saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

720 eredua Atzerrian diren ondasun eta eskubideei buruzko informazio aitorpena

Aitorpenean informazio hau eman behar da:

  1. Atzerrian dauden finantza-entitateetako kontuak, aipatutako zergapekoak kontu horien titular formal edo erreal, ordezkari, baimendu, onuradun, hartzaile edo erabiltzeko ahalmena duten subjektu gisa ageri badira, azken hiruhilekoko batez besteko saldoetako handiena edo abenduaren 31koa orotara hartuta 50.000 eurotik gorakoa denean (edo 20.000 euroko gehikuntza izan badu, azken aitorpena aurkezteko zio izan zen saldoaren aldean).
  2. Atzerrian gorde, kudeatu edo eskuratu diren balore, eskubide, aseguru eta errentak, horien titulartasun formal edo erreala zergapeko horiei (hartzailea / onuraduna) dagokienean, eta horien balioa orotara 50.000 eurotik gorakoa denean (edo 20.000 euroko gehikuntza izan badu, azken aitorpena aurkezteko zio izan zen saldoaren aldean).
  3. Atzerrian dauden ondasun higiezinak eta horien gaineko eskubideak, horien titulartasun formal edo erreala zergapeko horiei dagokienean, eta horien balioa orotara 50.000 eurotik gorakoa denean (edo 20.000 euroko gehikuntza izan badu, azken aitorpena aurkezteko zio izan zen saldoaren aldean).
  4. Atzerrian dauden ondasunak eta haien gaineko eskubideak, atzerrian matrikulatuta badaude edo atzerriko herrialdeetako erregistroetan jasota badaude edo iraganean hala egon badira, horien titulartasun formal edo erreala zergapeko horiei (hartzailea / onuraduna) dagokienean, eta horien balioa orotara 50.000 eurotik gorakoa denean (edo 20.000 euroko gehikuntza izan badu, azken aitorpena aurkezteko zio izan zen saldoaren aldean).
Aurkezteko epea

Urte bati dagokion 720 eredua, hurrengo urteko urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra bitartean aurkeztu behar da.

Aurkezteko era

Aitorpen hau nahitaez transmisio telematiko bidez aurkeztu behar da, Internet erabiliz [Bizkaibai]. Halaber, aitorpen osagarriak edo ordezkoak aurkeztu ahal dira, aitorpen osatugabeak edo okerrak aurkezten badira.

Aplika daitekeen araudia