saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Albisteak

2017/10/04Euskadik gizartearen zahartze aktiboaren aldeko apustua berresten du

Eusko Jaurlaritzak onartu egin du “Lisboako Adierazpena”ri atxikitzea, adinekoen ahalmena aitortzeko eta zahartze duina bermatzeko eta, horrela, hirugarren adinaren autonomia eta parte-hartze soziala sustatzeko".

2017/09/26Aldundiak adinekoentzako lehiaketen sariak eman ditu

Hitzordua Ondare Aretoan izan da; gizarteari irekitako arte-espazio honek lehiaketan parte hartu 60 urtez gorakoek eginiko 200 artelanetik gora erakusgai izan ditu irailaren 14tik 26ra bitartean.

2017/09/25«¿A Dónde Vamos?» filmaren helburua adinaren hesiak botatzea da

«¿A dónde vamos?» adin guztietako jendearentzat da, eta galdera honek sortutako jakin-minaren ondorioa da: zerekin egongo dugu topo nagusi garenean? Gainera, helburu garbi bat du: gizartean gogoeta eta sentsibilizazioa sortzea, ikus dadin zahartzarora heltzen direnean pertsonek oraindik ere badutela funtsezko eginkizun garrantzitsu eta aberasgarri bat.

2017/09/04La Caixak tailer berri bi estreinatu ditu, 9.000 adinekorentzat

Ongizatea, garapen pertsonala, informatika eta parte-hartze soziala dira La Caixako Gizarte Ekintzak sustatu duen adinekoentzako programaren ardatzak. La Caixak administrazio publikoekin lankidetzan sustatzen du programa hori, eta 8.792 adinekok parte hartzen dute urtero. Parte-hartzaileek 195 ekimen egiten dituzte guztira arlo sozialean, kulturalean, eta osasunaren eta teknologiaren arloetan.

2017/07/272030ean adinekoen iraultza helduko da

Pertsonak geroago eta gehiago bizi dira, eta horrek etxeetako egitura aldatzen du, bai eta bikotearen barruko zereginak ere. Zaintza elkarrekin egin beharrak berak badakar benetako iraultza bat. "Seme-alabak gehiago bizi dira, eta horrela gaztaroa luzatzen da orain arte sekula ezagutu ez den bezala". Ilobak euren aitona-amonekin luzaro biziko dira, eta oso litekeena da aitona-amonok euren bilobak ezagutzea. Diotenez, hau gertaera erabat berria da gizateriaren historian.

2017/07/21Egoitzetan dauden adinekoen erdiek arazoak dituzte hizkerarekin

Logopedek aldarrikatzen dute eurak trebeak direla patologia horiek tratatzeko, eta egoitzen foru dekretuan sartuak izatea eskatzen dute. Degluzioaren eta komunikazioaren nahasmenduak dira sarrien gertatzen diren arazoetako batzuk. Logopeden lana umeekin lotzen da, baina osasun-arloko profesional hauek adin guztietako pertsonak artatzen dituzte, eta haien lana beren-beregi behar-beharrezkoa da adinekoentzat.

2017/07/17Hirugarren adin berria

“Duela 20 urteko zahartze-ereduaren aldean, gaur egungo zahartzea oso ezberdina da, eta orain, bizitza luzatu ez ezik, zabaldu ere egiten da, modu autonomoan denbora gehiago bizitzea erdietsi dugulako”, azaldu dio EL MUNDOri Espainiako Geriatria Sozietatearen presidentea den José Antonio López Trigok.

2017/07/14Bizkaiko adinekoak, Europaren gailurrean

Herentzia genetikoak ematen duen baino eragin txikiagoa dauka bizi-itxaropenaren hazkundeari dagokionez. Zahartzen ari garen ingurunea bezalako kanpoko faktoreek eragin handia dutela frogatu da, urteetan ari da lanean Bizkaiko Foru Aldundia. Bizkaiko lurraldea modu aktiboan zahartzen joateko tokirik onenetarikoa da, Danimarkaren eta Suediaren ostean soil-soilik. Euskal Herriko Unibertsitateak egin duen neurketa horrek erakutsi duenez, gure lurraldeak Europako batez bestekoa gainditzen du.

2017/07/13Danimarka, Suedia eta Bizkaia, Europako tokirik onenak aktibo zahartzeko

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak harrera egin die Foru Jauregian Bizkaiko Adinekoen Kontseiluko hogei bat ordezkariri eta Bizkaia adin guztietarako lurralde bilakatzeko Aldundiaren estrategian parte hartzen ari diren udalerrietako alkateei. Bizkaiko ia hogei udalerrik jasotzen dute dagoeneko Foru Aldundiaren laguntza euren politikak adinaren ikuspegitik aztertzeko.

2017/07/11Zainketa-lanak ez dira oinarritu behar emakumeek egiten duten lanean

María Ángeles Durán soziologoak urteak daramatza ikusiezina ikertzen, ezezagunak diren edo isilduta dauden zifrak eta datuak azaleratzen, errealitatea hobeto ezagutzeko. Kasu honetan, argibideak ematen ditu alzheimerraren inpaktuari eta familiek — batez ere emakumeek— beren gain hartzen duten ordainik gabeko gastuari buruz; haiek gabe ezingo genioke eutsi arrera-ereduari.