanen ardura du, eta gizonen artean % 5ekoa baino ez da. 60 urtetik aurrera hazi egiten da horien presentzia. Ekoizpenari dagokionez nazioko BPGren % 27 baino gehiago da, 285.600 milioi euro inguru. Emakume horietariko asko, etxeko lanak egitetik aparte, gaixorik dauden senideen zaintzaileak izaten dira.

2017/03/1760 urte baino gehiago dituztenak politikak diseinatzen hasi dira Getxon

60 urte baino gehiago dituzten pertsonak giltzarria bihurtzen hasi dira politika publikoak planifikatzerako orduan. Udalak beraien iritzia jakin nahi du, adinekoekin adeitsua den hiria eraikitzeko helburua duen eta Getxo Lagunkoia deitzen den proiektua martxan jartzeko. Lehenengo pausua ekainean eman zen, Getxok, beste 39 euskal udalerriekin batera, Dublineko adierazpena sinatu zuenean, hain zuzen ere adinekoekin adeitsuak diren hiriei buruzkoa, Osasunaren Munduko Erakundearen proiektua dena.

2017/03/03Telelaguntza-zerbitzuak 43.044 pertsonari arreta eman zion 2016an

BetiON deitzen den Eusko Jaurlaritzako telelaguntza-zerbitzuak 43.044 pertsonari eman zion arreta 2016an, aurreko urtean baino % 11,7 gehiago, emakumeak gehienak ere (% 78,7). Urkulluk jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak BetiON zerbitzua digitalizatzeko prozesua martxan jarriko duela, Artozabalek azpimarratu duen bezala, zerbitzu “finkoa eta etengabe hazten doana”.

2017/03/02Bilbok miloi bat euroko inbertsioa egin du igogailuak instalatzeko

Hiriko auzo altuetan maldak gainditzea bezain garrantzitsua da etxebizitza pribatuen irisgarritasuna bideratzea. Helburu hori lortzearen ondoreetarako Bilboko udalak egoitzazko eraikinen irisgarritasunari buruzko aholkularitza zerbitzua sortu du. Bitarteko honen bidez, administrazio guztiek ematen dituzten diru-laguntzei buruzko informazioa eman ez ezik, irtenbide teknikoei buruzko orientazioa eskainiko da.

2017/02/22"60 urtetik gorako gazte ugari daude"

Psikiatria munduan adinekoen unibertsoak garrantzi handiagoa izatea nahi du J. Plák, Euskadi eta Nafarroako Psikiatria Elkargoko presidenteak, kontuan hartuta epe labur batean biztanleen herena talde honetakoa izango dela.

2017/02/20Getxo Lagunkoiak hasi du bere bidea

Aurreko ostiralean, otsailak 17, Getxo Lagunkoia aurkeztu zen Fadura Kiroldegian, non 160 pertsonek parte hartu zuten. Ekitaldiaren aurkezpena Imanol Landa, Getxoko Alkateak; Emilio Sola, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako Zuzendariak, eta Isabel Sánchez, Bizkaiko Gizarte Ekintza Saileko foru diputatuak egin zuten.

2017/02/10“Ondarea” programa jardunbide egoki onenen artean aukeratu du OMEk

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako Sailak sustatutako “Ondarea” programa, zenbait pertsona helduren lana biltzen duena, “edadismoaren” edo adinagatiko diskriminazioaren (ingelesez “ageism” terminoarekin ere ezaguna) aurkako nazioarteko bederatzi jardunbide egoki hoberenen artean aukeratu du Osasunaren Mundu Erakundea-OMEk.

2017/02/02Pentsio sistema propioa bideragarritzat jotzen dute euskal ekonomistek

Ekonometroaren arabera, euskal ekonomialari gehienek (%57) uste dute euskal pentsio sistema bat egin daitekeela. 2016ko azaroaren 29tik abenduaren 20ra arte 506 euskal ekonomistari jasotako erantzunekin osatu du Ekonometroa Ekonomisten Euskal Kolegioak.

2017/01/31Zainduz programak adinekoak zaintzen irakasten du Galdakaon

Prestakuntza, informazioa eta orientazioa eskeintzen zazkie mendekotasuna duten senideen ardura hartzen dutenei.