saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Albisteak

2017/04/29EAEko 5.900 biztanle etxeko laguntza pertsonalaren mendean daude

Etxeko laguntza pertsonalak izugarrizko garrantzia du haien bizitzan. EAEko 5.900 biztanlek zerbitzu horren pentzura bizi dira. Etxeko laguntza pertsonalarekin loturik dauden kontratazioak haziz eta haziz doaz Euskal Autonomia Erkidegoan, halako moduz non lurralde hori erreferente bilakatu baita Estatuan erabiltzaileak beren etxeetan laguntzea ahalbidetzen duen zerbitzu honen garapenari dagokionez.

2017/04/28Mendi-ibili egokituak, ekimen solidarioa

2016. urteko edizioan, proiekturik garrantzizkoenarentzako sari berezia “Mendi-ibili egokituak” deritzon proiektuari eman zitzaion. Mugitzeko arazoak dituzten pertsonei ibilbide egokituak errazteko ekimena da: hiru ibilbide egin dira, hirikoa, mendikoa eta hondartzakoa, eta eskatzen duen pertsona ororen eskura dauden mapak ere egin dira.

2017/04/28Bilbo Uri Adeitsua Adinekoekin. Bilbao+60 izeneko II. Plana

Planak 154 adierazle dauzka uriko lagunkoitasuna ebaluatzeko eta gaur egungo Gobernu Planean identifikatutako 191 ekintza eta 53 berri aurkezten dira, hiru ingurunetan banatuta: fisikoa, gizartea eta osasuna, eta partaidetza. Helburua da zahartze aktiboa ahalbidetuko duen uri baten eraikuntzan aurreratzea, pertsonen osasunaren, partaidetzaren eta segurtasunaren aukerak optimizatuz, adinean aurrera egiten duten heinean.

2017/04/27Aldundiak Bizkaia Hauspokan parte hartzeko gonbidapena egin du

Zahartze aktiborako estrategiari lotuta; Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoak eta Nagusiak elkarteak elkarrekin lan egingo dute, eta kontzertuak ekainaren 4ra arte eskainiko dira Muskiz, Igorre, Mungia, Gernika, Zalla eta Areeta-Getxo udalerrietan.

2017/04/10Euskadi Lagunkoia sarearen 2012-2016ko diagnosi txostena

2012-2016ko diagnostikoaren txostenak Euskadi Lagunkoia sarean orain arte egindako lana biltzen du, lurraldearen diagnostikoa egiteko parte hartu duten udalerrietan atera den informazioa ere barne dela.

2017/04/06Mendekotasuna duten adinekoen %84k etxean bizitzen jarraitu nahi dute

Adineko euskal biztanleen %84k beren ohiko etxean bizi izaten jarraitu nahi dute, are mendekotasun-egoerek sortutako laguntzaren bat behar badute ere. Eusko Jaurlaritzak aurkeztu du Euskadi Lagunkoia sarearen 2012-2016ko diagnostikoaren txostena. Txosten honen arabera, nagusien %54.8k senideren bat zaintzen dute.

2017/04/03Euskadin, 576 pertsonak dute 100 urte baino gehiago

Helduak ziren Gerra Zibila hasi zenean ere. Era guztietako istorioak entzun eta bizi dituzte. Pertsona bereziak dira beren erresistentzia eta metabolismoagatik. Bizitza luzea izan dute. Ehun urtetik gorakoa. Euskadin, 576 pertsonak gainditu dute 100 urteen muga. Kopurua etengabe ari da hazten azken urteetan, bizi-itxaropena luzatu duten aurrerapen zientifikoei esker. 1980. urtean, Euskadiko 50 pertsona inguru ziren 100 urtetik gorakoak. Ez hain urrun, 2007. urtean, berriz, 338 ziren.

2017/03/30Asteburuetan ere irekitzeko proposamena egin die Aldundiak eguneko zentroei

Proba egin da eguneko hiru zentrotan, eta emaitzak onak izan dira. Orain, Aldundiaren asmoa da Bizkaian dauden eguneko 51 zentroek asteburuetan ere ateak irekitzea. Horretarako, guztiei egingo die zerbitzuari atxikitzeko proposamena; izan ere, atseden handia ekarriko du lurraldean mendetasuna duten pertsonak zaintzen dituzten 15.000 zaintzaileentzat.

2017/03/23Ariketa gimnastikoak dituzten bideojokoak nagusien erorketak ekiditeko

Erabiltzaileen ahalmen funtzionalak indartzen dituzte eta euren artikulazioak hobetzeko balio dute, Deustuko Unibertsitatean ospatzen ari diren jardunaldi batzuetan jakinarazi dutenaren arabera.

2017/03/22Zientzia zahartzean finkatzen da

2009-2015 aldian zahartzeari buruzko argitalpenen kopuruan egon den hazkuntza ikerkuntzen gainerako arlo guztietako argitalpenetan egon denaren halako hiru gehiagokoa izan da; horrek oso argi islatzen du komunitate zientifikoan gai honek sortzen duen interes gero eta handiagoa. Pertsonen bizitzaren azken etaparen aldeko interesa XX. mendean gertatu zen bizi-itxaropenaren hazkuntzari hertsiki lotuta dago; hazkuntza hori humanitatearen historia osoko handiena izan da.