saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Harreraren txokoa

Informazioa

PARTE HARTZEKO ARAUAK ETA PRIBATUTASUN-POLITIKA

Parte hartzeko arauak

Atal honetan parte hartzen duenak HAU ADIERAZTEN DU: adinez nagusi da, emandako datu pertsonalak benetakoak eta egiaztagarriak dira, bere iruzkinen eta erantsitako materialaren ondoriozko erantzukizuna hartzen du eta gune honetarako ezarritako arauak betetzen ditu.

Ezin da kasu jakinen erreferentziarik egin; beraz, ezin da adierazi lagundutako edo ukitutako pertsonen izenik eta/edo profesionalen izenik, eta ezin da argitaratu umeen edo hirugarren pertsonen irudi edo argazkirik.

Web orriaren administratzaileak UKO EGIN DIEZAIOKE goian adierazitakoa betetzen ez duten edukiak argitaratzeari eta webetik KEN DITZAKE baldin eta edukiok legez kontrakoak, kaltegarriak, mehatxuzkoak, gehiegizkoak, iraingarriak, zakarrak, lizunak, arrazistak edo arbuiagarriak edo ez-zilegiak badira eta edozein kalte mota eragin badiezaiekete adingabeei, bereziki eduki pornografikoak badituzte, indarkeria goraipatzen badute edo arriskutsuak badira, edo baldin eta edukiek ez badituzte betetzen atal honen aurkezpenean ezarritako arauak. Horrez gainera, EDITATU DEZAKE bidalitako edukia, baldin eta formatua irakurri ezin delako, tamaina egokia ez delako edo oker nabariren bat dagoelako edukia editatzea beharrezkotzat jotzen badu.

Atal honetan parte hartzeak arauok onartzea dakar.

Pribatutasun-politika

Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarritakoa betetzeko, hau jakinarazten dizugu:

Tratamenduaren arduraduna: Gizarte Ekintza Saileko Administrazioaren eta Plangintzaren Zuzendaritza Nagusia da (Ugaskobidea 3 bis 48014 Bilbo).

Datuak babesteko ordezkaria: Lege Aholkularitza, Informazioaren Segurtasuna eta Datu Babesa Bideratzeko Atala (Kale Nagusia 25, 48009 Bilbo).

• Jasotako datuak beharrezkoak dira zure esperientzia edo iritzia eta/edo erantsitako materiala Bizkaiko Foru Aldundiaren web orrialdean argitaratzeko; helburu bakarra da gizarte kontzientzia sustatzea eta familia-harrerak haurrak babesteko bide gisa duen garrantzia zabaltzea. Edonola ere, datu pertsonalak bakarrik erabiliko dira zurekin harremanetan jartzeko, beharrezkoa balitz helburu horretarako.

Ez zaie datu pertsonalen lagapen edo transferentziarik egingo beste herrialde batzuei edo nazioarteko erakundeei.

Atal honetan parte hartzean, baimena ematen duzu bidalitako datuak eta testigantzak Harreraren Txokoa atarian nabigatzen duten pertsonei jakinarazteko.

Zure datuak eskuratzeaz gainera, eskatu dezakezu haiek zuzendu edo ezabatzeko, tratamenduaren erabilera mugatzeko, edo tratamenduari aurka egin diezaiokezu, idatzizko komunikazio bat igorriz Lege Aholkularitza, Informazioaren Segurtasuna eta Datu Babesa Bideratzeko Ataleari. Bizkaiko Foru Aldundiaren erregistro-gaietan laguntzeko edozein bulegotan aurkez dezakezu idazki hori, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein lekutan.

Horrez gainera, eskubidea duzu dagokion kontrol-agintaritzari erreklamazioa jartzeko (hau da, Datuak Babesteko Euskal Bulegoari).

Halaber, adostasuna kentzeko eskubidea duzu, aurretik egindako izapideen zilegitasunari eragin gabe.

Eskubide horietako baten bat baliatzeko aukera mugatu egin daiteke bateraezina denean botere publikoen jardunarekin edo aplikagarria den araudiaren arabera legezko betebeharrak betetzearekin.