saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

Bizkaiko egoiliar bat hiltzen denean haren jaraunsle edota legatu-hartzaileek egin behar dituzten izapideak, jaraunsleak honakoak direnean: ezkontidea nahiz izatezko ezkontide inskribatua, aurrekoak eta/edo ondorengoak.

1. 650 eredu betearen esteka:
2. Obligaziodunak:

Ondasun edo eskubideak utzi dituzten hildakoen jaraunsle edo legatu-hartzaileak, baldin eta hildakoak, hil den egunean, Bizkaian bazuen ohiko egoitza,

Kausatzaileak  egun gehiago pasa baditu lurralde erkidean aurreko bost urteetako denboraldian, zergaren sortzapenaren egunetik kontatuta ez zaie arau hori ezarriko, baizik eta lurralde erkidean indarrean dauden Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko arauak aplikatuko dira.

 

 

3. Aurkeztu beharreko eredua:

650 eredua, eskura dago http://www.bizkaia.eus/ogasuna/ereduak/modelos.asp webgunean.
Badago eredu hori betetzeko laguntza programa bat ere, http://www.bizkaia.eus/ogasuna/software/programa_bilatzailea.asp webgunean.
 

4. Epea:

Urtebete, heriotza egunetik hasita.
 

5. Lekua:

- Bizkaiko Foru Ogasunaren Bilboko bulegoan. Basurtuko Kaputxinoen kalea, 4.
- Basauriko, Getxoko eta Mungiako bulego deszentralizatuetan. (Dokumentazioa Bilbora bidaliko da, zigilatzeko).
- Jabetza erregistroetan dauden Hipoteka Barrutiko likidazio bulegoetan (bulego bakoitzean berari dagozkion udalerrietako heriotzen ondoriozko izapideak bakarrik egiten dira).
 

6. Zer sartu behar den:

Hildakoaren ondasun guztiak, edonon daudela ere. BGAE, pentsio plan eta abarrekoetako eskubide kontsolidatuak ez dira sartuko, PFEZaren kargapean daudelako.
 

7. Ondasun eta eskubideen balorazioa:

Balio erreala heriotza egunean (merkatuko balio arrunta izan behar du, hau da, lehia askeko egoeran merkatua ordaintzeko prest dagoen prezioa).
Administrazioak balio hori egiaztatu ahal izango du, eta berak ezartzen duen balioa lehenetsiko da interesdunek ezarritakoaren gainetik, nahiz eta azken hori handiagoa izan.
Baina honako kasu hauetan ez da bidezkoa balioak egiaztatzea:
- Bizkaiko Foru Ogasunak hiri ondasun higiezinetarako onetsitako gutxieneko balio eratxikigarriarekin bat badatoz.
- garraiobideak direnean, Administrazioak onetsitako taula ofizialetako (http://apli.bizkaia.net/apps/danok/GZIN/euskara/euMenu.asp) balioekin bat badatoz.
 

8. Zerga oinarria:

Jaraunsle edo legatu-hartzaile bakoitzak jasotzen duenaren balio garbia, hau da, ondasun eta eskubideen balio erreala, ken daitezkeen kargak eta zorrak kendutakoan.
 

9. Murrizketarik ohikoenak:

Jaraunsleak zuzeneko lerroko direnean, 400.000 euroko murrizketa egin ahal izango dira jaraunsleko.


Murrizketa horiez gainera, eskuratzaileak errentaren gaineko zergan kenkarirako eskubidea ematen duen minusbalio fisikoa, psikikoa edo zentzumen-minusbalioa badu, 100.000 euroko murrizketa aplikatuko da, kausatzailearekin duen ahaidetasun graduaren arabera legokiokeen murrizketatik aparte.


Ohiko etxebizitzaren eskuraketan, eskuratzailea eskualdatzailearekin bizi izan bada eskualdaketaren aurreko bi urteetan, etxebizitzaren balioaren %95eko murrizketa aplikatuko da, 215.000 euroko muga gainditu gabe. (2015/03/31ra arte muga 212.242 eurokoa izan da).
 

10. Kuota:

Jaraunsleak zuzeneko lerroko direnean, 100eko 1,5eko tasa proportzionala ordaindu behar izango da.

2013/12/31ra arte, lerro zuzeneko ahaideak direnez (ondorengoak, aurrekoak, ezkontideak edo 2/2003 Legeari jarraituz inskribatutako bikotekideak), salbuetsita zeuden.
 

11. Aurkeztu beharreko agiriak (jatorrizkoak eta kopiak):

Orokorrak:
- Hildakoaren eta jaraunsle edota legatu-hartzaileen NANak.
- Heriotzaren ziurtagiria.
- Azken nahiaren erregistroaren ziurtagiria.
- Testamentuaren kopia eskuetsia. Hildakoak testamenturik egin ez badu, jaraunsleak izendatzeko nabaritasun-akta notariala edo auto judiziala.
- Hildakoak egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan zuela dioen ziurtagiria.
Jarauntsia adjudikatzeko eskritura publikoa, halakorik egiletsi bada.

Higiezinak:
- Eskrituren eta OHZko ordainagiriaren kopiak. 

Aurrezki libretak, kontuak, zor publikoaren tituluak, Burtsan kotizatzen duten akzioak:
- Bankuen edo bestelako finantza-erakundeen ziurtagiriak, heriotza eguneko balorazioarekin.

Ibilgailuak: Zirkulazio baimena eta ikuskapen teknikoaren txartela.

Bestelakoak: Gainerako ondasun edo eskubideen frogagiriak.


Itzuli