saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Albisteak

2017/05/25Guztientzat onuragarri: Adinekoekin bizi diren unibertsitateko ikasleak

GKEaren esanetan, «Convive» belaunaldien arteko bizikidetza-programa bat da, eta alde biak aberasten ditu. Izan ere, adinekoak lasaiago daude gauez norbaitekin daudela jakinda, eta gazteei leiho berri bat irekitzen zaie. Ikasleek etxebitzitza bat, leku lasai bat, eskuratzen dute euren ikasketak egiteko, eta adineko pertsonekin egoteak esperientzia onuragarria dakarkie.

2017/05/22Bizitokia Madrileko LGTB adinekoentzat

Udalak bost pisu laga ditu baliabide gutxi duten 50 urte baino gehiagoko homosexualentzat.

2017/05/21Adinekoenganako tratu txarrak saihesteko legea eskatzen dute

Iruzurretatik eta edozein motako gehiegikerietatik ere babestuko lituzke legedi berriak.

2017/05/15Geriatros SARquavitae Fundazioaren Sariak. 2. edizioa

Geriatros SARquavitae Fundazioak sari hauen 2. edizioaren deialdia egiten du. Pertsonenganako arreta soziala eta sanitarioaren bidez mundua leku hobea bihurtzen laguntzen duten pertsonen eta erakundeen konpromiso soziala aitortzea da sarien helburua. Edizio honetan, sarien diru-kopurua 44.000 eurokoa izango da.

2017/05/14H

H

2017/05/12Sestao zahartze osasuntsuaren hiriburua bihurtu da

Zenbait herritako 450 adineko inguru bildu ziren Sestaon Adineko Aktiboentzako IV. Asteari amaiera emateko. Osasuna aurpegietan nabaritzen zitzaien.

2017/05/06Boluntarioen lana funtsezkoa da helduentzako hezkuntza zerbitzuetan

Trukean ezer jaso gabe, irakurtzen, idazten edo matematikako ariketak egiten laguntzen diete.

2017/05/05Gaur egun 65 urtera iristen gara eta oraindik beste 20 ditugu aurretik

Euskadiko geriatren elkarteko lehendakariak, Iñaki Artazak, adierazi du bizi-itxaropen handiagoaz gozatzeko gakoa prebentzioa dela. Geriatria eta Gerontologiako Euskal Elkartearen XVI. Kongresua Nafarroako Elkartearen IX. Sinposioarekin batera ospatzen da, bihar arte, Europa Jauregian. Iñaki Artaza geriatrak antolatu duen topaketa horretan 300 mediku inguruk hartzen du parte; Artazak bideragarri ikusten du gaixotasun kronikoen agerraldia atzeratzea.

2017/05/05Dekretuak adinekoen aurkako tratu txarrak prebenitzera behartzen du

Enplegua eta Gizarte Politiken sailburuak, Beatriz Artolazabalek, atzo aurreratu zuenaren arabera euskal erakundeak amaitzen ari diren egoitzazko zentroei buruzko dekretu berriak adineko pertsonen aurkako ustezko tratu txarrak prebenitzeko neurriak hartzera behartuko du. Zahartze Aktiborako Euskal Estrategia 2015-2020k zahartze aktiboaren terminoa jasotzen du, “zahartzearen alderdirik sanitarioagoetara mugatzen ez den kontzeptua, “zahartze osasuntsuak” egiten duen bezala.

2017/05/04Durango, pertsona helduekiko hiri lagunkoia

Jon Fernández Sánchez, "Durango, pertsona helduekiko hiri lagunkoia" ekimeneko Koordinatzailea, Durangon aurrera eramandado establezimenduen ikastaroari buruzko hainbat galdera erantzun dizkigu. Ikastaroa pertsona heldukekiko praktika lagunkoiak martxan jarri nahi dituzten establezimenduentzako prestatuak dago, balore gehitua eskaini nahi dutenentzat, alegia. Modu honetara, Durangoko dendariek talde honi dagozkion behar zehatzak ezagutu eta hainbat egoera kudeatzeko ezagutza izango dute.