saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

Egoitza Bizkaian zuen hildako pertsona baten bizi aseguruaren onuradunek egin beharreko izapideak, onuradunak ezkontidea edo inskribaturiko izatezko bikotekidea, aurrekoak eta/edo ondorengoak direnean.

1. 652 eredu nola betetzeko jarraibidearen estekak
2. Obligaziodunak:

Bizi aseguru baten onuradunak, hildako pertsonak Bizkaian bazuen ohiko egoitza hil den egunean.

Hildakoak Bizkaian zuen egoitza eskuratu zuenetik bera hil arte 5 urte igaro ez badira, lurralde erkidean indarrean dauden Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko arauak aplikatuko dira, ez Bizkaikoak.
 

3. Aurkeztu beharreko eredua:

652 eredua, eskura dago Bizkaiko Foru Ogasunaren bulegoetan edo http://www.bizkaia.net/ogasuna/ereduak/modelos.asp webgunean.
Badago eredu hori betetzeko laguntza programa bat ere, http://www.bizkaia.net/ogasuna/software/programa_bilatzailea.asp webgunean.
 

4. Epea:

Urtebete, heriotza egunetik hasita.
 

5. Lekua:

- Bizkaiko Foru Ogasunaren Bilboko bulegoan. Basurtuko Kaputxinoen kalea, 4.
- Basauriko, Getxoko eta Mungiako bulego deszentralizatuetan. (Dokumentazioa Bilbora bidaliko da, zigilatzeko).
- Jabetza erregistroetan dauden Hipoteka Barrutiko likidazio bulegoetan (bulego bakoitzean berari dagozkion udalerrietako heriotzen ondoriozko izapideak bakarrik egiten dira).
 

6. Zer sartu behar den:

Onuradunak jasotako diru kopuruak.
 

7. Murrizketarik ohikoenak:

Hala dagokionean, %50eko murrizketarako eskubidea egongo da, kontratatzailearen eta onuradunaren arteko ahaidetasuna I. taldekoa edo II. taldekoa denean (neba-arrebak, izeko-osabak, lobak, amaginarreba-aitaginarrebak, suhiak, errainak, ezkontidearen seme-alabak, inskribaturiko izatezko bikotearenak barne).
Kontratatzailearen eta onuradunaren arteko ahaidetasuna III. taldekoa denean (lehengusu-lehengusinak edo arrotzak), murrizketa %10ekoa izango da.
Talde-aseguruetan edo enpresek euren langileentzat kontrataturikoetan, aurrean aipatutako murrizketak aseguratuaren eta onuradunaren arteko ahaidetasunaren arabera aplikatuko dira.
 

8. Kuota:

Jaraunsleak zuzeneko lerroko direnean, 100eko 1,5eko tasa proportzionala ordaindu behar izango da.

2013/12/31ra arte, lerro zuzeneko ahaideak direnez (ondorengoak, aurrekoak, ezkontideak edo 2/2003 Legeari jarraituz inskribatutako bikotekideak), salbuetsita zeuden.
 

9. Aurkeztu beharreko agiriak (jatorrizkoak eta kopiak):

- Hildakoaren eta onuradunen NANak.
- Heriotzaren ziurtagiria, Erregistro Zibilak emana.
- Aseguru etxeak egindako ziurtagiria, onuradunak nortzuk diren eta bakoitzak zenbat diru jaso behar duen azaltzen duena.
Hauek izendatu badira onuradun:

  • ezkontidea eta/edo seme-alabak izendatu badira onuradun, familia liburua aurkeztu beharko da.
  • legezko jaraunsleak izendatu badira onuradun, azken nahiaren ziurtagiria eta testamentua aurkeztu beharko dira, edo, hala behar denean, abintestato jaraunsleen izendapena.

- Heriotzaren aurreko bost urteetan hildakoak egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan eduki duelako ziurtagiria.

 


Itzuli