saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Albisteak

2018/01/27Arrigorriagak bere zaintzaileak Zainduz-en bitartez mimatzen ditu

Arrigorriagan, menpekotasuna edo desgaitasuna duten familiako kideak zaintzen dituzten bizilagunak Zainduz programaren onuradunak dira. Programaren helburua ondoez emozionala gutxitzea eta zaintzaileen bizitza-kalitatea hobetzea da. Horrez gain, nolabaiteko narriadura kognitiboa duten pertsonei zuzendutako psikoestimulazio tailerrak martxan jarraitzen du, menpekoak diren bizilagunen narriadura mentala, memoriakoa, kalkuluari edo hizkuntzari lotutakoa atzeratzeko.

2018/01/27Zenbait GKE-k Bakartasunaren Ministerioa egotea eskatzen dute

Bakardadearen arazoa arazo larria da. Espainian beharbada ez daude Erresuma Batuan dauden datu altuak, baina denborarekin hazten joan daitekeen arazoa da. “Arreta ematen diegun 65 urte baino gehiagoko % 60 adineko bakarrik bizi dira, asko eta asko bakardade sentimenduarekin” adierazi dio Europa Press-i Joaquín Pérez-ek, Espainiako Gurutze Gorriko Adinekoen Programaren arduradunak.

2018/01/26Marchand-en azken bira

Munduko txirrindularirik zaharrenak bere sekretuak kontatu ditu 106 urterekin erretiratu ondoren. Munduko bi gerretatik bizirik atera zen, Frantziako Errepublikako 17 presidenteren aroak ezagutu ditu eta 200 garaikur baino gehiago irabazi ditu – bere udalerriko udalari dohaintzan eman zizkionak, etxean enbarazu egiten ziotelako eta hautsa batzen zutelako-, eta oraindik ere egunero aritzen da txirrinduan. Gutxienez bost kilometro, etxe barnean edo kanpoan.

2018/01/25Lanbidea: zaintzailea

2050ean Espainiako biztanleen % 15ek 80 urte baino gehiago izango du. “Bizitza-itxaropen altuagoa egongo da, eta profesionalen eskaria handituko duten gaixotasun kroniko gehiago egongo dira baita ere”. Maria Dolors antropologoak uste du zaintzaile-lanetan gizon gehiago hasten diren heinean, beraien zaintzaile-irudia gehiago normalizatuko dela. Sektorea profesionalizatzean ere aurreiritziak hautsiko dira.

2018/01/24Japoniak herritarren zahartzeari ematen dion erantzuna

Osasun Ministerioaren arabera 2025ean Japonian bost zaharretik batek dementzia senila edukiko du. 2015ean Gobernu japoniarrak ezagutzera eman zuen bere Laranja Plana, hau da, dementziari aurre egiteko neurrien multzoa. Plan horretan medikuntzako pertsonalaren espezializazio hobea, botika berrien garapena, etxeak aldiro bisitatzea eta zaintzaren ardura duten senideak laguntzea bezalako neurriak ezarri ziren.

2018/01/23Mendekotasuna heltzen denean

Araba: gida ordu askoko lanaren emaitza eta atzo argitaratu zuten. «Herritar guztiei era errazean eskabidea eta eman behar den dokumentazioa aurkezteko, balorazioan erabiliko diren irizpideak eta ebazpen-epea azaltzeko diseinatuta dago».

2018/01/23Erresuma Batua: “uharte-gizakien” nazioa

"Gizakia, bat bera ere, ez da uhartea", idatzi zuen bere herritarren bihotz bakartiak inork baino hobeto antzemateko gauza zen John Donne poeta ingelesak. Uste da 75 urte edo gehiagoko pertsonen erdia edo gehiago -Erresuma Batuan bi milioi inguru bakarrik bizi direla; horietatiko askoren kasuan egunetan, eta baita asteetan ere, ez dute inorekin harremanik edukitzen. Bakardade kronikoa oso txarra da osasunarentzat. Obesitatea edo egunean hamabost zigarro erretzea bezain txarra izan daiteke.

2018/01/23«Egoitzen diseinuak berak ez du adinekoen sexualitatea errazten”

Elkarrizketa Feliciano Villar-i, zahartzaroan espezialista den psikologoa. Azterlan batek geriatrikoetako sexualitatearen arloan nagusi den isiltasuna azaltzen du eta dementziak dituzten pertsonen jarrera sexual ez-egokiak aztertzen ditu.

2018/01/13Bakardadeak hil egiten duenean

Gero eta gehiago dira euren etxeetan bakarrik hiltzen diren adinekoak, agian laguntza egokiarekin salbatu egingo zirenak. Heriotza eragin dezakeen bakardade horren aurka Gustavo Garcíak gizarte zerbitzuetako inbertsioa lehengoratzea proposatzen du, baina baita beste era batzuetako ekimenak ere, adibidez guztion eskura dagoen keinu bat: alboko atean bizi den adineko auzokoari kasu egitea. “Inor ez doa gizarte zerbitzuetara bakarrik dagoela esatera”, adierazten du. Baina asko bakarrik daude.

2017/12/30Ingurune fisikoak eta sozialak erabakigarriak zahartze aktiboa lortzeko

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren iritziz, “adinekoetara egokitzen diren hiriak eta erkidegoak egitea herritarren zahartzeari erantzuteko tokiko plangintza politiko eraginkorrenetakoa da”. Artolazabalek, Eusko Legebiltzarraren osoko bilkuran hitz egin du; bertan, Eusko Jaurlaritzak adinekoak ahalduntzeko eta zahartze aktiboa sustatzeko martxan duen Euskadi Lagunkoia programaren garapena azaldu du.