saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Belaunaldiarteko Zinema Zikloa

Belaunaldiarteko Zinema zikloa, hainbat film luzeen emanaldia proposatzen duen ekintza kulturala da. Emanaldien ondoren, gaurkotasun-gaien inguruan elkarrizketa eta hausnarketa faboratzeko helburuarekin, solasaldi-eztabaidak egongo dira. FILMA: VIVIR DOS VECES, abenduak 19 osteguna, 18:30ean.

Bidali testu, argazki edo bideoak eta kontatu zure esperientzia, zaletasun, oroitzapen eta iritziaků Horretarako, inprimaki hau erabili, edo zuzenean Generakzioa postontzia. Animatu eta parte hartu!.

2020/03/17Aldundiak #BizkaiaGara boluntarioen laguntza-sarea aktibatu du

Bizkaiko Foru Aldundiak boluntarioak lortzeko kanpaina aktibatu du, astelehenetik aurrera #BizkaiaGara boluntarioen laguntza-sarea osa dezaten. COVID-19 koronabirusak eragindako larrialdiak sortutako beharrizanen ondorioz, baliteke mendekotasun-egoeran dauden eta etxean zaintzaile batekin bizi diren 9.168 adinekok laguntza-behar handiagoa izatea oinarrizko jarduera horiek egiteko, ez baita gomendagarria etxetik irtetea.

2020/03/16Aldundiak bisitakl eten ditu adinekoen egoitzetan

Horrez gainera, datorren astelehenetik aurrera, lurraldeko adinekoen eguneko zentroak itxita egongo dira. Bizkaiko Foru Aldundiak erabaki du adinekoen egoitzetako bisitak etetea hurrengo 15 egunetarako, gutxienez. Hala ere, zentro horietako erabiltzaileek izan ditzaketen inguruabar bereziak kontuan hartuta, Aldundiak adierazi du salbuespen-egoera batzuetan bisitak egin ahal izango direla, zentroetako asistentzia-taldeek baimen arrazoitua eman ondoren.