saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

Irabazteko asmorik gabeko entitateen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien zerga-araubidea

Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Irabazizkoak ez diren erakundeak dira jasotzen dituzten baliabideak erabiltzaileentzako ondasun eta zerbitzu bihurtzeko jarduerak egiten dituzten erakunde publikoak edo pribatuak. Hau da, herri-administrazioak egin ohi zituen interes orokorreko jarduerak ordezkatzen dituzten erakundeak dira; beraz, erakundeok ez dute inoiz irazteko asmorik izango.

Tributuak direla eta, elkarte mota bi bereizten ditugu:

1) Irabazi-asmorik gabeko erakundeak, zerga araubide berezia direla eta (FA 4/2019)

  • Fundazioak
  • Onura publikokotzat jotako irabazteko asmorik gabeko erakundeak.
  • Horien federazioak eta elkarteak ere.

Elkarte bat onura publikokotzat jotzeko, erakunde horrek bete egin behar ditu elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoko 32. artikuluan ezartzen diren baldintzak. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Eusko Jaurlaritzari dagokio elkarte bat erakunde onura publikokotzat jotzeko eskumena.

2) Salbuespen partziala duten erakundeak (Sozietateen gaineko Zergari buruzko 11/2013 FA 12.2. artikulua) :

  • Irabazizkoak ez diren erakundeen zerga-araubideari eta mezenasgoari emandako zerga-pizgarriei buruzko Foru Arauan ezarritako zerga-araubidea edukitzeko baldintzak betetzen ez dituzten irabazteko asmorik gabeko entitate eta instituzioak (FA 4/2019).

Mezenasgoari emandako zerga-pizgarriak

4/2019 Foru-Arauko III Tituluak, zehazten du erakunde hartu behar diren mezenasgoaren onuraduntzat foru-arau honen ondorioetarako, baita ere dohaintzen eta ekarpenen zerga araubidea eta dohaintzetako eta ekarpenetako eraginkortasunaren justifikazioaren beharrak.