saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Bidali zure argazkia!

Atal honetara bizikletarekin zerikusia duten irudiak bidali ahal dizkiguzu, hau da, ziklo-leiho honetan gaudenokin partekatu nahi dituzun irudiak. Bai bizikletaz izan duzun esperientzia batekoak direlako, bai bizikletaren balioen, ontasunen, arriskuen eta abarren isla argia direla uste duzulako. Gainera, bizikletari eragiten dion erabilera arduratsu edo arduragabe baten berri eman nahi baduzu, bai eta bizikletari eragiten dion eta nabarmendu nahi duzun azpiegitura edo berritasun bat partekatu nahi baduzu ere. Edo, beste barik, ederra iruditzen zaizulako eta erakutsi nahi duzulako.

Zure irudi digital finkoa bidali ahal diguzu erregistro-fitxara erantsiz.

Blokea hobeto antolatzeko, irudiak 9 espezialitate-eremu hauetan antolatuko dira:

  • Bizikletaren alde onak
  • Bizikletarentzako oztopoak
  • Bizikletaz ibiltzean dauden arriskuak
  • Bizikleta eguneroko garraiobide gisa
  • Bizikleta aisialdirako, turismorako eta kirolerako
  • Bizikleta-ekipamenduak eta -azpiegiturak
  • Bizikleta-salaketak eta jardunbide txarrak
  • Bizikleta-segurtasunerako jardunbide onak
  • Pertsonaia maiteak bizikletan

Zure argazkiak hurrengo formatuetan bidal ditzakezu: .JPG, .JPEG eta GIF, gehienez 5 MB-ko tamainarekin.

Derrigorrez bete beharreko fitxa

(*) Nahitaezko eremuak

Datuen Babesa

Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betez, eta Datu Pertsonalen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legeak eta 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Araudia onartu duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuak ezarritakoa betez, jakin ezazu zure datuak fitxategi batean sartuko direla; artxibo horren izena "Bizikletaren arloko informazioa eta hiritarrok alor horretan parte hartzea" da, eta fitxategi horren arduraduna Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomi eta Lurralde Garapen Saileko Azpiegiturarako eta Lurralde Garapenerako Zuzendaritza Nagusia dela.

Bildu diren datuak beharrezkoak dira bizikletaren promozio arloko ekintzak sustatzeko eta horiei laguntza emateko.

Honako agiri hau betez, arestion adierazi den arduradunak zure datuak tratatzea baimentzen duzu, aurreko paragrafoan zehaztu diren xedeak burutze aldera.

Halaber, hauetara jo, hauek zuzendu, ezeztatu eta hauen aurka egiteko zure eskubideak erabili ahal izango dituzu Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomi eta Lurralde Garapen Saileko Azpiegiturarako eta Lurralde Garapenerako Zuzendaritza Nagusiari idatzizko jakinarazpena zuzenduz. Honetan zure NANaren edo baliokidea den beste identifikazio-agiri baten kopia erantsi beharko duzu.