saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

Gure Gida. Zerga Informazio Gida

Ondarearen gaineko Zerga

2/2013 Foru Arauaren bidez, Ondarearen gaineko Zerga berriro sartzen da Bizkaiko Lurralde Historikoaren zerga-sisteman, 2013. urtetik aurrera modu iraunkorrean. Ondorioz, indargabeturik geratzen da 4/2001 Foru Araua, zeinaren bidez zerga aldi baterako (2011 eta 2012 urteetarako) sartu zen sisteman, 2008ko urtarrilaren 8tik zerga-sistematik kanpo egon ondoren.

2/2013 Foru Arauak arauketa berri bat ezartzen du alderdi jakin batzuetan:

  • Arauketa berri bat egiten da ekonomia-jarduerei loturiko ondasunek eta ekonomia-jarduerak egiten dituzten erakundeetako partaidetzak dituzten salbuespenetarako.
  • Aldatu egiten dira ondare-elementu batzuen oinarri ezargarria kalkulatzeko arauetan, besteak beste, ondasun higiezinei aplikatu beharreko arauetan.
  • Konfiskazioaren aurkako klausularen aplikazioa indartzen da; izan ere, kuotaren murrizpena egin daiteke, eta baterako muga bat jartzen da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Ondarearen gaineko Zergaren kuotetarako.