saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga

Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga zuzeneko tributu edo zerga da eta Espainiako lurraldean egoiliarrak ez diren pertsona fisiko eta erakundeek bertan eskuratutako errentak kargatzen ditu.

Zerga-mota hori ordaintzeko, honako betekizun hauek bete behar dira:

  • Pertsonak edo erakundeak zerga-egoitza Espainian ez izatea.
  • Zergapetu daitezkeen diruzko edo gauzazko errentak Espainiako lurraldean eskuratzea.

Espainiako zerga-egoitzarik ez duen zergadunaren izaera aitortuta, ez-egoiliarren zergapetzea Bizkaiari dagokio errentak lurralde horren eskuratzen direnean.

Pertsona fisikoen zerga-egoitza dena delako herrialdeko zerga-agintaritza eskumendunak egindako ziurtagiriaren bidez egiaztatzen da. Ziurtagiri horrek urtebeteko balioa dauka.

Guztiz funtsezkoa da zergaduna bizi deneko herrialdearekin zergapetze bikoitzeko hitzarmenik ote dagoen jakitea, hitzarmen horri men egin beharko baitzaio ez-egoiliarraren tributazioa kalkulatzeko. Zergapetze bikoitzeko hitzarmenik egon ezean, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergan (EEEZ) xedatutakoak aplikatuko dira.

Ez-egoiliarren izaera aitortuta, zergadunak bi modutan ordain ditzake zerga:

  • Zergadunak establezimendu iraunkorra daukanean, establezimendu horri egotz dakiokeen guztizko errentaren arabera ordainduko du zerga, errenta eskuratzen deneko lekua zeinahi dela ere. Era berean, Sozietateen gaineko Zergaren aitorpena aurkeztu beharko dute zerga horren menpeko erakunde egoiliarrek zergaren araudian ezarritako eran, lekuan eta epeetan.
  • Errentak establezimendu iraunkorrik gabe eskuratzen badira, banaka kargatuko dira, sortzapena gertatzen denean eta errentaren izaeraren arabera ezarritako karga-tasa aplikatuta.

12/2013 FORU ARAUA, abenduaren 5ekoa, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzkoa (187 KB)