saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua (140 eredua)

Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua

Pertsona fisikoek, errentak esleitzeko araubidean dauden erakundeek eta testamentu-ahalordea erabiltzearen zain dauden jarauntsiek jarduera ekonomikoren bat egiten badute, liburu bakarra (eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua deiturikoa) eduki eta gorde behar dute eta bertan behar bezala identifikatuko dituzte jarduera bakoitzeko eragiketak.

Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua betetzeaz gainera, beren etekina kalkulatzeko zuzeneko zenbatespenaren metodoaren modalitate arrunta aplikatzen duten zergapekoek Merkataritza Kodean xedatutakoarekin bat etorriz arteztu behar dute kontabilitatea; betiere, gauzaturiko jarduera ekonomikoa merkataritzakoa bada.

Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua arteztuz gero, betetzat joko da enpresaburuek, profesionalek eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren beste subjektu pasibo batzuek erregistro-liburuak aztertzeko duten betebeharra.

Laguntza-programa

Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua baliabide informatikoen bidez eramango da. Foru Ogasunak zure eskura jarri du Bila plataformaren bidez erregistro-liburu hori prestatzeko laguntza-programa. Liburuaren edukia, ekitaldia amaitu ostean, 140. informazio-ereduan sartu beharko da eta eredua nahitaez aurkeztu beharko da modu telematikoan. Laguntza programa izango da 140. eredua telematikoki aurkeztu ahal izateko tresna bakarra. Hala ere, laguntza programan modulu bat jarri da beste programa informatiko batzuetan egindako liburu horietako erregistroak inportatu ahal izateko.

Epea

Ekitaldiaren 140. eredua aurkezteko epea: Hurrengo ekitaldiko otsailaren 1etik 28ra bitartean.

Esteka

Aplikatu beharreko araudia (389 KB)