saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

Etxebizitza (eta eranskinak)

KOEren MENDEKOA

Oro har, KOEren mendekoak dira partikularrek saltzen dituztenak eta sustatzaileak ez diren BEZen subjektu pasiboek saltzen dituztenak (hau da, bigarren eskualdaketan saltzen direnak).

Zerga tasak:

  • %4. Etxebizitza oro har (T27). Katastroan etxebizitza ageri baldin bada, %4 aplikatzen da, salbu eta %2,5 aplikatu ahal bada.
  • %2,5 Bete beharreko lehenengo baldintza hauxe da:
    1. Ezin izan dute aldez aurretik %2,5a aplikatu beste etxebizitza baten erosketan. Hori bakarrik egin lezakete baldin eta erosketa 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera egin balute.

      Ohiko etxebizitzarako izan behar da. PFEZaren irizpideak bete behar dira; beraz, arau orokorra da 12 hilabeteko epean etxebizitzan bizitzen hastea eta gutxienez 3 urtez bertan bizitzea. Ez da beste agiririk aurkeztu behar hori frogatzeko, errenta aitorpenaren bidez egiten baita.

    2. 1 puntua betez gero, hauek ere bete behar dira: Etxebizitzaren eraikitako azalera 120 m² baino gehiago ez izatea (T28).

      Metro koadroak, guretzat, katastroan ageri direnak izango dira (“Azalera, m²”). Ez badaude ados, katastrora jo beharko dute, aldatzeko.

    3. Familia bakarreko etxebizitzak. Etxebizitza gisa ageri denaren 120 metro, eta gehienez 300 metroko lur-zatia onartzen da (etxebizitzaren 120 metroez gain).

      Familia ugaritsuaren etxebizitza (T29) %2,5ean (120 m² baino handiagoa izan daiteke).

Kasu bereziak: Etxebizitza bihurtutako lokala

Pertsona fisiko batek erosten badu eta ez badio bere jarduerari lotzen (jarduerarik edukitzekotan), %7an ordainduko du. 18 hilabeteetan frogatu beharko du lehen aldiz erabiltzeko lizentzia eskuratu duela, dagokion aldea eskuratu ahal izateko. Bere aldeko berandutza interesik gabe jasoko du.

4/2012 Jarraibidea (112 KB). Lehenengo 6.1

Gozamena
  • Etxebizitzen gozamena eta jabetza soila %4an egongo dira beti. Ezin da %2,5a aplikatu.
  • BFAren 2011-11-17ko zerga kontsulta

4/2012 Jarraibidea (112 KB). Lehenengo 6.2

 


Itzuli