saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

1/67520 epigrafean Txosna eta beste batzuen zerga-betebeharren laburpena

1. Enpresaburuen, profesionalen eta atxikitzaileen zentsua:

Ez bazaude zentsuan alta emanda:

Zentsuan 036 ereduarenbitartez eman behar duzu alta, jarduera benetan hasi eta hilabeteko epean.
Oraindik ez baduzu jarduera hasi baina gastu eta inbertsioak badituzu, 036 eredua aurkeztu dezakezu, eta jarduera hasi aurreko alta eman.

Beste jardueraren bat egiteagatik edo ezarritako beste arrazoiren bategatik zentsuan alta emanda bazaude (atxikipenaren mendeko errentak ordaintzea, etab.):

Aldaketaren aitorpena eta 3. eranskina betetzea: «Jarduera ekonomikoen eta lokalen 
aitorpena».

Ostalaritzako jarduera bertan behera uzten duzunean, aldaketa bat egin behar duzu,036 ereduaren bitartez. Horrela, 1/67520 epigrafeari dagokion jardueran baja eman behar duzu, eta, horren ondorioz ez baduzu izango aldizkako zerga-betebeharrik (BEZ, sozietateak, atxikipenak…) markatu 036 ereduaren 1. orrialdeko 31 eta 34 laukitxoak, eta adierazi arrazoi hau: jarduera bertan behera uztea.

Baina, aldiz, 1/67520 epigrafeari dagokion jarduera bertan behera utzi ondoren ere aldizkako zerga-betebeharrak izaten jarraitzen baduzu (atxikipenak, adibidez), laukitxo hauek bete beharko dituzu: 18, 19 eta 21 (BEZean, Sozietateen gaineko Zergan eta EJZn baja emateko)

 

2. Bizkaibai:

BizkaiBai Zerbitzua ingurune ziurrean transmisio telematikoa egiteko plataforma da. Horren bitartez, zerga izaerako harremanak gauzatzen dira Ogasuna eta Finantzak Sailaren bitartez, baliabide elektronikoak, informatikoak edo telematikoak erabilita.

BizkaiBai sisteman identifikatzeko hurrengo bitartekoetako bat baino ez duzu eduki behar:

  • Izenperen Koordenatu-Txartela (itsasontzi-jokoa). Eskura daiteke Eusko Jaurlaritzan. (Gran Vía kl, 85 zk. Bilbo) edo eskaerarako gaitutako KZguneak.
  • Sailak onartzen dituen ziurtagiri elektroniko aintzatetsi guztiak.

 

3. Behar diren liburuak:

Erakundeek zenbait LIBURU izan behar dituzte elkarteen jardueraren alderdiak jasotzeko.
Horrela, elkarteko kideen zerrenda eguneratua izan behar dute (KIDEEN LIBURUA); elkartearen ondarearen eta jardueraren emaitzen irudi fidela izatea ahalbidetzen duen kontabilitatea (KONTUEN LIBURUA) jaso behar dute; eta beren gobernu- eta ordezkaritza-organoen bilerak jaso behar dituzte (AKTA-LIBURUA).

 

4. Fakturazioa:

Jarduera ekonomikoetan etekinak lortzen dituzten zergadun guztiek faktura eta horren kopia jaulki eta eman behar dituzte, BEZaren ondoreetarako atxikita dauden araubidea gorabehera. Kasu jakin batzuetan zilegi izango da faktura sinplifikatuak egitea. Faktura sinplifikatuek 2013. urtetik aurrera "tiketak" ordezkatzen dituzte, desagertzen direnak.

5. BEZ:
Araubide orokorra:

Zure bezeroei jasanarazitako BEZaren eta zure hornitzaileek zuri jasanarazitako jasandako BEZ kengarriaren arteko diferentzia kalkulatu eta, hala denean, ingresatu beharko duzu.

Orokorrean hiru hilero autolikidazioa egin behar duzue Ogasunean (303 eredua); autolikidazio horretan sortutako BEZaren eta kengarria den jasandako BEZaren arteko aldea kalkulatuko duzue.

  • Emaitza zero baino gehiago bada: aldea erakunde laguntzaileetan ingresatu behar da edo banku elektronikoaren bitartez, BizkaiBai bidez aurkeztu badira eta banketxearekiko konexiorik izaten bada.
  • Emaitza negatiboa bada: konpentsatzeko uzten da ekitaldiko azken autolikidazioan izan ezik, horretan amaierako emaitza negatiboa itzultzeko eskabidea egin daitekeelako. Azken autolikidazio hau urteko laburpena da eta 390 ereduaren bidez aurkezten da urte bakoitzaren urtarrilaren 1etik 30era arte.
Adibidea:

Jarduera ekonomikoari alta martxoaren 1ean eman dion pertsona bat, BEZaren araubide orokorra aplikatzen zaiona. Lehen hiruhilekoan 3.150 €-ko muntako BEZa jasanarazi du eta 300 €-ko zenbatekoa duen BEZ kengarria jasan du.

  • Lehen hiruhileko emaitzako kuota 3.150 € - 300 € = 2.850 € izango da, eta 303 ereduaren bidez egin behar du ingresoa.
  • Halaber, bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan 303 eredua aurkeztu beharko du eta 4. hiruhilekoko datuak urteko laburpenean – 390 eredua- sartuko ditu.
6. Gainontzekoekin egindako eragiketak

Enpresa-jarduerak edo jarduera profesionalak eginez gero, 347 eredua aurkeztu behar duzue («Gainontzekoekin egindako eragiketen urteko aitorpena»), ereduaren arautegi erregulatzailean ezarritako baldintzen arabera.

7. Sozietateen gaineko Zerga

Sozietateen gaineko Zergari dagokionez, irabazi-asmorik gabeko erakunde bat bada, «partzialki salbuetsitako erakundetzat» har daiteke, eta, oro har, zerga honi dagokion aitorpena aurkeztu beharra izango du. Herri onurako elkarteek eta fundazioek ere betebehar hau dute (irabazteko asmorik gabeko erakundeen zerga araubideari eta mezenasgorako zerga pizgarriei buruzko otsailaren 24ko 1/2004 Foru Arauari lotuta daudenak).

8. Atxikipenak:

Langile kontratatuak baditu edo jarduera ekonomiko bat duten pertsonei atxikipenei lotuta dauden ordainketak egiten baditu, ondoko hauek aurkeztu beharko ditu:

  • 110 eredua: hiruhilero. Epea: 1-25 apirila, 1-25 uztaila, 1-25 urria, 1- 25 urtarrila.
  • 190 eredua: urteko laburpena. Epea 1- 25 urtarrilaren 1etik 31ra.

Gainera, bere jarduera alokatutako higiezin baten egiten badu errentatzaileari alogeraren % 19 atxiki behar dio eta ondoko hauek aurkeztu beharko ditu:

  • 115 eredua: hiruhilero. Epea: 1-25 apirila, 1-25 uztaila, 1-25 urria, 1- 25 urtarrila.
  • 180 eredua: urteko laburpena. Epea urtarrilaren 1etik 31ra.
9. Inprimaki ereduak eta laguntzeko software

Ogasun eta Finantza sailaren web orrian dokumentuan aipatutako zerga-eredu guztiak aurkitu ahal izango dituzu.

Hurrengo esteka aurki ditzakezu inprimakiak eta bere kasuan, haiek egiteko laguntzeko software

Inprimaki ereduak eta laguntzeko software

Informazio gehiago

Itzuli