saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Albisteak

2020/03/17Aldundiak #BizkaiaGara boluntarioen laguntza-sarea aktibatu du

Bizkaiko Foru Aldundiak boluntarioak lortzeko kanpaina aktibatu du, astelehenetik aurrera #BizkaiaGara boluntarioen laguntza-sarea osa dezaten. COVID-19 koronabirusak eragindako larrialdiak sortutako beharrizanen ondorioz, baliteke mendekotasun-egoeran dauden eta etxean zaintzaile batekin bizi diren 9.168 adinekok laguntza-behar handiagoa izatea oinarrizko jarduera horiek egiteko, ez baita gomendagarria etxetik irtetea.

2020/03/16Aldundiak bisitakl eten ditu adinekoen egoitzetan

Horrez gainera, datorren astelehenetik aurrera, lurraldeko adinekoen eguneko zentroak itxita egongo dira. Bizkaiko Foru Aldundiak erabaki du adinekoen egoitzetako bisitak etetea hurrengo 15 egunetarako, gutxienez. Hala ere, zentro horietako erabiltzaileek izan ditzaketen inguruabar bereziak kontuan hartuta, Aldundiak adierazi du salbuespen-egoera batzuetan bisitak egin ahal izango direla, zentroetako asistentzia-taldeek baimen arrazoitua eman ondoren.

2020/01/30Hirugarren adinekoekin lagunkoiagoa izateko plana aurkeztu du Santurtzik

Santurtzi Adeitsua izeneko programaren talde eragileak lau urte inguru daramatza lanean, marinelen herri hau adineko pertsonentzat leku atseginagoa izateko formulen bila. Lan horren guztiaren emaitza gisa Ekintza Plan bat gauzatu da. Plan hori Udal honi dagokion hainbat arlori eragiten dieten eta bizi-kalitatea (batez ere udalerriko adinekoen bizi-kalitatea) hobetzea xedetzat duten berrogeita hamar neurri inguruk osatzen dute.

2020/01/21EtxeTIC: Etxeko zaintza eta iraunkortasunerako teknologiak

Aldundiak mendekotasuna duten pertsonak etxean egoten laguntzeko formula aitzindariak entseatzen ditu EtxeTIC ereduaren bidez. EtxeTIC ereduak mendetasun-egoeran diren pertsonei eguneko zentro batean ematen zaien arreta (25 plaza) eta etxean dauden eta mendetasun-egoeran diren pertsonen kopuru zabalago bati ematen zaion arreta (751 pertsona) konbinatuko ditu, etxean laguntzeko eta prebenitzeko teknologien bidez monitorizatuta, eta zentrora lantzean behin joanez.

2020/01/15Lide Amilibiak ‘Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria 2019’ banatu du

‘Lagunkoitasuneko jardunbide egokiak 2019’ lehen accesit-a BIZI ISPASTERKO NAGUSIAK Elkarteak, Ispasterko eskola publikoarekin eta Ispasterko (Bizkaia) guraso-elkartearekin elkarlanean, egindako belaunaldien arteko programari eman diote.

2019/12/23Alde sozioekonomikoak erabakigarriak dira adinekoen osasunean

UPV/EHUko ikerketa batean ondorioztatu dute adinekoek osasunean dituzten aldeak txiki daitezkeela haien egoera sozioekonomikoa hobetuz. Ikasketa-maila, bizitokiaren ezaugarriak eta adinekoek beren bizitzan izan duten lanbidea izan dira gehien nabarmendu diren alderdiak.

2019/11/05Gurutze Gorriaren kanpaina zaintzaileak ikusarazteko

Gurutze Gorriak "#MiraQuienCuida" ekimena jarri du abian, profesionalak ez diren zaintzaileen (gehienak emakumeak, % 89) errealitatea ikusarazte aldera. 50 urtetik gorako adinarekin, zaintzaileak, oro har, etxebizitza partekatzen du zaindutako pertsonarekin, egunero egiten dio aurre bere lanari, ez du ordaindutako lanik, zaintzaile-rol hori beste familia-rol batzuekin partekatzen du eta ez du beste pertsona batzuen laguntzarik jasotzen.

2019/11/03Bizitza aktiboa edozein adinetan

Jakintza zabaltzea, gaitasun intelektualak garatzea, aisialdiaz gozatzea eta gizartean parte-hartzea bultzatzea dira Goienagusi 55 urtetik gorakoei zuzendutako Debagoieneko elkartearen oinarria. Libururik ez, azterketarik ez eta idazmahairik ez. Giro lasaian. Horrela, astelehenero eta asteazkenero biltzen dira ikasturte honetan eskualdeko elkartearen trenera igo diren 189 bazkideak.

2019/11/02Hau ez da zaharren egoitza bat

Adinekoentzako cohousing-a etorkizun handiko alternatiba bihurtzen ari da adinekoen egoitzetan edo senideen zaintzaren arloan. Irabazi asmorik gabe, erabiltzeko eskubideko etxebizitza eta zerbitzu egokiak dituen kooperatiba gisa antolatua, Trabensol, Torremocha del Jaraman, 1960ko hamarkadako Madrilgo langile-auzoen autogestioak egituratutako esperientzia honen arrakastaren adibideetako bat da.

2019/10/30Gure boluntariorik gazteenak 21 urte ditu eta nagusiena 90era iristen da

Adineko pertsonak zaindu eta laguntzen dituen Nagusilan gobernuz kanpoko erakundeak ekimenarekin bat egiteko adin mugarik ez dagoela azpimarratu du. GKE honen asmoa da egoitzetan, eguneko zentroetan edo beren etxeetan lagun egiteko, adiskidetasunerako, entretenimendurako eta gizarteko gainerakoekin harremanak izateko beharra duten adineko pertsona guztiei laguntzea.