saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Albisteak

2017/07/04"Euskadi lagunkoia sarea" jardunaldia Donostiako Kursaal jauregian

Ekainaren 13an, Eusko Jaurlaritzako karguak, hainbat instituzioetako ordezkariak, Euskadi Lagunkoia sarera atxikirik dauden taldeetako kideak eta programara gehitzeko gogotsu dauden herrietako ordezkariak Donostiako Kursaal Jauregian ospaturiko jardunaldira bertaratu ziren. Guztira 140 pertsona baino gehiago bertaratu ziren.

2017/06/29Aldundiak lege aholkularitzako doako zerbitzua hurbildu die adinekoei

Foru Aldundiak oinarrizko orientazio juridikoko zerbitzua dohainik ematea finantzatzen du, nora jo ez dakiten pertsona nagusiei sortzen zaizkien arazoak konpontzen saiatzeko. Bizkaiko Abokatuen Bazkunak hautatutako legelari espezialistek eskaintzen dute zerbitzu hori, aurretik hitzordua eskatuta, Barakaldo, Balmaseda, Gernika, Getxo eta Durangoko foru bulegoetan.

2017/06/27Lekeitio euskadi lagunkoia sarera atxiki da

Koldo Goitia Lekeitioko alkateak, Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak Bizkaiko udalerria Euskadi Lagunkoia adinekoekin lagunkoiak diren udalerrien sarean sartzeko hitzarmena sinatu zuten ekainaren 24an. Horrela, adinekoen ongizate hobea bermatzen duten neurriak bultzatzeko eta sustatzeko konpromisoa bermatu da.

2017/06/26Adinekoei buruzko argazki erakusketa ikusgai Metro Bilbaon

Balioak jakinarazterakoan adinekoei dagokien zeregina azpimarratzen duen argazki erakusketa, ikusgai Metro Bilbaon. Foru Aldundiak Otxarkoagan eta San Adrianen (Bilbo), Leioan, Aiboan (Getxo), Ondarroan eta Ugao-Miraballesen dituen eguneko egoitzetako adinekoak dira erakusketaren protagonistak.

2017/06/12BIZIPOZ NERBIOI Autonomia Pertsonala Sustatzeko Zentroa ireki du Aldundiak

Etxebarri dagoen eta Bizipoz Nerbioi izena duen autonomia pertsonala sustatzeko zentro berria mendetasun-egoera arina edo horretarako arriskua duten adinekoen autonomia maila hobetzeko eta egoera horrek txarrera ez egiteko neurriak hartzeko helburua duen baliabide aitzindari bat da.

2017/06/08Gizarte inklusiorako planak Busturialdean Gurutze Gorriaren bitartez

Busturialdeko Mankomunitateak eta Bizkaiko Gurutze Gorriak lankidetza-akordioa berritu dute gizarte inklusioa lortzera bideratutako proiektuetan aurrera egiteko eta honako zerbitzu hauek eskaintzeko: adinekoei laguntza, eskola-arrakasta eta boluntariotza.

2017/06/08Eusko Jaurlaritzak botiken koordainketarako laguntzei eutsiko die

Auzitegi Konstituzionalaren epaiak abala ematen dio Osasun Ministerioaren neurri polemikoari, eta esaten du inpugnatutako dekretuak ez dituela Euskadiren eskumenak urratzen, gai hau Estatuari baino ez dagokio eta.

2017/06/02Tenperatura altuek eragindako kalteak prebenitzeko gomendioak

Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko Ministerioak irailaren 15a arte abian izango du Gehiegizko Tenperaturen Osasun-ondorioei aurre egiteko Plan Nazionala.

2017/06/02Trafiko Zuzendaritzak udazkenean ekingo dio berriz kontzientziazioari

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzak hainbat sentsibilizazio-ekintza burutzen ditu, eta horietako bat 64 urtetik gorako pertsonen artean bide-segurtasuna sustatzeko programa berezia da. Orain dela hainbat urtetatik 30 tailer egiten dira, udaberrian eta udazkenean banatuta. 16 herritako 450 pertsonak parte hartu dute edizio honetan, eta udazkenean beste 14 herritan egingo dira saioak.

2017/06/01Etxebizitza partekatua gizarte eredu berrientzat

Arriolak komunitate ekimenen aldeko apustua egiten du, bai adinekoentzat bai gazteentzat, beste Europako herrialde batzuetan egiten den bezala.