saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

Ondare higiezinak eta kontzeptuak

Ondasun higiezinak, katastroari dagokionez izaeraren arabera sailkatzen dira, honela: hiri-ondasun higiezinak, landa-ondasun higiezinak eta ezaugarri bereziko ondasun higiezinak.

  • Hiri-ondasun higiezinak:
    1. Hiri-lurzorua
    2. Hiri-eraikuntzak: halakotzat joko dira hurrengo artikuluan berariaz landa-izaerakotzat kalifikatzen ez diren eraikuntza guztiak.
  • Landa-ondasun higiezinak:
    1. Hiri-lurzoru ez diren lurzoruak
    2. Landa-izaerako eraikuntzak. Hauek hartuko dira horrelakotzat: nekazaritza, abeltzaintza, arrain-hazkuntzako edo basogintzako eraikinak eta instalazioak, landa-lurretan badaude eta jarduera horiek garatzeko ezinbestekoak badira.
  • Ezaugarri bereziko ondasun higiezinak.

    Ezaugarri bereziko ondasun higiezinek erabilera espezializatuko multzo konplexua osatzen dute, balioztatze kolektiboa eta/edo karakterizazio normalizatua egin ezin dakiokeena. Bada, multzo hori lurzoruak, eraikinek, instalazioek eta urbanizatze- eta hobekuntza-lanek osatzen dute, eta, izaera unitarioa dutelako eta funtzionatzeko behin betiko lotuta daudelako, katastroari begira ondasun higiezin bakartzat eratzen dira.

    1. Besteak beste energia, gasa, petrolioaren produktu finduak eta deribatuak ekoitzi, biltegiratu eta banatzeko direnak, instalazio termiko, eoliko eta fotovoltaikoak barne.
    2. Presak, ur-jauziak eta urtegiak, haien hondoa edo ontzia barne, ureztapenerako soilik direnak izan ezik.
    3. Ordainpeko errepide eta tunelak eta trenbideak.
    4. Aireportuak, merkataritzako portuak eta tren-geltokiak.

5,6,7,8 art.3 /2016 FORU ARAUA, maiatzaren 18koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Higiezinen Foru Katastroari buruzkoa (140 KB)


Itzuli