saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

Bizkaiko egoiliar bat hiltzen denean haren jaraunsle edota legatu-hartzaileek egin behar dituzten izapideak, jaraunsleak honako hauetarikoak EZ direnean: ezkontidea nahiz izatezko ezkontide inskribatua, aurrekoak eta/edo ondorengoak.

1. 650 eredu betearen esteka:
2. Obligaziodunak:

Ondasun edo eskubideak utzi dituzten hildakoen jaraunsle edo legatu-hartzaileak, baldin eta hildakoak, hil den egunean, Bizkaian bazuen ohiko egoitza,

Kausatzaileak  egun gehiago pasa baditu lurralde erkidean aurreko bost urteetako denboraldian, zergaren sortzapenaren egunetik kontatuta ez zaie arau hori ezarriko, baizik eta lurralde erkidean indarrean dauden Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko arauak aplikatuko dira.

 

 

3. Aurkeztu beharreko eredua:

650 eredua, eskura dago http://www.bizkaia.eus/ogasuna/ereduak/modelos.asp webgunean.
Badago eredu hori betetzeko laguntza programa bat ere, http://www.bizkaia.eus/ogasuna/software/programa_bilatzailea.asp webgunean.
 

4. Epea:

Urtebete, heriotza egunetik hasita.
 

5. Lekua:

- Bizkaiko Foru Ogasunaren Bilboko bulegoan. Basurtuko Kaputxinoen kalea, 4.
- Basauriko, Getxoko eta Mungiako bulego deszentralizatuetan. (Dokumentazioa Bilbora bidaliko da, zigilatzeko).
- Jabetza erregistroetan dauden Hipoteka Barrutiko likidazio bulegoetan (bulego bakoitzean berari dagozkion udalerrietako heriotzen ondoriozko izapideak bakarrik egiten dira).
 

6. Zer sartu behar den:

Hildakoaren ondasun guztiak, edonon daudela ere. BGAE, pentsio plan eta abarrekoetako eskubide kontsolidatuak ez dira sartuko, PFEZaren kargapean daudelako.
 

7. Ondasun eta eskubideen balorazioa:

Balio erreala heriotza egunean (merkatuko balio arrunta izan behar du, hau da, lehia askeko egoeran merkatua ordaintzeko prest dagoen prezioa).
Administrazioak balio hori egiaztatu ahal izango du, eta berak ezartzen duen balioa lehenetsiko da interesdunek ezarritakoaren gainetik, nahiz eta azken hori handiagoa izan.
Baina honako kasu hauetan ez da bidezkoa balioak egiaztatzea:
- Bizkaiko Foru Ogasunak hiri ondasun higiezinetarako onetsitako gutxieneko balio eratxikigarriarekin bat badatoz.
- garraiobideak direnean, Administrazioak onetsitako taula ofizialetako (http://apli.bizkaia.net/apps/danok/GZIN/euskara/euMenu.asp) balioekin bat badatoz.
 

8. Zerga oinarria:

Jaraunsle edo legatu-hartzaile bakoitzak jasotzen duenaren balio garbia, hau da, ondasun eta eskubideen balio erreala, ken daitezkeen kargak eta zorrak kendutakoan.
 

9. Murrizketarik ohikoenak:

Ahaidetasunaren ziozko zenbait murrizketa egin ahal izango dira, minusbaliotasunagatik edo ohiko etxebizitzan izandako bizikidetzagatik, besteak beste.

Hildakoaren eta jaraunsle edo legatu-hartzailearen arteko ahaidetasun graduaren arabera:
- neba-arrebek (I. taldea), 40.000 euro bakoitzak.
- izeko-osabek, lobek, aitaginarreba-amaginarrebek, suhiek, errainek, ezkontidearen seme-alabek, inskribaturiko izatezko bikotearenak barne (II. taldea), 20.000 euro bakoitzak.
- lehengusu-lehengusinek, urrunagoko gradukoek eta arrotzek: ezin dute murrizketarik egin.

Murrizketa horiez gainera, eskuratzaileak errentaren gaineko zergan kenkarirako eskubidea ematen duen minusbalio fisikoa, psikikoa edo zentzumen-minusbalioa badu, 100.000 euroko murrizketa aplikatuko da, kausatzailearekin duen ahaidetasun graduaren arabera legokiokeen murrizketatik aparte.

Ohiko etxebizitzaren eskuraketan, eskuratzailea eskualdatzailearekin bizi izan bada eskualdaketaren aurreko bi urteetan, etxebizitzaren balioaren %95eko murrizketa aplikatuko da, 215.000 euroko muga gainditu gabe. (2015/03/31ra arte muga 212.242 eurokoa izan da).
 

 

10. Kuota:
Kuota osoa

Likidazio-oinarria karga-eskalara eramaten da, eta likidazio-oinarria eta eskualdatzailearen eta eskuratzailearen arteko ahaidetasun-maila kontuan hartuta ateratzen da zerga-tasa. I. taldeari (ezkontidea, izatezko bikotea -2/2003 legez osatutakoa-, odol-ahaidetasun zuzeneko aurreko edo ondorengo, gurasotzako edo umeordea) 100eko 1,5eko tasa finkoa aplikatuko zaio.

  • I. tarifa (II. eta III. taldeak): Beste ezkontidearen edo izatezko bikotearen aurrekoak eta ondorengoak, odoleko neba-arrebak, osaba-izebak eta ilobak, aitaginarreba, amaginarreba, erraina eta suhia.
  • II. tarifa (IV taldea): Arrotzak eta lehengu-lehengusinak.
I Tarifa- II eta III taldeak (2018/01/01etik aurrera)
Oinarri likidakorra (€) Kuota osoa (€) Likidazio oinarriaren gainerakoa(€) Tasa %
0,00 0,00 9.230,00 5,70
9.230,00 526,11 18.450,00 7,98
27.680,00 1.998,42 18.450,00 10,26
46.130,00 3.891,39 46.110,00 12,54
92.240,00 9.673,58 92.220,,00 15,58
184.460,00 24.041,46 276.650,00 19,38
461.110,00 77.756,23 461.080,00 23,18
922.190,00 184.534,57 1.383.230,00 28,50
2.305.420,00 578.755,12 Hortik aurrera 34,58
II Tarifa- IV Taldea
Oinarri likidakorra (€) Kuota osoa (€) Likidazio oinarriaren gainerakoa(€) Tasa %
0,00 0,00 9.230,00 7,60
9.230,00 701,48 18.450,00 10,64
27.680,00 2.664,56 18.450,00 13,68
46.130,00 5.188,52 46.110,00 16,72
92.240,00 12.898,11 92.220,00 20,52
184.460,00 31.821,66 276.650,00 25,08
461.110,00 101.205,48 461.080,00 29,64
922.190,00 237.869,59 1.383.230,00 35,72
2.305.420,00 731.969,34 Hortik aurrera 42,56
11. Aurkeztu beharreko agiriak (jatorrizkoak eta kopiak):

Orokorrak:
- Hildakoaren eta jaraunsle edota legatu-hartzaileen NANak.
- Heriotzaren ziurtagiria.
- Azken nahiaren erregistroaren ziurtagiria.
- Testamentuaren kopia eskuetsia. Hildakoak testamenturik egin ez badu, jaraunsleak izendatzeko nabaritasun-akta notariala edo auto judiziala.
- Hildakoak egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan zuela dioen ziurtagiria.
Jarauntsia adjudikatzeko eskritura publikoa, halakorik egiletsi bada.

Higiezinak:
- Eskrituren eta OHZko ordainagiriaren kopiak. 

Aurrezki libretak, kontuak, zor publikoaren tituluak, Burtsan kotizatzen duten akzioak:
- Bankuen edo bestelako finantza-erakundeen ziurtagiriak, heriotza eguneko balorazioarekin.

Ibilgailuak: Zirkulazio baimena eta ikuskapen teknikoaren txartela.

Bestelakoak: Gainerako ondasun edo eskubideen frogagiriak.


Itzuli