saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zergadun batek bere jardueraren etekin garbia zehaztu du zuzeneko zenbatespen metodo arruntaren bidez, alta hartu zuenetik gaur egunera arte. Gauzak horrela, 2005eko ekainaren 30ean 480.000 euroren truke erositako higiezin bat saldu du 2011ko uztailaren 1ean 721.000 euroren truke. 2013an bere jardueraren etekina 25.000 eurokoa izan da. Oinarri orokorrean txertatu beharreko beste etekinen kopurua 10.000 eurokoa izan da. Ez dago murrizketarik zerga oinarrian. Higiezinaren balio katastrala 2013an 100.000 eurokoa da eta lurzoruaren balioa 20.000 eurokoa. Aplikatutako amortizazio kopurua %3koa izan da urtean.

Ondare mozkina (fiskala): salmenta prezioa – KBG (eguneratua) kalkulatu behar dugu

Higiezinaren balio

Higiezinaren balio amortizagarria: eskuraketa balioa - lurzoruaren balioa

Lurzoruari dagokion kopurua: 20.000/ 100.000* 100= 20%

Lurzoruaren balioa: 480.000* 20%= 96.000

Balio amortizagarria: 480.000- 96.000= 384.000

Egindako amortizazioak:
  • 2005ean: 384.000* 3%* 6/12= 5.760
  • 2006tik 2013ra bitartean: 384.000*3%= 11.520 urtean; guztira: 11.520* 7= 80.640
  • 2013an: 384.000* 3%*6/12= 5.760

Amortizazioak guztira (amortizazio pilatuak): 92160

Kontabilitate balio garbia (KBG): eskuraketa balioa – pilatutako amortizazioak

Kontabilitate balio garbia: 480.000- 92160= 387.840

Eragiketaren kontabilitate emaitza honakoa da:

Kontabilitate emaitza: salmenta prezioa – KBG= 721.000- 387840= 333.160

Edozein kasutan ere, jardueraren etekin arruntari gehitu behar izango zaion ondare mozkina kalkulatu ahal izateko, horrela lortutako emaitza zuzendu behar dugu, 2013. urterako sozietateen gaineko zergan aplikagarriak diren diru zuzenketako koefizienteen aplikazioa dela eta.

Eguneratutako eskuraketa balioa: 480.000* 1,133= 543.840,00

Eguneratutako amortizazioak:
  • 2005: 5.760* 1,133= 6.526,08
  • 2006: 11.520* 1,112= 12.810,24
  • 2007: 11.520* 1,087= 12.522,24
  • 2008: 11.520* 1,053= 12.130,56
  • 2009: 11.520* 1,036= 11.934,72
  • 2010: 11.520* 1,035= 11.923,20
  • 2011: 11.520* 1,018= 11.727,36
  • 2012 11.520*1,008= 11.612,16
  • 2013 5.760*1,000= 5.760,00

Guztira eguneratutako amortizazioak = 96.946,56

KBG eguneratua: 543.840- 96.946,56= 446.893.52

Ondare mozkina (fiskala) eta Likidazio oinarri orokorra

Salmenta prezioa – KBG (eguneratua)= 721.000- 446.893,52= 274.106,48

Likidazio oinarri orokorra = 10.000 + (25.000+ 274.106,48)= 309.106,48

Kuota osoa (oinarri orokorra):
  • 65960raino: 21151,40
  • Gainerako 240.176,48 al 45%: 108.079,41
  • Kuota guztira: 129.230,81
  • Kargaren batez besteko tasa: 129.230,81/309.106,48* 100= 41,81%
  • Ondare mozkinari dagokion kuota: 274.106,48* 41,81%= 114.603,91
  • Muga (PFEZren 6/2006 Foru Arauaren 77.3. artikulua): %24

    Ondare mozkinaren gaineko muga: 274.106,48* 24%= 65.785,55

  • Gehiegizko kuota: 114.603,91- 65.785,55= 48.818,36
  • Kuota oso doitua: kuota osoa – gehiegizko kuota
  • Kuota oso doitua: 114.603,91- 65.785,55= 48.818,36

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli