saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Albisteak

2018/04/19VII. "Familiaren Lasterketa Solidarioa"

Apirilaren 29an egingo da Bilbon kirol ohiturak, familiako aisia eta elkartasuna sustatzen dituen Familiaren Lasterketa Solidarioaren zazpigarren edizioa. Lasterketa adin guztietako pertsonentzat da, egoera fisikoa zein den kontuan hartu gabe, eta familia-taldeetan edo lagunekin egin daiteke. Ibilbidea erraza da, ibaiertzetik: Guggenheim Museoan hasi eta Itsas Museoko zabalguneraino.

2018/04/11EHUk adineko pertsonentzako elikatzeko gida bat argitaratu du

Atzo Unibertsitateak gogorarazi zuen zahartzea “prozesu konplexua, atzera egiterik ez duena, progresiboa eta naturala” dela, eta aldaketa psikologikoak, funtzionalak eta biokimikoak eragiten dituela. Gidaren helburua adineko pertsonen elikadura zuzena izatea lortzeko bete behar diren bideak markatzea da. “Bide hauek ematerakoan bizitzaren etapa horretako elikaduran eragina duten faktore asko hartu dira kontuan”, adierazi dute egileek.

2018/04/06Getxoko adinekoek etxebizitzatik aparte dauden beste aukera batzuk

Getxo adinekoentzako hiri lagunkoia bilakatzeko eman behar dituen pausoak zehazten doa. Lantaldeak burutu beharko liratekeen ekintzetako batzuk zehaztu ditu, esate baterako, etxebizitza tradizionaletik aparte dauden beste aukera batzuk ikertzea (egoitzak, cohousing delakoa –adinekoen komunitateek autogestionatutako elkarlaneko etxeak–, babespeko apartamentuak eta abar), edo bide-hezkuntzaren eta espazio publikoaren erabilera arduratsuaren arloan herritarrak sentsibilizatzea.

2018/04/03Adinekoak Abadiño erosoago eta seguruagoa lortzeko bidea egiten dabiltza

Abadiño herri eroso eta seguruago bilakatzeko xedearekin, Abadiño Lagunkoia proiektua gauzatzen aurrera egiteko foku-taldeen zortzigarren lan-saioa egin zen San Prudencio Nagusien Elkartearen eta San Trokaz Nagusien Elkartearen egoitzetan, pasa den hilaren amaieran. Proiektu horren baitan herria zeharkatuko dute «lagunkoiak diren eta ez diren guneak» markatzeko.

2018/04/03Euskadin zahartze osasuntsuari buruzko proiektu bat aintzatetsi du EBk

Europako Batzordearen ikerketa baten arabera, azken hamaika urteetan Europa mailan eta zahartze aktibo eta osasuntsurako ikerkuntza eta berrikuntza teknologikoaren arloan itzal handiena izan duten hiru ekimenetako bat da CareWell proiektua, pazienteei arreta integratua emateko programa bat, Euskadik zuzentzen duena. CareWell proiektua: behar konplexuak dituzten paziente pluripatologikoen arretarako eredu baten garapena, teknologian oinarritua.

2018/04/02Egoitzak hazten ari dira

Eusko Jaurlaritza adineko pertsonentzako egoitza-zentro publiko zein pribatuak arautuko dituen dekretu bat izapidetzen ari da. Bertan, “pertsona ardatz duen” kalitatezko arreta eredua zehazten da.

2018/04/01BetiOnek lokalizatzaile bat jarriko du narriadura duten adinekoentzako

Adineko batek edo mendekotasuna duen pertsona batek gaizki dagoela edo erori egin dela jakinarazi behar duenean, Beti On telelaguntza-zerbitzuak abisua igortzeko aukera eskaintzen die lepotik zintzilik eramaten den medailoia sakatze soilarekin. Era berean, zerbitzuek ke-detektagailu bat jartzen du, suteak saihesteko xedearekin. Prestazio horiei, narriadura kognitiboa duten pertsonen lokalizazioa gehitu nahi dio orain Eusko Jaurlaritzak kalean orientazioa galtzen badute, erraz bilatu ditzaten.

2018/03/24Zaintza lanetan emandako denbora

María Ángeles Durán ikertzaileak La riqueza invisible del cuidado lana argitaratu du; klase sozial berri bati buruz hitz egiten duen liburua da, zaintza klaseari buruz, alegia. "Emakumeok, lehendabizi, hezkuntzara sarbidea izatea masiboki lortu dugu, ondoren enplegura, baina zaintza lanetan utzi dugun hutsunea ez dute gizonek bete” azaldu du.

2018/03/1190 urterekin bizitzea

Apirilean 91 urte beteko ditu, baina benetan zoratzeko moduko jarduerari eusten dio. Bienvenida Pérez Asociación de Amas de Casa y Consumidores de Ciudad Real elkartearen lehendakaria da eta baieztatu egiten du urte asko bizitzearen sekretua egiten diren gauzekiko ilusioa edukitzea dela; dena dela, aintzatetsi egiten du beldurra diola gaixotasunari, nahiz eta bizitza osoan hori saihestu. “Zahartzaroa pertsona batek bidearen amaieran dagoela pentsatzen duenean iristen da”.

2018/02/27Adinekoen isolamenduaren aurkako borroka Santurtzin

Santurtziko udalak Radarrak Proiektua jarriko du abian; ekimen honen helburua isolamendu egoeran dauden pertsonak detektatzea da. “Ekimen honekin baliabideen eta errekurtsoaren sarera hurbiltzeko aukera eta, horrela, bakardadeak adineko pertsonen osasunean eta ongizate psikosozialean dituen eragin kaltegarriak arintzea eskaini nahi diegu”, adierazi zuen Santurtziko udaleko Gizarte Ongizateko zinegotzia den Marta Álvarezek.