saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Albisteak

2018/02/24Mungiak Euskadi Lagunkoia sarearekin bat egin du

Lide Amilibiak esan duenez, “adinekoak gure eguneroko bizitzan eragina izango duen ongizatea sortzeko prozesuaren protagonista dira; izan ere, horrela, espazio publikoak, herritarren arteko harremanak eta zaintzen transferentziak modu arrazoizkoagoan berreskuratuko dira. Horrela, bizitza errazten duten xehetasunekin eta gauza txikiekin, udalerrian egun bakoitza atseginagoa izango da gizarte guztiarentzat”.

2018/02/19Adineko 3.780 pertsona biolentziaren biktimak izan ziren 2017an

Adineko pertsonen aurkako tratu txarrak osasun publikoko arazo garrantzitsua dira. Mota honetako indarkeria batez ere psikologikoa izaten da, baina beste era askotako episodioak ere ikus daitezke, errespetu faltetatik lesioetara eta erasoetara iristen direnak. Confederación Española de Organizaciones de Mayores erakundeari gertatzen diren 24 kasutik bakarra jakinarazten zaio, pertsona horiek ez dutelako jakiten nola salatu.

2018/02/18Bakardadea pobrezia baino askoz txarragoa da

Bizitzaren paradoxak, 87 urte dituen Mercedes Amannek lau hizkuntza menperatzen ditu, baina egun batzuetan ezin du inorekin berbarik egin. “Egon daitekeen gauzarik txarrena eta ikaragarriena bakardadea da, pobrezia baino askoz gehiago”, baieztatzen du. Zama hori arintzeko astean bi ordutan Cáritaseko boluntarioa eta, aldi berean, Mercedesen laguna ere baden Ana Cuesta bere etxera joaten da. “Kafe bat hartzen dugu, berba egiten dugu, kalera ateratzen gara... Zoragarria da”.

2018/02/16Bakardadeak ez du inolako zerikusirik baliabide ekonomikoekin

Cáritas Basaurik adineko pertsona guztiak, horien erosahalmena gorabehera, laguntzeko programa bat jarriko du abian. Amparo Blanco, Basauriko Iturbegi zentrokoa: eskualdeko azterlana egin genuenean batez ere isolamendua eta bakardadea identifikatu genituen, menpekotasunak dituzten senideak zaintzeagatik eta langa arkitektonikoengatik euren sareak galdu dituzten pertsonak. Cáritasek bi alderdi horiek era pertsonalizatuan landu nahi ditu.

2018/02/14Miguel Castillo Italiara doa erasmus, 80 urterekin

Miguel Castillok 80 urte ditu, Historiako titulu ofiziala ikasten ari da, eta datorren astelehenean erasmus doa Italiara. Notario erretiratua, baditu emaztea, hiru alaba eta sei biloba. Castillo ospetsu egin da Valentziako Unibertsitateko bere fakultatean: “Egonean dagoen jubilatua izan beharrean zerbait desberdina egin nahi nuke. Historiak beti piztu dit arreta, ikasgai osoa interesatzen zait, baina batez ere Historia Garaikidea".

2018/02/14Bakardadeak larriagotu egiten ditu gaixotasunen ondorio kaltegarriak

Adinekoen Lagunak elkartea lanean ari da pertsona nagusien eta boluntarioen artean maitasun eta adiskidetasunezko lokarriak sortzen, berdinen artekoak, batzuen zein besteen onerako izango den belaunaldi arteko esperientzia batean. Auzokide Handiak izeneko proiektuaren bitartez harremanetan jarri nahi ditu auzo berean bizi direnak, elkarri lagun egin diezaioten eta elkarri adi ibil daitezen. Garrantzitsua da auzokoen arteko harremanak berreskuratzea.

2018/02/102017-2020 Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak

Iñigo Urkullu Lehendakaria, gaur goizean, 2017-2020 Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak aurkezteko Donostian egin den jardunaldiko buru izan da. Dokumentuak, zahartzea, kronikotasuna eta mendekotasuna gero eta bereizgarri nabarmenago dituen testuinguru demografikoan, arreta soziosanitario onari eusten zaiola bermatzeko lehentasunezko neurriak ezartzen ditu.

2018/02/07Osakidetzak NAOS Saria jaso du "Agindu Bizitza Osasungarria" ekimenagatik

Agindu Bizitza Osasungarria estrategiak Lehen Mailako Arretan eta Arreta Komunitarioan osasunaren sustapena optimizatzen du, osasuna sustatzeko programa berritzaileak garatu eta integratzeko eta bizi-ohituretan tabakoa uztea, jarduera-fisikoa egitea eta elikadura osasungarria izatea oinarri duten aldaketak lortzeko.

2018/02/05Ordezko familiak, bakardade-izurri isilari aurre egiteko

Erresuma Batuan Gobernuak Bakardadearen aurkako Estatu-Idazkaritza sortu berri du. Ildo horri jarraikiz, Betanzosen ere hutsik zegoen San Frantzisko komentua atondu dute “bakarrik dauden edota bakarrik sentitzen diren” pertsonen familia sortzeko. Partaideek instalazio horietan emango dute eguna, gosaltzen, bazkaltzen eta afaltzen, lixiba elkarrekin eginez eta gastuak hainbanatuz, eta, betiere, lagunarte horretan elkarri konpainia oparituz.

2018/01/28Bakardadea, ez beti, konpainia txarra da

“Adinekoek ikusezintasun bikoitza dute, gizarteak ez dituelako ikusten, gazteei begiratzen dielako. Kasu ohikoenak alargunek bizitzen dituzte, beraien zirkulua galdu dutelako edo zirkulu hori txikitzen joan delako, harremanetarako pertsonak hiltzen joan direlako”, azaldu du Amics de la Gent Gran fundazioko zuzendariak; fundazio horren helburua adinekoek nahi ez duten bakardadearen aurka borrokatzea da.