saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Albisteak

2017/11/04Irakurmenarekiko pasioak ez du adinik

Hamabost auzokidek sortutako "Irakurketa soziala" proiektuak irabazi du "Erandioko Adinekoen Ekimenak" II. Lehiaketa. Sari banaketa ekitaldia atzo izan zen Josu Murueta Kultur Etxean.

2017/11/04Zainduz berriro dator inoren laguntza behar duten familiei

Inoren laguntza behar duten senide adinekoak zaintzen dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak Zainduz programaren bigarren edizioa antolatu du. Ekimen hori orientabide, laguntasun eta laguntzako baliabide bat da, eta informazioko, aholkularitza espezializatuko eta sostengu edo laguntza logistiko eta emozionaleko jarduketak eskaintzen ditu.

2017/10/21Adinak larriagotu egiten du emakume eta gizonen arteko desberdintasuna

Bizkaian bizi diren emakume eta gizonen artean prestakuntza-mailan, jarduera-tasan eta diru-sarreren batez bestekoan dagoen arrakala handituz doa adinean aurrera egin ahala. Teorian, emakume guztiei berdin eragiten diete genero-berdintasunaren arloko aurrerapen sozialek; baina estatistika-datuek erakusten dute gizonen mailara iristea oraindik urrun dagoela Euskadiko emakumeen belaunaldi batzuentzat.

2017/10/21Donostia Gutuna, nola inplikatu gizartea Alzheimerraren kontrako borrokan

Gutunak idazteko batzordeko koordinatzaile den Martin Auzmendik gogoratu zuenez, pertsonek, nagusiak izateagatik, ez dute zertan eskubide desberdinak izan. Haren esanetan, erantzukizuna ez dago bakarrik administrazio publikoen esku; gizarteak paper garrantzitsua du arlo honetan, eta gutunen bidez dei egin nahi zaio dagokion zatia bereganatu dezan.

2017/10/17Adineko pertsonen independentzia luzatzeko, laguntzaile birtuala

UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Speech Interactive Research Group ikerketa-taldearen ardurapean dago EMPATHIC Horizon 2020 europar proiektua. Proiektuaren helburua da adineko pertsonentzako laguntzaile edo coach birtual bat garatzea, eta Europako ebaluatzaileek diote eragin sozial handia izango duela.

2017/10/16Biloko Udalak su-detektagailuak dohain ipiniko dizkie adinekoei

Bilboko Udalak, suhiltzaileen eta babes zibileko langileen bidez, eta Mapfreren laguntzarekin, su-detektagailuak ipiniko ditu 2017an eta 2018an, 80 urtetik gorako pertsonak edo bikoteak eta desgaitasunen bat duten pertsonak bizi diren etxeetan. Su-detektagailua jartzeko eskaria egin behar da barrutietako udaltegietan.

2017/10/13Euskadi Lagunkoia praktika ona bezala hautatua izan da Edimburgon

BCS Health 4nd Care Scotland-ek urriaren 2tik 5era antolaturiko kongresuan, TITTAN proiektuak bere workshop propioa eduki du proiektuaren parte diren kideekin eta zahartzaro osasuntsuan interesaturik dauden pertsonekin. Euskadi Lagunkoia praktika ona bezala hautatua izan da eta interes handia piztu zuen kongresura hurbildu zirenen artean, besteak beste, bertan azalduriko informazioa oso interesgarria iruditu zitzaien publikoan zeuden profesionalei, baita orain arte publikaturiko materialak ere.

2017/10/11Erandioko adinekoak gizartearen mesederako proiektuetan lehian

60 urtetik gorako 40 personak baino gehiagok parte hartzen dute Udalak, Gaurko Nagusia Fundazioarekin lankidetzan, antolatutako II lehiaketa honetan. Azaroaren 3an egingo den ekitaldian aurkeztuko dira ideiak, eta proiektu irabazleari 700 euroko saria emango zaio.

2017/10/09Gaur egun, zahartzaroa ez da 65 urterekin hasten

Zahartzaroan sartzeko adinari buruzko eztabaida gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da herrialde askotan, batez ere, biztanleriaren zahartzea azkartu den herrialdeetan, esaterako, Espainian edo Japonian. Gero eta gehiago entzuten da beharrezkoa dela berriro zehaztea zenbat urterekin jo behar den pertsona bat "adinekotzat"; izan ere, 65 urteko muga kronologikoa dagoeneko ez dator bat zahartzaroaren benetako irudiarekin.

2017/10/07Adinekoek «Santurtzi amigable» programaren oinarriak finkatuko dituzte

Aintzane Urkijo Santurtziko alkateak esan duenez, «Santurtzi amigable» ekimenak komunitate atseginagoa eraikitzeko parte-hartzea sustatu nahi du; horretarako, herriko adinekoen parte-hartzea eta ahalduntzea bultzatu nahi da, zalantzan utzi nauzuadinekoen gaitasunak aprobetxatzeko eta zahartze aktiborako aukerak sortzeko.