saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001891

Noiz dago ohiko etxebizitzaren alokairuaren ziozko kenkaria aplikatzeko eskubidea?

Ohiko etxebizitzaren alokairuaren ziozko diru-zenbatekoak zergaldian ordaintzen dituzten zergadunek zergaldi horretan ordaindutako diru-zenbatekoen 100eko 20ko kenkaria aplikatu ahal izango dute, eta kenkariaren muga urteko 1.600 eurokoa izango da.

Alabaina, zergadunak familia ugarien titularrak badira, %25ekoa izango da aurreko lerroaldean ezarritako kenkaria, eta urteko 2.000 euroko kenkaria izango da gehienez.

Zergadunak 30 urtetik beherako, %30ekoa izango da aurreko lerroaldean ezarritako kenkaria, eta urteko 2.400 euroko kenkaria izango da gehienez.

Zergadunaren adina edo familia ugariaren titularitatea ezartzeko, zerga sortu den eguneko egoerari erreparatu beharko zaio. Baterako zerga ordainketa aukeratzen bada eta kenkaria aplikatzeko eskubidea duten hainbat pertsona badaude, batzuk 30 urtetik gorakoak eta besteak 35 urtetik beherakoak, aurreko 1. idatz-zatiko bigarren lerroaldean ezarritako portzentajea eta muga aplikatuko dira.

Baldin eta, epailearen ebazpenaren bidez, famili etxebizitzaren alokairua ordaindu beharra ezartzen bada soilik zergadunaren pentzura, artikulu honetako kenkaria aplikatzeko eskubidea izango dute autolikidazioan. Betebehar hori bi zergadunei badagokie, haien artean lainduko da kenkaria eta bakoitzaren autolikidazioan aplikatuko da bakoitzari dagokionaren arabera, baina artikulu honetako 1. idatz-zatiko bigarren lerroaldean ezarritako mugak izango dira.

Loturak

PFEZaren 13/2013 Foru Arauaren 86. artikulua

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli