OHARRA: Jardueretan parte hartzeko, derrigorrezkoa da izena ematea. Aurretik jakinaraziko da zein lekutan egingo diren tailerraK, posta elektronikoz edo, hala ez bada, telefonoz.

(*) Markatutako eremuak derrigorrezkoak dira

Bertaratuko den pertsona 1
Bertaratuko den pertsona 2
Harremanetarako datuak
Adoptatutako adingabeen adina eta jatorrizko herrialdea

Honen bitartez, honako prestakuntza-programa honetan eman nahi dut/dugu izena:

JARDUNALDIA – HITZALDIA

"Retos de las parentalidades adoptivas, hoy".

Mayte MUÑOZ eta Alicia MONSERRAT, psikologo klinikoak eta psikoanalistak. 2023ko azaroaren 11n, 10:00etatik 13:15era, Deustuko Unibertsitatearen Mendeurreneko Auditoriumean.

Objetivo: Normalean, adopziozko lotura eratzearen alde jokatzen duten elementuek berariazko ezaugarriak dituzte, beste familia batzuen esperientzietatik urrun daudenak. Jardunaldiaren helburua da adopziozko guraso eta seme-alaben arteko harremanen kalitatea eta forma zehazten duten alderdi asko ulertzea eta alderdi horiei buruz hausnartzea, harreman horien alde eta aurka dauden alderdiak zeintzuk diren pentsatzen saiatuz. Gako horietako askoren kontzientzia hartu ahal izatea funtsezko alderdia da.

Haurtzaindegi zerbitzua, 9:30etatik 13:30era (Unibertsitateko auditorioan).

Interesatuta bazaudete idatzi jarraian parte hartuko duten umeen adinak eta sexuak.

TAILERRAK

Tailer bakoitzean “X” batez adierazi behar da zenbat helduk parte hartu nahi duten; horretarako, erreferentziatzat hartuko dira fitxa honen hasieran 1. eta 2. parte-hartzaileak direla-eta jasotako identifikazio-datuak.

Tailer guztiak 3 egunetakoak dira, 2 orduko saioak egunean. Bikotea bada, biek eman dezakete izena. Tailer bakoitzean 25 lagun onartuko dira, gehienez.

Hasi baino bi aste lehenago emailez jakinaraziko da onartua edo ez onartua izan den eta tailerra non egingo den.

Nahi duenak bertaratze-agiria eskatu ahal izango du, gutxienez bi saio egin baditu.

1. Esperientzia-tailerra

"Nerabezaroa eta teknologia berriak".

2023ko maiatzaren 3, 17 eta 31an, 17:00tik 19:00ra.

Objetivo: Nerabezaroa etapa konplexua da, kontraesanez betea, are gehiago adopziozko familietan. Tailer honen helburua da nerabezaroa adopzioaren testuinguruan ulertzera hurbiltzea, eta gurasoei baliabideak eta gakoak eskainiko dizkie etapa horretan sortutako gatazka eta zailtasun asko kudeatzeko. Bestalde, teknologia berriek neska-mutil horiengan duten eragina ulertzeko gonbita egiten du, gurasoek alor horretan duten zeregina zein den pentsarazten saiatuz.

2. Esperientzia-tailerra

"Gurasotasun positiboa".

2023ko maiatzaren 10, 24 eta ekainaren 7ean, 17:00tik 19:00ra.

Objetivo: Gurasotasun positiboak erakutsi du zeintzuk diren familia osoaren ongizatea eta osasuna areagotzeko funtsezkoak diren aldagaiak. Ildo horretan, tailerra gurasoen gaitasunak sustatzen laguntzen duten ideia nagusiak ateratzera bideratuta dago, ondoren seme-alabengan eragin positiboa izan dezaten. Tailerrak espazio bat eskaini nahi du, eguneroko erritmo bizkorretik aldenduz, adopziozko gurasotasunari berari buruz hausnartzeko.

BETETA!

3. Esperientzia-tailerra

"Hezkintza sistemaren gakoak adoptatuak diren ikasleengan".

2023ko urriaren 5, 19 eta azaroaren 2an, 17:00tik 19:00ra.

Objetivo: Ikasle adoptatuen premia akademiko, sozial eta emozionaletan sakontzeko tailerra, eskola-testuinguruari dagokionez. Alde batetik, guraso-estrategia eraginkorrenak detektatu nahi dira, seme-alabei eskola-ibilbidean dituzten zailtasunetatik igarotzen laguntzeko. Bestalde, laguntza-baliabideak eta prestakuntza-ibilbide alternatiboak ezagutaraziko dira, esperientzia akademiko eta eskola-esperientzia hobea bultzatzeko.

Kontsultak egiteko, jar zaitezte harremanetan bide hauetatik:

Telefonoa: 944470547

Helbide elektronikoa: adopzioa@bizkaia.eus

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu