saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Albisteak

2017/12/21Lotura sozialik sortu al daiteke telelaguntza-zerbitzuen ondorioz?

Zerbitzuon bidez «autonomia konektatua»ren promesa gauzatu nahi da, irtenbidea ematearren adineko pertsonen gizartetik bakartuta egoteak dakarren arazoari, familia barruko zaintza Espainian aldatuz doan honetan. Artikulu honek aztertzen du zer eragin izan duten zerbitzu hauek Kataluniako eta Madrileko zaintzarako harremanen eta espazioen eraldaketan.

2017/12/14Ariketak egin ez jausteko

Erorketak EAEn urtean zehar 64 urtetik gorako adinekoen erdiak pairatzen dituen istripuen % 92 dira. Erorketa horien ondorioz, zehaztu dute, “13.500 pertsona dira larrialdi zerbitzuen laguntza behar izaten dutenak, hala osasun zentroetan nola ospitaleetan”. Horren jakitun, Bilboko egoitza baten eragozpenen zirkuitu bat jarri dute abian erabiltzaileak entrenatzeko eta estropezu egitea saihesteko.

2017/12/05Boluntarioen bila dabil bakarrik bizi diren adinekoei laguntza eskaintzeko

Adinkide Fundación de Amigos de los Mayores Fundazioaren Gipuzkoako ordezkaritza da. Fundazio hori 14 urteko ibilbidea duen GKE da eta, aldi berean, Madril eta Pontevedra probintzietan dago. Gaur egun Adinkidek Donostian eta Lasarte-Orian jarduten du. Adinkideren proiektuak Gipuzkoako Aldundiaren laguntza dauka Etorkizuna Eraikiz deialdiaren bidez, eta maiatzean hasi zen tokiko errealitate demografikoaren analisiarekin.

2017/11/22Bakardadearen aurkako udal kanpainak 53 adineko lagundu ditu

Gasteizko udalak bakarrik bizi ziren eta, aldi berean, gizarte zerbitzu publikoen radarretik kanpo zeuden 75 urtetik gorako 1.240 adineko zenbatetsi zituen 2016ko maiatzean. Datu horietatik abiatuta biztanleriaren talde horretan bakardadearen aurka borrokatzeko udal kanpaina jarri zen abian; hasteko eta behin, gutunak igorri zitzaizkien etxeetara eskura dituzten baliabideei eta bitartekoei buruzko informazioa emateko.

2017/11/19"Zaintzak gelditzen badira, ekonomia gelditzen da"

Pertsonok zaintzea behar dugu, gure bizitzako une guztietan zaurgarriak garelako. Errealitate horrekiko begiak ixtea pertsonen bizitzak eraldatzen eta hobetzen ez dituzten politika ekonomikoak egitea da. Finantzen eta lan-merkatuaren erregulazioaren galeraren atzean eraginak pairatzen dituzten pertsonak daude.

2017/11/16Arkitektura zahartzaroaren zerbitzura

Nazioarteko proiektu-egileek gure adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko etxebizitzen diseinua defendatzen dute. Heitor García Lantarón arkitektoak honakoa adierazten du: "adinekoentzako arkitekturaren adibide oso onak daude, diseinu ona ez dago horrelako ostatuekin kontrajarrita. Bizitza osorako etxebizitzak behar ditugu. Hiriak guztientzat izan behar dutela pentsatzen badugu, zergatik jarraitzen dugu biztanle talde jakin batzuentzat etxebizitzak diseinatzen?"

2017/11/16Cie-ren bere lehen laguntzak Nagusilan eta Atzegi-entzat izan dira

Cie Legazpi automozio enpresak komunitatearentzako bere lehen bi laguntzak eman dizkie gure herrian oso sustraituta dauden bi elkarteri: Nagusilan eta Atzegi. Lehenengo hori adinekoei laguntzen eta adineko horiek euren buruak maitatuta senti dezaten egiten du lan eta, bigarrena, ezgaitasun intelektuala duten pertsonen integrazioan lan egiten duena. Legazpiko faktoriak bi horiek hautatu ditu gizarte-esparruan egiten duten lan garrantzitsuagatik.

2017/11/11Laguntza Gurutze Gorriarekin eta Busturialdean ibilgailu egokitua erostea

Busturialdeak atzotik zaurgarrienak diren pertsonei arreta eskaintzeko zerbitzu berria dauka, kasu zehatz honetan adinekoak eta ezgaitasunen bat duten pertsonak. Helburua «gizarte bilbea sendotzea eta pertsonek pairatzen duten bereizkeria arriskua saihestea da, eta baita bakardade sentimendua arintzea ere». Ibilgailu egokituari esker aukera egongo da «itxuraz oso errazak diren ekintzak burutzeko, adibidez medikuarengana eramatea edo lantzean behingo kudeaketak egitea».

2017/11/09Adinekoen artean jarduera fisikoa sustatzea eta sedentarismoa murriztea

65 urte edo gehiagoko herritarren kopurua gora eta gora ari da abiadura bizian, mundu osoan zehar. Kontuan izanez gero joera demogra fiko horiek izateaz gainera, bizitza luzerak gora egin duela, adineko pertsonek jarduera fisikoa egiteko premiaz kontzientzia harrarazteko joera ugaldu egin da. Hala, 65 urtetik gorako herritarrek jarduera fisikoa egiteko hainbat aholku finkatu dira.

2017/11/08Foru Ekintzak 2018an eskuragarri dagoen aurrekontuaren % 41,43 edukiko du

Sailaren aurrekontua % 4,56 igo da aurreko ekitaldiko kontuekin alderatuz, eta hala, 21 milioi euro gehiago egongo dira babesik gabe dauden umeei, pertsona nagusiei, eta desgaitasunari eta menpekotasunari ematen zaien arreta indartzeko. Bizkaiak lurraldeko pertsona zaurgarrienei ematen zaien babesa sendotu du menpekotasunari emandako arreta bereziki gehituz, eta bere biztanleriaren zahartzeari irtenbidea emateko.