saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

Bizkaiko egoiliar bat hiltzen denean, testamentua eginda eta bertan bere ezkontidea edo inskribaturiko bikotekidea komisario izendatuta, haren jaraunsle edota legatu-hartzaileek egin behar dituzten izapideak.

1. Obligaziodunak:

Jarauntsiaren foru komisarioa den ezkontidea, baldin eta hildakoak heriotza egunean Bizkaian bazuen ohiko egoitza.

Hildakoak Bizkaian zuen egoitza eskuratu zuenetik bera hil arte 5 urte igaro ez badira, lurralde erkidean indarrean dauden Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko arauak aplikatuko dira, ez Bizkaikoak.
 

2. Aurkeztu beharreko eredua:

650 eredua, eskura dago http://www.bizkaia.eus/ogasuna/ereduak/modelos.asp webgunean.
Badago eredu hori betetzeko laguntza programa bat ere, http://www.bizkaia.eus/ogasuna/software/programa_bilatzailea.asp webgunean.
 

3. Epea:

Urtebete, heriotza egunetik hasita.
 

4. Lekua:

- Bizkaiko Foru Ogasunaren Bilboko bulegoan. Basurtuko Kaputxinoen kalea, 4.
- Basauriko, Getxoko eta Mungiako bulego deszentralizatuetan. (Dokumentazioa Bilbora bidaliko da, zigilatzeko).
- Jabetza erregistroetan dauden Hipoteka Barrutiko likidazio bulegoetan (bulego bakoitzean berari dagozkion udalerrietako heriotzen ondoriozko izapideak bakarrik egiten dira).
 

5. Zer sartu behar den:

Hildakoaren ondasun guztiak, edonon daudela ere. BGAE, pentsio plan eta abarrekoetako eskubide kontsolidatuak ez dira sartuko, PFEZaren kargapean daudelako.
 

6. Ondasun eta eskubideen balorazioa:

Balio erreala heriotza egunean (merkatuko balio arrunta izan behar du, hau da, lehia askeko egoeran merkatua ordaintzeko prest dagoen prezioa).
Administrazioak balio hori egiaztatu ahal izango du, eta berak ezartzen duen balioa lehenetsiko da interesdunek ezarritakoaren gainetik, nahiz eta azken hori handiagoa izan.
Baina honako kasu hauetan ez da bidezkoa balioak egiaztatzea:
- Bizkaiko Foru Ogasunak hiri ondasun higiezinetarako onetsitako gutxieneko balio eratxikigarriarekin bat badatoz.
- garraiobideak direnean, Administrazioak onetsitako taula ofizialetako (http://apli.bizkaia.net/apps/danok/GZIN/euskara/euMenu.asp) balioekin bat badatoz.
 

7. Aurkeztu beharreko agiriak (jatorrizkoak eta kopiak):

Orokorrak:
- Hildakoaren eta jaraunsle edota legatu-hartzaileen NANak.
- Heriotzaren ziurtagiria.
- Azken nahiaren erregistroaren ziurtagiria.
- Testamentuaren kopia eskuetsia. Hildakoak testamenturik egin ez badu, jaraunsleak izendatzeko nabaritasun-akta notariala edo auto judiziala.
- Hildakoak egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan zuela dioen ziurtagiria.
Jarauntsia adjudikatzeko eskritura publikoa, halakorik egiletsi bada.

Higiezinak:
- Eskrituren eta OHZko ordainagiriaren kopiak. 

Aurrezki libretak, kontuak, zor publikoaren tituluak, Burtsan kotizatzen duten akzioak:
- Bankuen edo bestelako finantza-erakundeen ziurtagiriak, heriotza eguneko balorazioarekin.

Ibilgailuak: Zirkulazio baimena eta ikuskapen teknikoaren txartela.

Bestelakoak: Gainerako ondasun edo eskubideen frogagiriak.


Itzuli