saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

Bizkaiko egoiliar bat hiltzen denean, testamentua eginda eta bertan bere ezkontidea edo inskribaturiko bikotekidea KOMISARIO izendatuta (alkar-poderosoa), haren jaraunsle edota legatu-hartzaileek egin behar dituzten izapideak.Egikaritzen du.

1. Aldi baterako araubidea:

2014.01.01ean alkar-poderoso edo testamentu-ahalorde baten pean partez edo guztiz geroratuta dauden oinordetzen kasuan, komisarioaren edo alkar-poderosoaren eginkizunak betetzen dituzten pertsonek 6 hilabeteko epea izango dute botere hori osorik eta modu ezeztaezinean erabiltzeko, eta, hala eginez gero, indarreko zergari buruzko araudia aplikatu ahal izango dute, foru arau hau indarrean jarri bitartean. Orobat, araudi hau aplikatzekoa izango da erabilera ez den beste edozein arrazoirengatik iraungitako eskubidearen ondorioz sortzen diren jarauntsizko eskuraketetan.

2014.07.01etik aurrera, guztiz erabili ez bada ahala edo hura iraungitzeko kausak geratu badira, ezkontide edo izatezko bikotearen (maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoarekin bat etorriz osatua), odol bidezko aurreko zein ondorengo zuzeneko ahaide edo adopzio-hartzaile zein adoptatuen jarauntsizko eskuraketen kasuan, metatu egingo dira oinordeko berari dagozkion kausatzaile beraren eskuraketa guztiak, eta eskura ketok bakartzat hartuko dira, 400.000 euroko murrizketa behin bakarrik aplikatzeko (4/2015 FAren 43 art.)
 

2. Obligaziodunak:

Jarauntsiaren foru komisarioa den ezkontidea, eta jaraunsle hartzaileak, baldin eta hildakoak heriotza egunean Bizkaian bazuten ohiko egoitza.
Hildakoak Bizkaian zuen egoitza eskuratu zuenetik bera hil arte 5 urte igaro ez badira, lurralde erkidean indarrean dauden Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko arauak aplikatuko dira, ez Bizkaikoak.
 

3. Aurkeztu beharreko eredua:

650 eredua, eskura dago http://www.bizkaia.eus/ogasuna/ereduak/modelos.asp webgunean.
Badago eredu hori betetzeko laguntza programa bat ere, http://www.bizkaia.eus/ogasuna/software/programa_bilatzailea.asp webgunean.
 

4. Epea:

Hilabete, testamendu-ahalordea partez edo osorik modu ezeztaezinean erabiltzen den egunetik hasita.
 

5. Lekua:

- Bizkaiko Foru Ogasunaren Bilboko bulegoan. Basurtuko Kaputxinoen kalea, 4.
- Basauriko, Getxoko eta Mungiako bulego deszentralizatuetan. (Dokumentazioa Bilbora bidaliko da, zigilatzeko).
- Jabetza erregistroetan dauden Hipoteka Barrutiko likidazio bulegoetan (bulego bakoitzean berari dagozkion udalerrietako heriotzen ondoriozko izapideak bakarrik egiten dira).
 

6. Zer sartu behar den:

Testamentu-ahalordea hildako pertsonaren zeintzuk ondasunen gain egikaritu den, ondasun horiexek, dauden lekuan daudela.
 

7. Ondasun eta eskubideen balorazioa:

Balio erreala heriotza egunean (merkatuko balio arrunta izan behar du, hau da, lehia askeko egoeran merkatua ordaintzeko prest dagoen prezioa).
Administrazioak balio hori egiaztatu ahal izango du, eta berak ezartzen duen balioa lehenetsiko da interesdunek ezarritakoaren gainetik, nahiz eta azken hori handiagoa izan.
Baina honako kasu hauetan ez da bidezkoa balioak egiaztatzea:
- Bizkaiko Foru Ogasunak hiri ondasun higiezinetarako onetsitako gutxieneko balio eratxikigarriarekin bat badatoz.
- garraiobideak direnean, Administrazioak onetsitako taula ofizialetako (http://apli.bizkaia.eus/apps/danok/GZIN/euskara/euMenu.asp) balioekin bat badatoz.
 

8. Zerga oinarria:

Jaraunsle edo legatu-hartzaile bakoitzak jasotzen duenaren balio garbia, hau da, ondasun eta eskubideen balio erreala, ken daitezkeen kargak eta zorrak kendutakoan.
 

9. Murrizketarik ohikoenak:

Jaraunsleak zuzeneko lerroko direnean, 400.000 euroko murrizketa egin ahal izango dira jaraunsleko.


Murrizketa horiez gainera, eskuratzaileak errentaren gaineko zergan kenkarirako eskubidea ematen duen minusbalio fisikoa, psikikoa edo zentzumen-minusbalioa badu, 100.000 euroko murrizketa aplikatuko da, kausatzailearekin duen ahaidetasun graduaren arabera legokiokeen murrizketatik aparte.


Ohiko etxebizitzaren eskuraketan, eskuratzailea eskualdatzailearekin bizi izan bada eskualdaketaren aurreko bi urteetan, etxebizitzaren balioaren %95eko murrizketa aplikatuko da, 215.000 euroko muga gainditu gabe. (2015/03/31ra arte muga 212.242 eurokoa izan da).
 

10. Kuota:

Jaraunsleak zuzeneko lerroko direnean, 100eko 1,5eko tasa proportzionala ordaindu behar izango da.

2013/12/31ra arte, lerro zuzeneko ahaideak direnez (ondorengoak, aurrekoak, ezkontideak edo 2/2003 Legeari jarraituz inskribatutako bikotekideak), salbuetsita zeuden.
 

11. Aurkeztu beharreko agiriak (jatorrizkoak eta kopiak):

- Testamentu-ahalordea egikaritzeko egin den agiria. Ondasun higigarrien kasuan agiri pribatua izan daiteke. Ondasun higiezinak izanez gero, eskritura publikoa beharko da. (Higiezina Bilbo eta Basauriz kanpoko Bizkaiko edozein udalerritan badago, eskrituraren 2 kopia aurkeztuko dira.
- Aurrezki libretak, kontuak, zor publikoaren tituluak, Burtsan kotizatzen duten akzioak: Bankuen edo bestelako finantza-erakundeen ziurtagiriak, testamentu-ahalordea egikaritu den eguneko balorazioarekin.
› Beste batzuk:
Gainerako ondasun edo eskubideen frogagiriak, testamentu-ahalordea egikaritu den eguneko balorazioarekin.
 


Itzuli